Zenbait merkatu mota desberdindu ditzakegu; nagusiak lehia perfektuko merkatua eta lehia inperfektukoa merkatua dira.
Oligopolioa lehia inperfektuko merkatuan kokatzen da. Merkatu mota honetan etengabeko lehia batean egoten dira, hau da, haien produktuek ez dute prezio finkorik, beste enpresen prezioekiko ezartzen baitituzte haienak. Egoera hau onuragarria da bezeroentzat, prezioak, zerbitzu edo produktuekiko, ez baitira altuegiak izaten.
Arazoa enpresa hauek legeari iruzur egiten diotenean sortzen da. Hau egiteko bi modu posible daude:
- Zure merkatu berean dauden beste enpresekin prezio finko bat adostuz
- Zure merkatu berean dauden beste enpresekin merkatu hori bera banatuz.
Bietako bat ematen denean, enpresek kohesioz jokatu dutela esaten da, hau da, ados jarri direla. Gertakizun hau kaltegarria da bezeroentzat, izan ere, lehia galtzean, produktu edo zerbitzua prezio garestiago batean eskuratzen dituztelako. Aldiz, onuragarria suertatu ohi da enpresentzat, izan ere, produktu zein zerbitzuak eskaintzearen truke lortzen dituzten irabaziak altuagoak direlako.
Aurrekoarekin jarraituz, egia da enpresei ez diela modu berdinean eragiten; enpresa handiek merkatuan duten eragina eta honetan lortzen dituzten irabaziak handiak direnez, diru sarrerak jaistean pairatzen duten eragina txikiagoa da, enpresa txikiek jasaten dutena baino.
Azken finean, beti gertatzen den bezala, handienak txikia jaten du. Beraz bai, bezeroek gehiago ordaindu behar dute, baina ez da errentagarriagoa pixka bat gehiago ordaintzea eta horren truke enpresen oparotasuna bermatzea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.