2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Zaldien mundua

Zaldiak aurreistoriatik bizi izan dira gizakien ondoan. Animali haundi eta indartsu hauek oso baliotsuak izan dira mendeetan zehar, eta gaur egun hala jarraitzen dute izaten. Hasiera batean heizatu egiten zituzten, bizirauteko soilik, baina denborarekin gertukoagoak bilakatu ziren, erlazio estu bat sortuz. Lanerako, gerretarako, bidaiatzeko, eta gaur egun kirola egiteko.


Imagen relacionada
Zaldiak gehienbat hipiketan eta ganaderietan ikus daitezke, eta lehenengo horretara joaten da jendea zaldian ibiltzen ikasteko. Beti izan da dotore eta ongi ikusia zaldian ibiltzea, eta oso erakargarria, baina jende gehiegi ez praktikatzea kirol hau, seguruenik da tarifa hain altuengatik. Urtean zehar astean ordu bat klase edukitzeagatik, normalean 100€-tik gora kostatzen du, beraz ezin du edonork permititu honako luxua.



Zaldien mundua, hipiken adibidearekin ikusten den bezala, diru asko mugitzen du. Gehienbat, lehiaketetan, lasterketetan eta zaldien salerosketan. Lehiaketetan hiru sail nagusi daude: doma klasikoa, oztopo jauzien lehiaketa eta lasterketak.

Imagen relacionada     Resultado de imagen de caballos salto     Resultado de imagen de caballos carreras

Lasterketek mugitzen dute diru gehiena seguruenik. Apostuetan bakarrik, milioika euro. Hauetan, zaldi on batek milaka euro balio ditzake, eta zeinek irabaziko duen apostatzen du publikoak.


Nahiz eta industria honetan diru asko mugitu, ez da erraza han mantentzea. Antzerki-mundua bezala da. Oso ona bazara, diru asko irabazten duzu, eta normala bazara, asko lortuko duzu han bizirautea lortzen baduzu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.