2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea


EVA

Bartzelonatik Madrilera doan renfeko trena, 2019 urtetik aurrera bertsio ekonomiko eta konektatuagoa izango da. Tren honek baliabide asko hobetuko ditu gure inguruan eta gainera oso prezio onean. Iraganeko deskubrimendua izango da, edo horrela izendatu dute jadanik, tren oso adimentsua izango da. 

Tren honek hainbat abantaila ditu, eta horietako batzuk hauek dira; ez dugu behar izago bilete fisikorik (identifikazio biometrikoa erabiliko da, hau da, eskua edo aurpegia ikusiz izango da, mobil askok bezala), horrela jendeak ez ditu galduko eta ez lirateke jungo bileteak erostera, modu askoz errexagoa eta baliagarriagoa bai da. Beste abantail batzuek, beste garraio publikoekin konbinatu daitekela eta internet izango duela, jendeari asko gustatuko zaion zerbait gaur egun guztiok batez ere gazteak internetarekin bizi garelako. AVEarekin konparatuz, EVAk bagoien egitura ezberdina izango du, mailak 6 pertsonentzakoak izango dira. 

Tren honen funtzioa gehien bat ekonomikoa izan da, esan dudan bezala merkeagoa da AVE normalarekin konparatuz, %20-%25 merkeagoa. Eta bilatu nahi izan duten  helburua da, horrela, gazte eta bidaiariak erakartzea. Gazteek gaur egun asko mugitzen gera eta gainera ibilbide hau oso ona da bidaiatzeko, jende asko bai doa egunero Bartzelonatik Madrilera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.