TXINAKO ALDAKETA
Gaur egun, denok dakigun modura, geroz eta kutsadura handiagoa dago gure
gizartean, guk sortua. Jendea askotan ez da kontzientea, zer nolako arazoak
ekar ditzaken horrek. Erraza da gauzak lurrera botatzea edota modu inkontziente
batean plastikoak erosten eta erosten egotea, sekulako kutsadura sorraraziz.
Askotan pentsatu izan dut, zer nolako bidea aukeratu beharko genuke, edota
zer konponbide dagoen, arazo hau aurrera eraman ahal izateko. Beraz, arrazoi
honengatik bilatzen egon naiz interneten
hainbat informazio eta albiste, interesgarria iruditzen zaidan gaia delako.
Hona hemen albiste oso interesgarri bat; Txinak zaborraren (plastikoaren)
erosketarekin atzera egin du, hau da, jada ez zaio komeni beste herrialde batzuei erostea. Honek emaitza
negatibo ikaragarriak ekarriko dizkio Espainiari. Lehen gure zaborraren 35%-a
Txinara esportatzen zen eta orain berriz zer egingo dugu sortutako zabor guzti
honekin? Zabortegiek gure herrialdean aldaketa handia sumatzen ari dira, eta
hau Urtarrilaren 1ean aldarrikatu zuela Txinak. Zer nolako etorkizuna espero digu?
Hau ez da oraingo gauza, beti esan oi da zein den garrantzitsua birziklatzea,
hondakinak ez sortzeko.
Ostera, oraingo honetan erru guztia Txinak duela ematen du, non hau ez da
beraien arazoa; beraiek askatasun guztia dute nahi dutena egiteko; arazoa argi
dago guk daukagula zaborra neurriz gainean sortzeagatik.
Espainian ikusterik ez dago, enpresek produktuak biltzerako garaian zer
nolako plastikoaren erabilera izugarrizkoa egiten duten. Askotan beraiek dira erru
guztia daukatenak, hori saihestu daitekeelako modu samur batean: ERABILERA
MURRIZTUZ ! Hortaz aparte, plastikoetan askotan etiketa batzuk itsatsiak
agertzen dira, hori gerora, kentzea izugarri zaia izango dena eta honen
arduraduna argi dago berriz ere enpresak direla. Ez nago inola ere beraien
aurka, baina argi dago kutsaduraren gaian borroka gehiago egin beharko
litzatekeela. Azken finean guztien esku dago, batzuek laguntza gehiago eta
beste batzuek berriz laguntza gutxiago eskainiz. Nola bukatuko da gai neketsu
eta zail hau ? Bada garaia denok gure partetik jartzea, aurrera eraman ahal
izateko dena; oraingoan gai hau ukitu dut, baina bizitzan gai askokin, aurrera
pauso ikaragarriak egin behar dira, azken finean gu garelako gizarte honetan
bizi garenak eta bizitza ona nahi dugulako bai guretzat eta ondorengoentzat baita
ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.