2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

Merkatutik kendutako tolosako gaztza

Ohian Txiki kooperatibak egindako ardi gazta-sail guztiak merkatutik kendu behar izan dituzte, Madrilen Listeria monocytogenesbakterioarekin kutxatutako meningitis antzeman denena.
Ardi esne gordinarekin egindako gazta; Txuria, ardi esne gordinarekin egindako pasta biguneko gazta; eta Beltza, ardi esne gordinarekin egindako gazta zilindroa, izan dira kendu dituzten produktuak.
Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak meningitis kasu baten berri eman ondoren hartu du erabakia Jaurlaritzak. Listeria monocytogenes bakterioarekin kutxatzeko Madrilen gertatu da. Ardi esne gordinarekin egindako gaztaren kontsumoarekin lotuta dagoen intoxikazioa da.

Kutsatutako produktuak Katalunian, Euskadi eta Madrilen banatu dituzte.

Horregatik, produktu horietako bat etxean duten kontsumitzaileek ez jateko, eta jan eta sintomaren bat baldin badute osasun zentro batera joateko gomendatzen dute Osakidetzak adibidez.

Gas Natural Fenosa México

Gas natural Fenosa enpresak gorakada handia eduki du -Mexikori esker. Herrialde andi honetako hegoaldea mendebaldeari esker bi kontzesio berri garatu ditu Gas Natural Fenosak. Comision Reguladora de Energia reklamatzen dio Gas Natural Mexikori ahalbidetzeko distribuitzea bere erregaiak bi estatu, Campeche eta Yutacan, gaur egungo hoberenak dira hau da garatuenak. Onetara ere Sonora Mexiko D.F eta Bajio Norte eta  Bajio Sur non bere ekonomiak ahalbidetzen diete gas hori merkatu handi bati, gaur egun zazpi milioi baino gehiagori saltzen diete aktboki.

Hau oso ona da gaur egungo ekonomiarentzako eta baita ere Gas Natural Fenosa enpresarako, aktiboki jarraituko da denbora luzerako eta hainera rekurso hobeagoekin. Baita ere esanda dago, mexikoko gasa,mundu mailan ezagunetakoena dela eta bere ezaugarriak oso gutxik betetzen dutela. Beraz gende gehiago erakarriko du honek.

Arazoak egon ziren legearekin, gasa hori garraiatzeko ez zuetelako eskatzen zuten permisa gustiak betezen beraz atzeratu egin zen, baina laister konpondouko den arazo bat izango da.Resultado de imagen de gas natural fenosa

HIPOKRESIA

Gaur egun bizi garen gizarte honetan, jende guztiak irekia izan nahi du modu batera esateko, hau da tolerantzia eta onarpen maila hadia izan nahi du besteen aurrean modernitate maila altua erakusteko, baina gaur egun enpresa batean lannpostu bat lortu nahi baduzu, estetikoki eta sozialki arau batzuk bete behar dira, hasieratik easn nahi dut kasu guztiak ez direla berak eta enpresa bakoitza desberdina dela. baina arazo sozial hauek egoten jarraitzen dutela ukaezina da.
Lehenik eta bein sexuaren kontua dugu, lotsagarria iruditzen zait XXI, mendean oraindik ere soldata diferentzia egotea gizon eta emakumeetan, kasu gehienetan (guztietan ez easteagatik) gioznena altuagoa izaten da, emakumeek okerrago lan egiten dute ala? hanibeste berdintasun ezijitzen duen gizarte honetan oraindik desberdintasun ekonomiko hauek egotea lotsagarria iruditzen zait.
Bestalde fisikoaren kasua daukagu, hau da, ez ahal zarete inoiz fijatu iragarkietan agertzen diren pertsonak beti ederrak eta fisikoki gizarteak ondo egotea bezala kontsideratzen duela daudela? Nire ustez garrantsitsuagoa da pertsona kualifikatu bat hartzea, eta fisikoki edertasunaren rolak ez betetzea, edo ederra den pertsona bat hartzea, baina gaiari buruz ezer gutxi dakiena
Aipatzekoa da ere tatuajeen eta piercingen gaia, pertsona abtek bi apaingarri hauek gorputzean izanez gero, makarra edo ``kinki´´ moduan hartua izaten da gehienetan, eta barruan dagoena ikusi gabe epaitzen dute, akaso beraientzat garrantzitsua den zerbait edo gustatzen zaien zerbait azalean marraztua daramatelako pertsona okerragoak dira? edo bere gorputzean zehar guztoko dituzten piercingak izateagatik ez dute beraien lana ondo egingo?
Azkenik emakumeen inguruan azken datu bat ematea gustatuko litzaidalke, gizon eta emakume batek lanpostu bererako eskaera eginez gero eta biek kualifikazio berak izanez gero, orokorrean gizona hartuko dute, zergaitik? emakumea aurdun gelditu daitekeelako eta horrek ekonomikoki enpresaren diru galtzea ekarriko duelako.
Beste ainabt faktore daude lanpostu bat lortzeko aukera baldintzatzen dutenak, erretzen duzun, noizbait arazorenbat izan duzun, nun bizi zaren, zure orientazio sexuala... lanpostu bat lortzerako unean azken finean garrantzitsuagoa da sozialki errepresentatzen duzuna, benetan lan bat betetzeko dituzun baliabide eta kualifikazioak baino.


MOROSITATEA

Jose Miguel Gonzales Kanaria handiko enpresaburu bat da, zehazki supermerkatu kadenan lan egiten duena. Bere enpresa oso ondo doa, ondo ekoitzi eta emaitza onak ditu. Baina bere arazoa ez da hori, morositatea eta ordaintzean beste enpresek dituzten atzerapenak dira.

Sektore honetan, morositatea edo atzerapenak, oso faktore arriskutsu eta txarrak dira enpreseentzako. Eta gaur egun askotan eta oraindik gehiago gertatzen den zerbait da, Espainian 3 enpresetatik 1 sufritzen du egunero diru falta.

Espainian, faktura bat ordaintzeko epe bat dago 80,3 egunekoa dena, baina administrazioaren kuadeaketaren ondorioz egun gehiago edo gutxiago izan daitezke, batzuentan 69 egunekoa edo besteetan 90 egunekoa. Kontuan eduki behar da, gaur egun morositate zifra, 230.000 eurokoa da, diru izugarria da jendeak ordaindu behar duena eta ez duena ordaintzen. Baina esan behar da, 2013tik krisiaten ondore, zifra hau jeitsi egin dela. Pmcm-k ( Plataforma Multisectorial contra la morosidad) esan du datuak ikusita harrigarria dela espainian dagoen morositatea, Europako ia altuena. 

Baina martxan jarri da, plan eta kudeaketa bat, zifra hauek jaisteko Proyecto de Ley de Refuerzo contra la Morosidad-en eskutik.

DONALD TRUMP

DONALD TRUMP

Artikulu honetan Donald Trumpen biografia eta honen bilakaera finantzieroaren inguruan idaztea erabaki dut. Izan ere, hainbat kasutan, finantzen munduan garrantzitsuak izan diren beste pertsonaia batzuen inguruan informatu naizenean, sarritan izan da Trump izendatua, finantzetan pertsonaia arrakastatsua izanagatik. Bestalde, munduko potentzia garrantzitsuenetako baten lehendakaritza darama aurreko urteko urtarrilaren 20 tik; eta beraz, bi arrazoi hauengatik interesatu nau pertsonaia honen inguruan informatzea eta artikulu honetan datu horiek guztiak jasotzea. Espero dut zuentzako ere baliagarria izatea pertsonaia hau eta bere bilakaera finantzieroa gertutik ezagutzeko!
Donald John Trump New Yorken jaio zen 1946ko ekainaren 14ean. Bost anai arrebako familia dirudun batean jaio zen, izan ere bere aita Fred Trumpek erdi klasekoentzako etxebizitzak eraikiz lortu zuen aberastasuna bateratzea Elizabeth Trump & Son enpresarekin. Ekonomia ikasketak Fordhameko eta Pensilvaniako Unibertsitateetan egin zituen. Jarraian bere aitaren enpresan hasi zen lanean eta orduan hasi zen Donalden garapen finantzieroa. 1974an, 28 urte zituela, bere aitaren aberastasuna jaso zuen eta Manhattanera mugitu zen bertako mundu inmobiliarioan bete betean barneratuz. Bertan hainbat proyektutan parte hartu zuen, bereziki luxuzko eraikuntzen erosketara dedikatu zen bere bizitzako momentu honetan: Grand Hyatt hotela erosi zuen,baita Trump erakundea sortu ere… Baina benetako gorakada 80ko hamarkadan izan zuen Atlantic Cityn, New Jerseyko kostan, izan ere bertako hiru kasino garrantzitsuenen (Trump Castle, Trump Plaza eta Taj Mahal) jabetza zuen beste hainbat ondasunez bestalde. Zoritxarrez, hmarkadaren amaieran zenbait erabaki desegokik bere zorrak ezin ordaintzera eraman zuten. Esaterako Taj Mahal Kasinoa “bono basura” deituriko prestamoekin eraiki zuen batez ere (prestamo gehiagorekin indartu zuen) eta horrek bere zorra handitu zuen azkenean negozioa banka rotan erori arte, proiektuaren babesleei dirutza handia galaraziz. 1990an bere egoera finantziaroa asko hobeto zuen eta prdutik aurrera arrakasta handiko hainbat proiektu burutu zituen: Miss edertasun lehiaketa erosi zuen, Trump izena beste enpresei saldu zien, zenbait edifizio eraiki zituen Trump deiturikoak, bestela beste. Azkenean, pasa den urtean AEBetako lehendakaritza eskuratu zuen, gaur arte.
MERCEDES BENZEKO IRAGARKIAREN IRUZKINA

Publikazio honetan Mercedes Benz Clase S autoaren iragarkiaren azterketa eta iruzkina egitea erabaki dut, izan ere, bigarren ebaluazioan Marketina edo Merkaturatze Arloa landu dugu eta bertan zenbait komertzialen behaketa egin dugu. Iragarkiaren azterketa egiteko, ikusentzunekoak aurkezten duenaren deskribapen zehatza egingo dut lehenik eta iruzkina ondoren. 

Iragarkiaren hasieran lehoiaren burua duen eta trajez jantzita dagoen gizonezko bat ageri da empresa bateko edifizioko komunean ispilura begira.  Luxuzko eraikuntza dela begi bistakoa da, komuna goi mailako elementuekin hornitua eta oso garbi eta disdiratsua dagoelako. Pertsonaiak egiten dituen keinuengatik (ilea eskuarekin pasatzen du eta trajea bere lekuan fijatzen du, begirada sakonarekin aspektu egokia duela ziurtatuz) beregan sinesten eta segurtasuna duen pertsona dela nabari da. Pauso periodikodun musika erritmodunarekin hasten da iragarkia. Jarraian bilera gela batera zuzentzen da oinez, pauso sendoak emanez. Bertan bere lankideekin batzen da merkatu konparaketaren inguruan mutil gazte baten ahozko aurkezpena entzuteko. Lankideek errespetu handiarekin tratatzen dute protagonista eta badirudi enpresako nagusia dela. Bat batean, zenbait gertakari desatsegin gertatzen zaizkio eta lanean egun txarra  eta astuna daramala eta nekaturik dagoela nabari da: aurkezpena arazo tekniko batek eteten du, edariarekin zikintzen zaio trajea, mugikorretik tirabira bat dut norbaitekin... Momentu honetan iragarkiko tentsioa handitzen da eta musikaren bizkortasunean notatzen da hori. Mugikorretik hitzegiten ari den bitartean, aretoko mahi gainean bere irudia portadan agertzen den aldizkari bat aurkitzen da eta bertan konturatzen gara pertsonaia famatua dela. Ondoren, protagonistak lanean bukatzen du eta igogailuan jaisten da garajera. Ateak irekitzean, autoa agertzen da bete betean. Momentu honetan  gelditu egiten da musika. Autora igo eta etxerako bidean jartzen da. Bidean azken gertakari desatsegina iristen zaio: atasko bat, baina egoeraren aurrean botoi bat sakatu eta autoko eserlekuak bizkarra masajeatzearen funtzioan jartzen dira. Orduan aldatzen da guztiz atmosfera: protagonista erlaxatu egiten da, musika lasaiago batera aldatzen da eta bideoaren  erritmoa moteltzen da. Horrela etxeraino iristen da eta bertan bere emazteak itxaroten du. Etxea luxuzkoa dela ikusten da eta iragarkia Mercedes Benzeko logotipoarekin amaitzen da.

Ikusentzunekoaren azterketa sakona egin ondoren hainbat ondorio atera ditut. Batetik, iragarki honen bidez, saldu nahi den produktua, autoa, gizonezko dirudun, langile eta lanpetu, ezkondu, famatu, ziur, adinez nahiko eldu eta serioei zuzentzen zaio. Bestetik, bai, besterik gabe botoi bat sakatuz edozein estres egoerari aurre egiteko autoaren ahalmena eta bai, kotxearen kanpo eta barne itxura erakusten dira.

Espero dut publikazioa gustatu izana, iragarkia ikusi nahi ezkero hona hemen esteka: https://youtu.be/zUBrBUK0yT0


EVA

Bartzelonatik Madrilera doan renfeko trena, 2019 urtetik aurrera bertsio ekonomiko eta konektatuagoa izango da. Tren honek baliabide asko hobetuko ditu gure inguruan eta gainera oso prezio onean. Iraganeko deskubrimendua izango da, edo horrela izendatu dute jadanik, tren oso adimentsua izango da. 

Tren honek hainbat abantaila ditu, eta horietako batzuk hauek dira; ez dugu behar izago bilete fisikorik (identifikazio biometrikoa erabiliko da, hau da, eskua edo aurpegia ikusiz izango da, mobil askok bezala), horrela jendeak ez ditu galduko eta ez lirateke jungo bileteak erostera, modu askoz errexagoa eta baliagarriagoa bai da. Beste abantail batzuek, beste garraio publikoekin konbinatu daitekela eta internet izango duela, jendeari asko gustatuko zaion zerbait gaur egun guztiok batez ere gazteak internetarekin bizi garelako. AVEarekin konparatuz, EVAk bagoien egitura ezberdina izango du, mailak 6 pertsonentzakoak izango dira. 

Tren honen funtzioa gehien bat ekonomikoa izan da, esan dudan bezala merkeagoa da AVE normalarekin konparatuz, %20-%25 merkeagoa. Eta bilatu nahi izan duten  helburua da, horrela, gazte eta bidaiariak erakartzea. Gazteek gaur egun asko mugitzen gera eta gainera ibilbide hau oso ona da bidaiatzeko, jende asko bai doa egunero Bartzelonatik Madrilera.