2018(e)ko urtarrilaren 3(a), asteazkena

Auto salmenta %5,2 handitu da Hego Euskal Herrian

Berria egunkarian irakurri dudan artikulu honek dioenez, bosgarren urtea izan dela autoen matrikulazioak gora egin duela Hego Euskal Herrian. Guztira, 51.396 saldu dira, aurreko urtean baino %5,23 gehiago. Hala ere, kontuan izan behar dugu krisiaren ondorioz salmentak ez direla 2007koak baino altuagoak izan, jendeak ez duelako kotxe berrien beharrik. 

Nire ustez normalean bigarren eskuko kotxeak erosteko ohitura dago, prezioa oso baxuagoa delako. Ondorioz kotxe berrien produkzioa gutxitu egiten da, eskaria gutxiagoa delako eta salmentak behera egiten dute krisi garaian. Lehen esan dudan bezala gorakada Hego Euskal Herrian izan da, baino urtearen bigarren erdian gertatutako fenomenoa izan da, %2a haunditu ziren hain zuzen ere.

Azkenik esan dezakegu kotxeek erabiltzen dituzten iragarkiak aldatu behar dituztela, beti familia aberats edo klase sozial gorenean dauden pertsonak azaltzen dira eta. Honek, enpresa horien autoak, bezero kopuru txiki batek dituela eskuragarri bakarrik esan nahi du, garestiegiak direlako. Beraz krisiaren ondorengo salmentak denbora behar izaten dute lehen saltzen ziren bezala saltzeko.

 

https://www.berria.eus/albisteak/148026/auto_salmenta_52_handitu_da_hego_euskal_herrian.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.