2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

BEHERAPENAK.



Besterik ez genuen behar, orain ere marrazki bizidunen antzera ibili behar al gara edo? 
Atzo hilak 25, Frantzian gertatu zenaz ari naiz, izan ere, Intermanché deituriko supermerkatu kateak, eskualdean oso ezaguna den Nutella markaren beherapen izugarriak egin zituen, % 70-koak hain zuzen ere (4'5€tik 1'4€ra), eta kristoeneko istiluak egon ziren bezeroen artean, pertsona bakoitza ahalik eta bote kantitate gehien hartzen saiatu zen, beren begietan bakarrik Nutella zegoen, ingurukotaz erabat ahazturik. Goizeko 8:15 etan ia 200 pertsonako ilarak aurkitzen ziren supermerkatuaren kanpoaldean eta gainera horietako askotan poliziak esku hartu behar izan zuen, sekulako iskanbila bortitzak sortu baitziren.

Resultado de imagen de pelea por nutella supermercadoPromozio honek Ferrero enpresa Nutella markaren jabea denaren eta Intermarché banaketa taldearen artean sekulako eztabaidak eragin ditu. Konpainia italiarrak, Intermarché-k egin zuen alde bakarreko erabakia harekin zerikusirik ez zuela baieztatu zuen, eta banaketa talde honek egindakoarekiko desadostasuna adierazi zuen, kontsumitzaileen nahasmendua eta etsipena sortu baitzituen jendearen artean gertatutako biolentziaz gain.



Bestalde, gertaera honek Emmanuel Macron presidentearen mehatxuarekin kointziditu zuen, honek, sektore askotan banatzaile eta nekazariek jardute onak errespetatzen ez dituztela salatzen zuen. Azaroaren 14 ean, banatzaileen sektoreak itun bat sinatu zuen non banatzaileen jarrera egokia bermatzen zuen  eta balioen distribuzio hobea baimentzen zuen, era berean prezio desadostasunak geldiaraziz.

Jendea zauriturik atera zen eta hau guztia enpresako sektore txiki batek beste inorekin hitz egin gabe eta are okerrago, enpresari zuzenean galdetu gabe horren erabaki zentzugabea hartzeagatik gertatu zen, hala ere, harrigarria da batzuetan gizakiok nola jokatzen dugun, prezioak jaitsi direla ohartzean, ez da batere normala produktu sinple bat lortzeko halako biolentzia erabiltzen bukatzea, batzuetan animaliak baino okerrago garela erakusten dugu eta zein itsu jartzen garen zerbait eskuratu nahi dugunean. 

Hemen dituzue gertatutakoaren pare bat bideo:


                                                                                                                                                    _aneetxx


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.