2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

PLASTIKOAREN ERABILPENA SUPERMERKATUETAN.

MERKADONAK 30 MILIOI EURO INBERTITU DITU LEHEN URTEAN, 6.25 IZENEKO PROIEKTUAN PLASTIKOAREN ERABILPENA MURRIZTEKO.


Espainiako supermekatu ezagunenetarikoa da Merkadona, 1977an sortu eta gaur egun Espainian 1.617 denda dituena. Ikerketa bateko datuak ikusita, supermerkatu batek egunean erosi, saldu eta kontsumitzen duen plastiko kantitatea izugarria da. Empresa honek, plastikoak gaur egun lur planetan sortzen ari dituen kalte larriak ikusita erabilpena murrizteko neurri batzuk hartzea erabaki du. 


Merkadonak urtebete egin du 6.25 proiektuarekin, eta dagoeneko  ontzietako plastikoa %25 murrizteko, plastiko guztiak birziklagarriak izateko eta era berean,  plastikoak sortutako hondakin guztiak berrerabili ahal izateko 30 milio euro inbertitu ditu.


Empresak lehen hamabi hilabeteetan planaren lehen bi helburuak bete eta bere denda guztiak 6.25 bihurtu ditu. Hori dela eta, ostiral honetako ohar baten arabera helburu guztiak betetzeko 140 milioiko aurrekontua aurreikusten du.


Lehenik eta behin, dendako atal guztietan erabilera bakarreko plastikozko poltsak kendu eta poltsa konpostagarriak jarri ditu. Bestalde, erabilera bakarreko plastikozko paramentuak kendu eta horren ordez, ingurumena gehiago errespetatzen duten materialez egindako paramentu jasangarriak jarri ditu. Bi neurri simple hauekin urtean 6200 plastiko tona ekidin ditu.


Hondakinetako plastikoa murrizteko, enpresak hainbat estrategia ezartze ari ditu, hala nola baliorik ez duen plastikoa kentzea edo beste material batzuengatik ordezkatzea, birziklagarriak adibidez.


Etorkizunerako ideia berriak pentsatzen ari dira eta garrantzitsua iruditzen zaie dendetan zein etxean hondakinen bereizketa bultzatu eta errazteko bezeroei birziklapenari buruzko informazioa ematea.


Azkenik, esan beharra daukat gaur egun plastikoa edozer egiteko erabiltzen dela, material merkea eta oso erabilgarria delako. Edozer produktuk darama plastikoa eta ez gara ohartzen bai pertsonengan,  bai animaliengan eta baita naturan kalte handiak sortzen dituela. Hortaz, horrelako supermerkatu handiak ingurumena gutxiago kutsatzeko neurrietan inbertsio bat egitea aurrerapauso handia iruditzen zait. Izan ere, gehienetan horrelako empresak produktuak saldu eta dirua irabaztea izaten dute helburu bakarra. Nire ikuspuntutik biztanleak Merkadona bezalako empresa handi batek ingurumena babesteko neurriak hartzen dituela konturatzerakoan, gaiak duen garrantziaz oroitu eta beraiek ere neurriak hartuko dituzte.


JUNE ILZARBE

Inditex saltsak itzultzen dira kontsumitzaileak eskatzen duen bezala.

Inditex, munduko arropa enpresa handienak, pandemiatik itzuli dela baieztatu du Covid-19aren zabalkundearen aurretik erregistratutakoa baino salmenta, etekin eta eskudiru gehiago lortuz.


Maiatza eta uztaila bitartean, konpainiaren sarrerek 6.99bn jo zuten, 2019ko epe baliokideko errekorra baino ehuneko 1,4 altuagoa lortu zuten eta kontsumitzaileen eskaera eta online salmenten hedapenak lagundu gabe.


Asteazkeneko emaitzak h & Mko aurkariarekin kontrastatu ziren, zeinak 2019tik aurrera geratu ziren gehiegizko salmentak jakinarazi zituen nahiz eta iazko susperraldia izan eta Europa eta Amerikako pandemiaren aurreko mailetara itzuli.

Inditexek esan zuen irabazi garbia 850mm-ko errekor batera igo zela hiru hilabetez, eta diru-erreserbak, berriz, 8bn %8raino igo zirela 2020ko uztaileko 6.49bn eta bi urte lehenago 6.73bn.

Salmentak aurreratuta daude orain dela bi urte eta ez dut uste atzeratzaile asko egoera horretara iritsi direnik, esan zuen Anne Critchlowek, Societe Généraleko analista batek, eta gaineratu zuen abuztuaren amaierarako hiru hilabetez h & Mren guztizko salmentak ehuneko 3 zirela bi urte lehenago.


Inditexek, kontrastez, merkataritza-eguneratze batean esan zuen bere salmentak, abuztuaren 1a eta irailaren 9a bitartean, tokiko dirutzetan, 2020ko epe berean baino ehuneko 22 altuagoak zirela, eta 2019ko epe baliokidea baino ehuneko 9 altuagoak.


Pablo Islak, exekutiboko aulkiak, esan zuen erretaulako denden ehuneko 99 irekita zegoela. Urteko lehen erdian marjina gordina ehuneko 57,9koa zen, enpresak ehuneko 57,5 aurreikusten baitzuen urte osorako, aurreko urteko ehuneko 55,8aren aldean.


Taldeak gaineratu duenez, uztailaren amaierarako sei hilabetetan online salmentak ehuneko 36 igo ziren 2020ko epe berean, eta 2019ko epe baliokidean ehuneko 137. Online salmentak urte osoko sarreren laurdena baino gehiago izatea espero du. 2019an, online salmenten ehuneko 14 baino ez zen.


Inditex, zara markagatik ezagunena, pandemiak gogor jo zuen. Batzuetan, biltegien ehuneko 95 itxita egoten zen. Joan den urteko martxoan 287m idatzi zituen inbentarioetan eta hilabete geroago bere lehen galeraren berri eman zuen enpresa publiko gisa — €409m —. Iazko laugarren hiruhilekoan ere desengainua izan zen, infekzio-tasak berriro igo eta biltegi asko itxi zirelako.


Baina krisi osoan zehar, taldeak online salmentak igo zituen, bere teknologia erabiliz dendetako online agindu asko jasotzeko, baita bezeroentzat itxita zeudenean ere. Inditexek akzio sistema integratu bat erabiltzen du bere denda fisiko eta online dendetarako, eta horrek uztailean zuen inbentarioa ehuneko 4 murrizten lagundu zion, aurreko bi urteekin alderatuta — salmentak handitu arren —.


Inditexen kostu efektiboen bi gidari nagusiak inbentario programa bakarra dira (dendak eta online) eta denden optimizazio programa: saltoki gutxiago eta handiagoak, akzio bidez modu eraginkorragoan saltzeko modukoak, esan zuen Critchlowek. Hau ez da kapelatik atera berri duten zerbait, baizik eta hamarkada batean inbertitu dituzten bi programa.


Inditexek esan zuen aurten Zara dendak ireki edo zabaldu zituela Bartzelona, Cairo eta Guangzhou bezalako lokaletan, eta Londres, Paris eta Lurmutur Hirian beste batzuk antolatzen ari zela. Bere Uterqüe eremua Massimo Dutti markako merkatuan integratu nahi du hurrengo urtean. Uztailaren amaieran, Inditexek 6.654 denda zituen munduan zehar.



JULEN GARAYALDE


Banka hautsi handienak

 Banka hautsi handienak


Lehman brotherseko banka hautsia:

Lehman brothers-en banka hautsia, ekonomiaren historiako banku hautsi handienetakoena da. 2008ko irailean izandako beherakadak ondorio suntsitzaileak izan zituen munduko ekonomian. 613.000 milioi dolar baino gehiagoko zorrak utzi zituen. Bankuak 26.000 langile baino gehiago zituen mundu osoan eta bere porrotak subprime krisiaren hasiera eragin zuen. Barclays Bankek bere bulego sarea erosi zuen eta bere inbertsioez arduratu zen. Lehman Brothersen atzetik Washington Mutual kreditu eta aurrezki kooperatiba dago, 327.900 milioi dolarreko porrotarekin.


Hemen ikusi dezakegu banka hautsiaren grafiko bat









World.com-en porrota:

World.com Estatu Batuetako telefono konpainia handi bat zen, 90eko hamarkadan Bernard Ebbersek sortua. Bere gailurrean, telekomunikazioen boomean, enpresak 180.000 milioi dolarreko balioa izan zuen. World.com-en arazoak telekomunikazio-enpresen arteko lehiakortasun handiaren aurrean hasi ziren. Enpresa-eskandalu baten aurrean gaude, non kontabilitatea erabiltzen da enpresaren errealitatea ezkutatzeko. Kasu honetan, oker kontabilizatu ziren milaka milioi dolar gastu korporatiboetan, eta horrek kontabilitate-zulo bat eragin zuen, World.com porrotera eraman zuena. Bernard Ebbers, zuzendari exekutiboa zena, Espetxean 25 urteko zigorra jaso zuen.


ENEKO FERNANDEZ

PALMAKO SUMENDIA

        

2021eko irailaren 19an, Palma irla eta Espainia guztiz aldatuko zuen gertaera geologiko bat gertatu zen, “Dorsal de Cumbre Vieja” sumendia erupzionatzen hasi zen. Ondorio larriak ekarri ditu sozialki eta ekonomikoki. Orain, laba etengabe mugitzen ari da irlatik, bidean dauden egitura guztiak suntsituz (Etxeak, baserriak, plantazioak…)


Azaldu dudan bezela, ekonomia egoera larrian dago, konkretuki platanoaren produkzioan lan egiten duten enpresak, turismoa eta bertan bizi diren pertsonen etxeak.


Pertsona askoren bizitzak izorratu ditu sumendiak. Hasteko, 8000 biztanlek gutxi gorabehera etxez aldatu behar izan dute, labak suntsituko zituztelako haien etxeak. Datuek diotenez, 250 etxe-bizitza eta 200 azpi-egitura (Tenis jokalekuak, ikastolak igerilekuak…) utzi behar izan dituzte biztanleek, min-pertsonalak ekiditeko. Oraingoz 2 ikastola itxi behar izan dituzte. Honek arazo ekonomiko oso larriak eragiten ditu. Biztanleen etxeetan, polikiroldegietan eta ikastoletan eta bertan lan egiten duten langileengan etab. Hainbat biztanleen etxeetan, baserriak daude, eta lurzoru horiek normalean dirutza handia balio dute ere, animaliak eta landareak kontuan hartu gabe, beraz dirutza handia galduko dela begi-bistakoa da.


Bestalde, Palma oso famatua da urtero jasaten dituen turistengatik. Palma irla turistiko izugarria da eta 4,8 milioi turista jasaten ditu urtero. 2019an 285 milioiko irabaziak lortu zituen irlak, baino koronabirusaren egoerarengatik 82 milioi irabazi zituen 2020an. Orain, sumendiaren ondorioz, hotel askotan erreserbak bertan behera utzi dira, segurtasun faltagatik. Ondorioz diru-kantitate handia galtzen ari da irlak, eta turista kantitate-handiak berriro jasateko data ez-jakina da.


Azkenik, Palman garrantzi asko duen sektorea arrisku handian dago: Platanoaren produkzioa. Platanoaren produkzioa Palmak urtea batean irabazten duenaren %11n hartzen du parte. Platanoak landatzeko landare bananadiak behar dira, eta hauek lurralde tropikaletan hazten dira. Labak harrapatu dituen udaletan bizi diren biztanleek platano produkzioaren %50a kontsumitzen dute. Beste herrialde batera alde egin dutenez, salmentak esponentzialki behera egiten ari dira. Aurreko urtean 144.302 tonelalada platano produzitu ziren. 2 aste baino gutxiagoan, 1000 tona uzta produzitzeari utzi diote, hauek errautsa zutelako. Barrutik ondo egon arren, kanpotik orbanak ditu eta jendeak ez ditu nahi. Bukatzeko, uzta jasotzeko denbora mugatua da, bide printzipal moztua baitago.


Oraindik galera-ekonomikoak ez-jakinak dira, baino ehunka-milioikoak izango direla aurreikusten da.


Iturriak: El impacto económico del volcán: jaque a los dos sectores clave del PIB de La Palma | Sociedad | EL PAÍS (elpais.com) 

¿Cuántos habitantes tiene La Palma y cuántos se han visto afectados hasta ahora por la erupción del volcán? (antena3.com)   



DANEL FERNANDEZ

APPLE ETA EKONOMIA ZIRKULARRA

Lehenik eta behin, Ekonomia zirkularra sistemaren antolaketa bat dela esan behar da, izaki bizidunengan garatua, eta produzitua, erabili eta botatzean oinarritzen den ekonomia lineala aldatzeko aukera ematen duena, baliabideak leheneratzeko eta agortzeko zailtasuna sortuz.

    Funtsean, ekonomia zirkularrak hondakinik gabeko produktu berriak diseinatzen ditu (ekodiseinua), ingurumenarekin lagunkoiak izanik. Gainera, ekonomia zirkularraren eredu horrekin errazagoa da desegitea eta energia aurreztea.


APPLE:

Applek ekonomia zirkular baterantz bideratu du produktuaren diseinua, bere gailuen balio-katean eta balio-bizitzan zehar osagai guztiak aprobetxatzeko.

Applek modu arduratsuan birziklatzea du helburu, eta erabiltzaileek konpromiso bat izan dezatela beren taldeentzat. Horregatik, Apple Renew Program programa bat garatzen dut, kontsumitzaileei produktu zaharrak aldatzeko eta ekipo berri bat erosteko aukera emanez. Izan ere, Applek kezka bat du: birziklatzen ez bada, osasunarentzat eta ingurumenarentzat arazo larria izan daiteke.

Applek 1,2 milioi iPhone desmuntatzeko gai diren robotak ditu, bere osagaiak berrerabiltzeko. 2014an 40.396 tona hondakin elektroniko birziklatu zituzten, hau da, aurreko 7 urteetan saldutako produktuen % 75.

Applek ez zituen material hauek kontsumitu meatze-eremuan: aluminioa, Altzairua, Kobrea, Urrea, Zilarra eta Paladioa. Gainera, baliabide naturalen kontsumoa eta berotegi-efektuko gasen emisioak saihesten ditu.



https://www.apple.com/mx/environment/pdf/Apple_Environmental_Responsibility_Report_2018.p


NAGORE ETURA

INDITEX ENPRESA BOLTSAK ORDAINTZEN HASIKO DA


Gaurtik aurrera Espainian Amancio Ortegaren denda guztietan boltsak ordaintzen hasiko dira. Erabaki hau Alemanian ezarri zen hasieran, baina beste herrialde askotara zabaltzeko erabakia hartu dute. 


Boltsak 0,10€-ko balioa izangi dute, sobreak 0,20€ eta enpresa berdineko Massimo Duttiko boltsek 0,35€.


Irabazi guztiak ingurumena hobetzeko proiektuetara eramango da, hau da, honen arabera ez irabazi guztiak ez ditu enpresak gordeko.


Niri idea ona iruditzen zait ongi egiten bada, gaur egun zaia baita horrelako gauztiak sinistea, izan ere, jende asko dago horrelako gauzetaz aprobetxatzen denaz beraien itsura hobetzeko eta jendeari dirua ateratzeko.


AIERT ELIZASU


KUTXABANKEK %10,3a IRABAZI DU ETA 176 MILIOI SARTU DITU

Kutxabankek 176,3 milioiko irabazia lortu zuen hirugarren hiruhilekoaren amaieran, hau da, aurreko urteko epe berarekin alderatuz %10,3 igo zen, 214,7 milioiko hornidurak egin ondoren.


Balantzetik kanpoko baliabideek eta aseguruek sortutako diru-sarrerak banku-negozioaren sarreren %51 baino gehiago izan ziren, zerbitzuak sortu zituenak.


Kutxabankek Euskadiko maileguen merkatu osoaren %45,6 lortu du, Andaluzian %17,6 eta Espainia osoan %10.


2021en, taldeak zalantzazko aktiboen 131 miloiko saldoa jaitsi egin zuen. Beraz, 968 milioi dira, duela urtebete baino %18,6 gutxiago.


2021. urte osoan, harpidetza garbi gehien izan dituen hirugarren taldea izan da, 2.057 milioi euroko aktiboekin. 2019az geroztik, merkatuko inbertsio-funtsen harpidetza garbien% 20 baino gehiago Kutxabanken Taldean sartu dira.


Gaur egun, Kutxaankeko enpresa, 20.306 milioi euro kudeatzen dira inbertsio-funtsetan, eta %6,62raino igotzen du merkatu-kuota.


Nire iritziz, oso ondo jokatu dute bere enpresa, aktibo garbiak ez zirenak gainetik kendu eta bakarrik aktibo garbiekin geratu direlako, eta azkenean, hortatik lortu dutelako diru gehiago irabaztea.


Nerea Eguia


URL:https://www.eleconomista.es/pais_vasco/noticias/11456381/10/21/Kutxabank-eleva-su-beneficio-un-103-e-ingresa-176-millones.html