2018(e)ko urtarrilaren 23(a), asteartea

CARREFOUR


Gaur, Carrefour supermerkatuaren inguruko informazio berria azaldu eta aztertuko dut. Egia esan, aukera egokia iruditu zait, familia askorengaitik duen gertutasuna dela eta. Azken finean, egunero ikus daitekeen enpresa frantsesa delako.

CARREFOUR

Denok dakigun bezalaxe, Carrefour gaur egun indar handia duen kadena komertziala da. Frantzian jaiotakoa baina gaur egun mundu osora zabaldu dena. Lokal izugarriak dituzte Brasil, Argentina, Mexico, Espainia, Frantzia, Italia, Egipto, Txina...kontinente guztietan zehar.

Azkeneko berririk garrantzitsuenetakoa hau da: 270 establezimendu itxiko dituela eta 2.400 langile enpresatik kanpo geldituko dira. Plan estrategikoa dela eta egin dute mugimendua etorkizunari begira. Esaten dutenez, transformazio digitalaren bila doazte horrela, munduko kadena komertzial digitalena sortuz. 

Nire ustez, mugimendua oso egokia da. Estrategia etorkizunari egokitzeko dela pentsatzen dut. Azken finean, geroz eta gehio ari dira internet bidez salmentak egiten. Hortaz, plataforma digitalean zentratzea oso mugimendu onuragarria iruditzen zait. Horretarako, lehen esan bezala, errekorteak egitera behartuta ikusi dira baina azkenean ondo aterako den inbertsioa dela ziur nago. 
Plataforma digitala hobetzeko, Publicis.Sapien kontratatu du. Arazo teknologikoak irtenbide azkar eta onak izan ditzaten.

Beste aldetik, langabezian gelditu diren 2400 pertsonentzat, oso egoera zaila aurkitu dute. Estrategiarengaindik enpresatik kanpo gelditu dira lanpostua galduz. Hala ere Frantziako finantzia ministroak, Le Mairek, pertsona hauen asalariadoa gertutasunez jarraituko duela ziurtatu dio Carrefourri. Nahiz eta, Carrefourren estrategia oso ona dela esan duen eta onurak ekarriko dituela Frantziara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.