2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

KONTSUMISMOA GURE ARTEAN

Gaur egun enpresa asko daude mundu osoan, nagusienak arropa enpresak eta teknologia enpresak dira, gehien kontsumitzen diren produktuak direlako. Duela 10 urte askoz enpresa gutxiago zeuden eta gehiengoak gas edo petroleo enpresak ziren. Gizarteak munduko herrialdeetan izan duen garapenari esker milaka eta milaka enpresa sortu dira. Baina benetan egokia al da orain ditugun enpresa guztiak haztea?

Lehen esan dudan bezela teknologia edo arropa enpresak dira nagusienak mundu honetan, diru gehien irabazten dutenak eta geroz eta gehiago hazten ari direnak. Enpresa horiek haztearen arrazoia gu gara, guk erosten dugu arropa, telefonoa, ordenagailua, kanpoan bazakaltzen edo afaltzen dugu ahal dugun guztietan... Hori, azken finean, kontsumismo ikaragarria da, benetan beharrezkoak ez ditugun gauza asko erosten ditugu, eta horiek erosi eta beste zerbait nahi dugu. Gure erosteko nahaigatik edo "kapritxoengatik" enpresak geroz eta gehiago hazi eta aberasten dira.

Gure erosteko ahalmena egokia iruditzen zait, gustatzen zaigun zerbait noiz behinka erosteak asko pozten gaituelako, baina puntu bateraino. Erosten ditugun gauza gehienak ez ditugu behar, besterik gabe gustatzen zaizkigulako erosten ditugu. Hain txarra izango litzake bizitza behar ditugun gauzak besterik ez erosita?

Geroz eta kontsumismo gehiago dago munduan, geroz eta enpresa gehiago sortzen dira baina erosterako orduan inork ez du pentsatzen zer dagoen benetan enpresa baten atzean(enpresa gehienetan). Ez dugu zertan erosteari utzi beharrik, besterik gabe, gutxiago erosten saiatu. Azken finean erosten ditugun produktu horiek, gehienetan, momentuan bakarrik disfrutatzen ditugu benetan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.