2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

Jubilazio geroz eta urrutiago

“Llegar a la vejez sin poder jubilarse, una realidad mexicana”

Gaur egun Mexicon eta orokorrean Hego Amerikako herrialde gehienetan oso zaila izaten da jubilatzea eta jubilatzean bizitzeko ematen duen soldata edo diru laguntza bat jasotzea. Izan ere, artikuluak dioen bezala, gaur egun Mexicon jubilatu egiten direnean, emakumeek hilabetean 275dolarreko eta gizonezkoek 354 dolarreko pentsio edo  jasotzen dute. Baina %ko gutxi batek jasotzen du hori, gehiengoek ez baitute aukera jubilazioa hartzeko. Zergatik izan daiteke? Estatuak, dirua beste zerbitzu edo toki batzuetara bidaltzen duelako, izan daiteke armada, izan daiteke hezkuntza, osasuna… ez dakit, baina adineko jendea dirurik jaso gabe edo ia dirurik gabe geratzen da. Diru kudeaketa txar batengatik izan daiteke hori edo besterik gabe, estatuak dirurik ez izanagatik eta beraz behar-beharrezkoak diren gauzetara bideratzen dute. Beste aldetik, etxeko andreek ere ez dute diru laguntzarik jasotzen beraien lana nahi dutelako delako diotelako. Tapen Shinak ikertzaileak dio lanean ari diren adindun guzti horiek ez dutela nahi dutelako lan egiten, baizik eta estatuak dirurik ez duelako beraiei ordaindu ahal izateko. Arazo honen aurrean dirua kudeatzeko modu berri bat beharrezkoa litzake edo ain beharrezkoak ez diren sektore edo zerbitzuei beharrezkoa ez den dirua ez bideratu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.