Artiacheko langileak, «bizi duin baten alde» borrokan
Berrian irakurriberri dudan albisteak dioenez, Artiacheko bertako beharginak lan duinaren alde mobilizatzen ari dira. Behin-behinekotasunaren aurka, eta azpikontratatutako lanaren aurka. Bilbon izan zen manifestazioa eta bertan Garbiñe Aranburuk hartu zuen parte, LAB-eko idazkari nagusiak langileei elkartasuna eta babesa emanez.
Enpresen funtzionamendu bikain bat lortzea batzuetan zaila da, produkzioa geroz eta merkeagoa izan dadin langileen baldintzak murriztea da gehienetan hartzen dituzten neurriak. Ordu gehiago egitera eta gutxiago kobratzera igarotzen dira langileak, kaleratzeak ere handitu egiten dira . Artiachen eta beste enpresa askotan gertatu da beherakada hau, enpresa guztien ekonomiak gora beherak jasaten dituztelako normala den bezala.
Ondorioz esan dezakegu, langileen eskubideen aldeko manifestazioak egin beharrak daudela, enpresak egiten dituen murrizketak salatzeko eta lagileen baldintzak onak izaten jarraitzeko. Salbuespenak krisi garaian gerta daitezke, murrizketak ekiditea eta kaleratzeak gutxitzea ia ezinezkoa delako, baino zerbait ere lortu daiteke protestekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.