INDUSTRIALIZAZIOAREN ERAGINA:
Euskal Herrian XX.mendeaan industrializazioak eragin
handia izan zuen. Industria iraultza handia izan zen eta horren ondorioz,
teknologiak ere gorakada izan zuen. Naturarekin lotutako lanek poliki-poliki
balioa galdu zuten, eta kanpotik immigrante asko etorri ziren hona lan bila. Horrek
Euskal Herrian auzo berriak sortu zituen eta baita gizarte-klase berriak. Industrializazio
guneak asko hazi ziren eta nekazaritza herriak, aldiz, txikitu.
Kanpotik etorritako batzuk oso errez ohitu ziren leku
berri hartako kulturara, ohituretara … beste batzuk aldiz, arazo handiak izan
zituzten, baina hori gaur egun ere gertatzen da. Emigratzaileak arazo sozial,
ekonomiko eta demografikoak eragin dituzte. Industrializazioaren eraginez,
errazago mantendu da Euskal Herriko herri txikietan hauen ohiturak, hirietan
aldiz, hauen kultura kolokan jarri da, eta baita desberdintasun handiagoak daude.
Euskadin Bilbo izan da industria gune nagusiena, gero Gipuzkoa eta azkenik,
Araba.
Gipuzkoan, ehungintza eta pepelgintza ziren sektore
nagusienak. Siderurgiak ere indar handia zuen. Ehungintzako enpresa nagusienak,
Bergaran zeuden eta papergintzakoak asko zabaldu ziren Hernani, Errenteria …
herrietara. 1975 ko krisian, immigratzaile asko beren lurraldetara bueltatu
ziren hemen ez zegoelako denetzat lana. Jaiotze tasa asko jaitsi zen krisia
zela eta, baita immigratzaileen joanagatik.
Aldaketa guzti hauen ondorioz, gaur egun dena makinaria
bidez egiten da eta eskulangitza asko galdu da. askoz errazagoa da makinariaren
dinamika jarraitzea, azkarrago egiten baita lana, gainera merkeagoa da horrela
lan egitea. Industrializazioarekin batera, enpresa handiek indarra hartu zuten,
esate baterako La Esperanza. Enpresa handiak,
250 langile baino gehiago zeudelako lanean. Langile asko prestakuntza gabekoak
ziren, eta garai honetan emakumezkoak lanena hasi ziren, eta ondorioz esate
baterako, jaiotza tasa jaitsi zen. prestakuntzak gabekoak langileak dituen
gaitasunak eta lanpostuak eskatzen dituenak bat ez etortzeak zekarrenak
ziren. Garai honetan ez zen langile hautaketarik
egiten. Baina, argi duzute zer den lana? Lana pertsonek enpresaren barruan
dituzten zereginen eta jardueren multzoa da. azken batean, gizakiak ekoizpen
faktore moduan enpresari egiten dion ekarpena da. Garai hartako eskubideak eta
gaur egungoak asko aldatu dira.
Immigratutako eta emigratutako batzuk, urte sasoiko
lanaldietara edota denboraldi luzeago batera etortzen ziren. Soldata
langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzetan
jasotzen dituen ordainsariak dira, eta hauek ere asko igo ziren
industrializazioarekin batera, baina gorabeherak izan ditu krisien arabehera. Langileen
lan-motibazioa soldata zen. Lan-motibazioa langileak jasotzen dituen
estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak dira. Geroz
eta soldata handiagoa izan, osasungintza hobeak zituzten, baita bizi kalitate
hobeagoak. Gaur egun, prestakuntza handiagoko langileak bizi itxaropen
handiagoa dute, baldintza hobeagotan egiten baitute lana.
Honekin ondoriozta dezakegu, ekoizpen prozesua (produktu
bat egiteko beharrezkoak diren jardueren sekuentzia) asko aldatu dela. Gaur
egun teknologia erabiltzen da enpresa guztietan, eta honek emaitza bat lortzen
laguntzen du. Etengabe ari da gertatzen berrikuntza teknologikoa, aldaketa
tekniko jakin bat lehen aldiz enpresa batean sartzeari dena. Lanaren produktibitatea
kalkulatzeko, ekoizpena zati lan unitatea egin behar da. kostu finkoak aldiz,
gaur egun handiagoak dira garai hartan baino, zergak garestiagoak dira orain,
eta teknologia dela eta argian … gehiago gastatzen da.
Beraz, industrializazio garaian teknologiak gora egin
bazuen, gaur egun are gehiago.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.