2018(e)ko urtarrilaren 4(a), osteguna

Merkearen merkez, garesti.

Duela hilabete batzuk erabaki bat hartu nuen, izakiak explotatzen diren dendetan arroparik ez erostea. Horrek denda txikien bila hastera bultzatu ninduen eta grosetik hasi nintzen. Kanpotik familiako komerzioak ematen zuten dendetara sartzen hasi nintzen, baina etiketa begiratzerakoan denek "made in china" jartzen zuten. Nire dezepzioa honen aurrean nahiko handia izan zen.
Izan ere, Gros auzoa urte gutxiren buruan asko aldatu da. Lehenago bertako denda gehiago zeuden baina krisia dela eta ixten joan dira. Denda horien ordez txinoak ireki dituzte kale hertz bakoitzean.
Sarrera honekin kokatu egin nahi zintuztedan jarraian datorren iritzi testurako.
Denok pentsatzen dugu errezagoa dela merkea dena erostea, nongoa denen begiratu ere egin gabe. Pare bat euro ordaindu eta aurrera. Baina ez gara konturatzen erosten dugun produktu hori ezerrez erostearen parekoa dela. Izan ere, askoz gutxiago iraun hoi dute produktu hauek et behin eta berriz euro pare hori gastatzera bultzatzen gaituzte.
Honekin gehienbat enpresa txinoen salerosgaietan zentratu nahi dut. Azken bi urte hauetan %17,9 a igo baita hango salerosgai kopurua hemen.
Honek esan nahi du kanpoko enpresa motei dirua ematen ari garela geratu ere egin gabe eta lehenago esan bezalaxe merkea ateratzea nahi dugun hori garesti ateratzen zaigu.
Beste adibide onetako bat inditex markako dendak dira (gehienak behintzat). Ahal duten merkeen saltzen digute arropa eta horrela irauten digute urtebete gehienez, berriro ere modan dagoena erostaraziz.
Baina hau ez zaigu arroparekin soilik gertatzen, baita etxerako behar ditugun lanabesekin ere gertatu ohi da.
Hartu dezagun sukalderako espatula bat; txino batera joanez gero euro bat eskas kostatuko litzaiguke. Aldiz, denda on batera joango bagina hamar euro ordaintzera ere iritsi gaitezke. Hori dela eta jendeak askoz ere nahiago du urtean euro bat gastatu txinoetako espatula erosita. Kalitatea ez dute kontuan hartzen eta ez dira konturatzen egiteko erabilitako materiala ez dela berdina.
Hala ere enpresa mota hauek hemengoengan duten eragina nabarmena da. Izan ere, hemengoak diren hainbat denda itxiarazten dituzte. Denden artean lehia sortzen da.
Txinoek dituzten enpresak hasiera batean ez dute diru kantitate handirik irabaziko, izan ere ezinezkoa baita etekin handiak lortzea prezioa hoiekin. Horrek esan nahi diguna da, enpresa "familiarrak" diruditen hoien atzean multinazional erraldoi bat dagoela denda horietako bakoitza finantzatzeko.
Beraz hemndik denontzat, benetan hobea al da erosi nahi dena prezio merkean erostea jakinik gerora garesti aterako zaigula?


Informazioa berriako albiste batetik eta interneteko blogg batetik ateratakoa izan da, batez ere protzentai eta material kasuetarako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.