2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

PENTSIOAK

Resultado de imagen de pensioninstasGaur egun, pil pilean dagoen gaietako bat pentsioen kontua da, milaka pentsionista mobilizatzen hasi dira Espainian, haien egoera bidegabea salatzeko asmoz,  egungo gobernari ustelen aurka eginez eta haien eskubideak eta pentsio duinak aldarrikatuz. Jubilatuek, haien bizitza osoa lanean aritu eta gero, pentsio duin bat  merezi dute baina gobernua ez da ari hori betetzen. Baina zer dira pentsioak?
Egia da gai honetan gehiago sakontzeko ezinbestekoa da jakitea zer diren pentsioak: pentsio funtsa pertsona batek bere bizitzan zehar aurreztu eta inbertituriko dirua da, erretiroan pentsio moduan berreskuratzeko asmoarekin eratua. Helburu berdinarekin, pertsona multzo batek kudeaketa komun batez eta inbertsio-agente baten bitartez egindako inbertsio osoari ere pentsio funts deritzo. Hau da, jubilatuak dauden pertsonek bizitza osoa ematen dute lanean pentsio duin bat edukitzeko, eta ondo bizi ahal izateko zahartzaroan. Baina gaur egungo egoera ez da guztiz horrelakoa ezta hain ideala ere.
Resultado de imagen de pensioninstas manifestacionGaur egungo gobernuan PP alderdia dago, eta iritsi denetik egin duen gauzetako bat jubilatuei baliabide eta pentsioak murriztea izan da, azken finean haientzako gastu bat besterik ez dira. Hirugarren adinean dauden pertsonak haientzat karga bat dira. Esaterako honako hau zioen Julio Monedero pentsionistak "La sexta" katean: "Pido perdón por vivir 72 años, nos teníamos que haber muerto antes como quiere la derecha". Eta horrela da, ironia erabiliz baina hala da, tamalgarria baina erreala, ditugun gobernari askok hala pentsatzen baitute, jubilatuak karga eta gastua besterik ez direla.
Resultado de imagen de pensioninstas manifestacion
Egoera kaxkar honi aurre egiteko mobilizatzen hasiak dira aiton amonak, eta guk, gazteok, haiekin solidaritatean eta etorkizunera begira berdina egin beharko genuke,  gaur haiek daudelako horrelako egoeran baina gero guri tokatuko zaigu eta borrokatu beharra dago.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.