2018(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea

GERRILLA MARKETIN-A


Bildergebnis für marketing guerrilla ejemplos
Gerrilla marketin-a teknika eta estrategia multzoa da. Publizitatea egiteko era ez konbentzionala da eta talde objetibo batera heltzea ahalbidetzen du era desberdin batean.
Oso gutxi ikusten den publizitate mota hau oso estrategikoa izaten da enpresentzako. Marketing tradizionalarekin alderatuz, oso originala da eta jendea erakartzeko erreztasun handiagoa dauka.

Azken finean, guk ikusten dugun publizitatea, iragarkietan, karteletan, irratian... beti ikusi izan ditugun propagandak dira eta zerbait berezia edo berria egiten ez badute, ez gara hainbeste fijatzen, aspertu eta guzti egiten gara hainbeste publizitaterekin. Horregatik gerrilla marketin-ak erabiltzen dituen estrategiak oso egokiak iruditzen zaizkit, jendea erakartzeko modu berezia eta originala da. Produktua beti berdina da, hori egia da, baina modu batera edo bestera erakutsiz, jendeak produktu hori era ezberdin batean ikusten du. Gainera, gaur egun dagoen publizitate guztiarekin, horrelako gauza bereziak egitea oso modu aproposa iruditzen zait enpresek beren produktuak saltzeko edo jendearengana iristeko.

Enpresen helburua beti da dirua irabaztea eta horretarako bezeroak lortzeko, gaur egun dagoen publizitate guztia ikusita, berria den zerbait egin beharko lukete. Gerrilla marketin-a, oraingoz, ez dago oso zabalduta munduan, oso gutxitan ikusten dugu, horregatik oso modu egokia iruditzen zait enpresen irudia berritzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.