Duela urte asko Espainian enpresa gehienak monopolistak ziren, hau da, merkatuan beraiek bakarrik aurkitzen ziren zerbitzu edo produktu horiek eskaintzen zituzten enpresa bezala. Espainian Europan sartu zen momentuan, Europak agindu zion estatuari merkatu monopolista haustea, lehia perfektu egoteko.
Gaur egun oso enpresa gutxi gelditzen dira monopolistak direnak. Horietako bat Renfe da eta Euskal Herriko trenbideko monopolioa du. Hasiera batean guri ez digula afektatzen uste dugu, baina bat batean prezioen igoera egiten dute edo ordutegiak nahi duten moduan aldatzen dituzte. Baita bono berrziak ere.
Duela asko Renfek hilabeteko bono bat atera zuen, bono horrekin, 50€ ordainduz nahi aina bidai egiteko aukera ematen zizun hilabetean zehar. Duela haste pare batzuk, hilabeteko bono hori kendu egin dute eta bono horiek erabiltzen ari ziren pertsona guztiak nahita nahi ez egunerokoa ordaindu behar dute. Azken finean enpresarentzako onura asko ekarriko ditu eta konpetentziarik ez duenez, baia edo bai Renfe erabiltzen jarraitu behar duzu (trena edo topo erabiltzea beharrezkoa baduzu).
Lehia perfektua izango balitz, aldaketa hau bi aldiz pentsatuko zuketen eta aldaketa hori egite aukeratu egingo balute, beste trenbide bat hartzeko aukera izango genuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.