2018(e)ko otsailaren 6(a), asteartea

MERCEDES BENZEKO IRAGARKIAREN IRUZKINA

Publikazio honetan Mercedes Benz Clase S autoaren iragarkiaren azterketa eta iruzkina egitea erabaki dut, izan ere, bigarren ebaluazioan Marketina edo Merkaturatze Arloa landu dugu eta bertan zenbait komertzialen behaketa egin dugu. Iragarkiaren azterketa egiteko, ikusentzunekoak aurkezten duenaren deskribapen zehatza egingo dut lehenik eta iruzkina ondoren. 

Iragarkiaren hasieran lehoiaren burua duen eta trajez jantzita dagoen gizonezko bat ageri da empresa bateko edifizioko komunean ispilura begira.  Luxuzko eraikuntza dela begi bistakoa da, komuna goi mailako elementuekin hornitua eta oso garbi eta disdiratsua dagoelako. Pertsonaiak egiten dituen keinuengatik (ilea eskuarekin pasatzen du eta trajea bere lekuan fijatzen du, begirada sakonarekin aspektu egokia duela ziurtatuz) beregan sinesten eta segurtasuna duen pertsona dela nabari da. Pauso periodikodun musika erritmodunarekin hasten da iragarkia. Jarraian bilera gela batera zuzentzen da oinez, pauso sendoak emanez. Bertan bere lankideekin batzen da merkatu konparaketaren inguruan mutil gazte baten ahozko aurkezpena entzuteko. Lankideek errespetu handiarekin tratatzen dute protagonista eta badirudi enpresako nagusia dela. Bat batean, zenbait gertakari desatsegin gertatzen zaizkio eta lanean egun txarra  eta astuna daramala eta nekaturik dagoela nabari da: aurkezpena arazo tekniko batek eteten du, edariarekin zikintzen zaio trajea, mugikorretik tirabira bat dut norbaitekin... Momentu honetan iragarkiko tentsioa handitzen da eta musikaren bizkortasunean notatzen da hori. Mugikorretik hitzegiten ari den bitartean, aretoko mahi gainean bere irudia portadan agertzen den aldizkari bat aurkitzen da eta bertan konturatzen gara pertsonaia famatua dela. Ondoren, protagonistak lanean bukatzen du eta igogailuan jaisten da garajera. Ateak irekitzean, autoa agertzen da bete betean. Momentu honetan  gelditu egiten da musika. Autora igo eta etxerako bidean jartzen da. Bidean azken gertakari desatsegina iristen zaio: atasko bat, baina egoeraren aurrean botoi bat sakatu eta autoko eserlekuak bizkarra masajeatzearen funtzioan jartzen dira. Orduan aldatzen da guztiz atmosfera: protagonista erlaxatu egiten da, musika lasaiago batera aldatzen da eta bideoaren  erritmoa moteltzen da. Horrela etxeraino iristen da eta bertan bere emazteak itxaroten du. Etxea luxuzkoa dela ikusten da eta iragarkia Mercedes Benzeko logotipoarekin amaitzen da.

Ikusentzunekoaren azterketa sakona egin ondoren hainbat ondorio atera ditut. Batetik, iragarki honen bidez, saldu nahi den produktua, autoa, gizonezko dirudun, langile eta lanpetu, ezkondu, famatu, ziur, adinez nahiko eldu eta serioei zuzentzen zaio. Bestetik, bai, besterik gabe botoi bat sakatuz edozein estres egoerari aurre egiteko autoaren ahalmena eta bai, kotxearen kanpo eta barne itxura erakusten dira.

Espero dut publikazioa gustatu izana, iragarkia ikusi nahi ezkero hona hemen esteka: https://youtu.be/zUBrBUK0yT0

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.