Asko dira lana aurkitzeko emakumeak bidean aurkitzen dituen harriak, batez ere lan hori lortzeko egiten duen sahiakeran. Orain dela gutxi entzun nuen, hegazkin konpainia batean haurdunaldi-proba eskatzen zutela lana lortzeko, inork ez duelako ordaindu nahi amatasun-baja. Gero eta gehiago dira bikotea duten emakumezkoak edo umeak dituztenak kontratatzen ez dituzten enpresak, kontua da, gizonezkoei ez dietela galdetzen edo ez dutela kontuan hartzen beraien egoera pertsonala, emakumeen kasuan berriz, perfil determinatu batera jotzen dute. Horrelako kasuak ikusita ez da harritzekoa AlmerÃako udaletxe batean gertatutakoa, garbitzaile moduan lan egiten zuten emakumeek eta gizonek, baina gizonezkoek emakumezkoek baino 68€ gehiago jasotzen zituzten hilabete bukaeran, nahiz eta bai batak eta bai besteak lan berdina, ordu berdinak eta egun berdinak egiten zituzten. Tamalez, kasu hau ez da ez lehenengoa ez azkenekoa izango.
Gure ingurura begiratu besterik ez dago diskriminazio honetaz konturatzeko, enpresetako goi-karguen %4 baino ez dute osatzen emakumeek, nahiz eta azken urteetan egoera zertxobait hobetu den. Soldatara bueltatuz, gizonezkoena %19,3 handiagoa da. Zer egin dezakegu egoera hau aldatzeko? Ba hasteko, neurriak jarri kasua hauek ez emateko, bi postu berdin dituzten emakume eta gizon batzuek ezin dituzte soldata desberdinak eduki (sartutako orduak, errentagarritasuna etb) berdinak badira. Gainera, nik uste emakumeenganako diskriminazio positiboa bultzatu beharko litzateke, adibidez, Donostiako bonberoek emakumeak erakartzeko egin zuten kanpaina bezalakoa.
Azkenean, denon esku dago egoera hauekin amaitzea, denok egongo baikara noizbait postu batean lanean edo enpresa bat gidatzen eta denok izango dugu aukera egoera horiek salatzeko edo aldatzeko. Azken finean, enpresa baten parte garenean aukera dugu gizartea hobetzeko gure akzioen eraginez, guk hartutako erabakiek ondorioak izan baitditzakete ekonomian, baina baita gure eguneroko bizitzan ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.