Jada, gabonetako 3 asteko oporrak joan zaizkigu, eta horiekin batera gure poltsikoa ere ederki ustu dugu.
Gabonak hitza entzuten dugunean, guztiok badakizu ze bi gauzetan ari garen pentsatzen; bazkari/afar familiarrak eta eguberri/errege eguneko opariak. Bi gauza horiek bat datozte hitz bakar batekin; gastua. Gabonak iristean mundu guztia erosketak egiten hasten da zoroen antzera, bai beraien seme-alabentzako opariak erosten eta baita ere bazkari eta afarientzako behar dena baino gehiago erosten. Eta pentsatzen jartzen bagara, beharrezkoa al da erosten dugun guztia erostea? Gehienetan erosten dugun erdiak ez digu ezertarako balio, momentuan ilusioa ematen digu soilik. Beraz, nahiz eta ni horietako bat izan (ilusio handia ematen dionetako bat), gehiegizko erosketa hauek egitea ez dut beharrezkoa ikusten.
Beste ikuspuntu batetik begiratuta, hau da, enpresen ikuspuntutik ikusita, aberastu egiten dira gu bezelako jendearekin. Gainera prezioekin badakite nola jokatu gu erakartzeko eta tontoen moduan denetik erosten dugu erdiaren beharra ere ez genuenean behar. Beraz, guk denetik erosten dugun bitartean, enpresak aberastu egiten dira, eta ez legoke gaizki pixka bat murriztuko bagenitu erosketa horiek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.