2017(e)ko urtarrilaren 21(a), larunbata

ENPRESEN IRUZURRAK ONARTU BEHAR?

Gaur egun, enpresa handi eta txiki asko ari dira merkaturatzen, geroz eta gehiago, jendeak ekonomikoki aurre egiteko modurik onena dela ikusten baitu. Hori horrela, enpresen arteko konpetentzia geroz eta handiagoa ari da bilakatzen, azken finean, eskaintzen dituzten zerbitzu zein produktuak, oso antzekoak direlako. Ondorioz, bezeroak irabazi ahal izateko, enpresek darabilten mekanismoa, iragarkia da, era honetan, saltzen dutenaren eskaria handiagotzea, eta mozkinak areagotzea lortzen baitute.


Ohiko iragarkiak, komunikabide desberdinetan aurkitzen ditugu, hau da, telebistan, interneten, irratian, aldizkari eta egunkarietan… Baina, burutzen duten iragarkia zuzena da? Iraganean, arazoak egon ziren, bezeroek, telebista eta eragin handiko komunikabideetan egiten ziren iragarkien kexak zirela medio. Izan ere, atzera begirada bat egiten badugu, konturatuko gara, telebistan agertu diren iragarkien %90-ak iruzur egiten zutela, tamaina oso txiki eta ia ikusezinean jartzen zituztelako produktu edo eta zerbitzuen ezaugarri negatiboak; horrelakoak, gehienetan, gabonak edo horrelako momentu bereziak iristen zirenean eta espreski, umeak erakartzen zituzten horietan burutzen zituzten. Gogoratzen bakarrik ibiltzen ziren txakur horiek etzetozela pilekin?


Egun, iruzur mota horrek behera egin du, delitutzat hartzen delako. Baina, iruzurrak mantendu dira. Aurrekoan, afaltzera taberna batera nindoala, kanpoko prezio-kartelari erreparatu nion. “ogitarteko begetala: 6’40€” ikusi eta eskatu nuen. Arrapaladan harrapatu ninduen ordea, ordaintzera nindoala 7’04€ eskatu zizkidatenean. BEZ-a prezioan txertatu gabe zegoela komentatu zidan bertako zerbitzariak, prezioen kartelean jarrita zegoela zioen. Kanpora atera, kartela begiratu eta egia zen, letra txikian ez, baina leku estrategikoan zioen “BEZ-a ez dago barne”. Nork begiratuko du behe behean, BEZ-a barneratuta dagoen ala ez jakiteko? Ezin zuten zuzenean hasierako prezioan txertatu? Hau ez da batere onargarria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.