Gai gatazkatsua da "euskal Y" trenbidearen gaia, aldekoak eta kontrakoak ados jartzen ez direlako gehienbat. Duela asko hasi ziren lanak, baina inork ez daki noiz bukatuko diren lan hauek. Agintarien ustez proiektua bideragarria da, baina egindako inbertsioak amortizatzeko adina jende ibiliko al da tren honetan? batek baino gehiago pentsatuko zuen horretarako askoz hobe dela Autobus Magikoaren erritmoan mugitzea. Baina bromak alde batera utzita, gastu guzti hauek euskaldunoi urtez urte kobratuko zaizkie. Inbertsio guzti hauek ordea, gutxi batzuk erabiliko dituzte, ez da eta ohikoa egunero trenez horrelako distantziak egitea. Hala ere lanak aurrera doaz eta pixkanaka pixkanaka ohikoa bihurtzen ari da gure mendietan izugarrizko zubi eta tunel luzeak ikustea.
Landa eremuko paisaia eraldatzen ari dira lanak |
Prezioei erreparatuz gero aldaketak ez dira oso handiak, beraz, nire iritziz, proiektu hau ez da errentagarria, ez gure poltsikoarentzat ez eta gure mendientzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.