2018(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

 ANUNTZIOAK
Anuntzioak edozein produkturen berri emateko egiten diren iragarki edota erosketa modukoak dira, beti produktu hori erosteko edota ezagun bihurtzeko asmoz. Anuntzioak mota ezberdinetakoak daudenez, leku ezberdinez aurki ditzakegu, bai telebistan, irratian, kalean… Blog honetan batez ere telebistako iragarkietan oinarrituko nahiz.
Anuntzio bat sortu eta publikatu aurretik baldintza pila bat bete behar dituzte iragarki arrakastatsu bat izan dadin. Adibidez, anuntzio bat ikusi eta bukaeran zein produktu eskaintzen duten konturatu ez bagara, oso anuntzio txarra izango da ez dutelako beraien helburua lortu, produktua ezagun egitea gero erosteko, hain zuzen ere.  Iragarki konplexuenak ez  du arrakastatsuena izan beharrik, askotan sinplea hobea izan daitekeelako.
Iragarkiak eraginkorra eta ona izateaz gain, etikoa izan behar du, hau da, mezu arrazista, matxista edo sexistak ekidin  behar ditu. Horrela ez bada, hau da, anuntzio bat matxista edo arrazista denean, enpresaren itxura izugarri kaltetu dezake eta ezin izango dituzte beraien helburuak lortu, kasu honetan, eskaintzen ari diren produktua jendeak erostea.  Gaur egun, garrantzi handia ematen diogu ingurukoek egiten dutenari, horregatik, iragarkiak ez etikoak izan arren jendeak produktu horiek erosten ditu, zer erosten ari diren ohartu gabe.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.