2018(e)ko otsailaren 27(a), asteartea

KONPETENTZIAK SORTZEN DITUEN ARAZOAK


Teknologiak aurrera doaz urteak aurrera doaz heinean. Sakelekoen kasuan konpetentzia handia sortu da mugikor marka ezberdinen artean, gehien bat Samsung eta Iphonen artean. Horrek egin du marka horien jabeak geroz eta azkarren sortu nahi izatea telefono mugikor geroz eta gehiago saltzeko eta hori arazoak sortu ditu. 

Iphonen kasuan azken egun hauetan atera den arazoa izan da mugikor horietako modelo batzuk ez direla gai letra bat irakurtzeko eta sakelekoa kolapsatu eta mezua jaso duzun aplikazioa blokeatu egiten duela denboraldi batez. Hori ez gertatzeko saihespena da mugikorra eguneratzea azken aktualizaziora. Eta gertatutakoaren kasuan, konpontzeko aukera dago. Baina, ez da erosoa erosleentzat eta horrek egin dezake erosle kopurua jaistea. 
Samsung-en aldetik aldiz, duela hilabete batzuk galaxy note 7-a atera zen eta haien akatsa izan zen bateriak esplotatu egiten zirela. Hori jakin zutenean zergatia aztertu zuten eta konturatu ziren bateriaren tamainarengatik sortzen zela kortozirkuitua. Beraz, konpondu egin zuten baina, presengatik, berriz ere akatsa izan zuten, kasu honetan, fabrikazio arazoa izan zen non kobrea fundituz kortozirkuitua sortzen zuen.
Honek esan nahi du konpetentziak egiten duena dela dena azkar egin nahi izatea eta emaitza ez da beti egokia izango.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.