2018(e)ko urtarrilaren 26(a), ostirala

DELIVEROOREN FRAUDEA



DELIVEROO

Deliveroo mundutik irekita dagoen mezularien enpresa bat da.  Mezulariei "riders" deitzen diete bizikletan egiten dituztelako bidaiak. Lan gogor bat izateazgain orain arazo potolo baten sartu dira deliverooren ugazabak. Lanbide ministerioak beraien enpresan inspekzio bat egin du eta beren langileen lan tratua ilegala dela esan dute, Valentzian zehatz mehatz. Langileak autonomoak direla suposatzen da baina  deliverook kondizio oso zorrotz batzuk ezartzen dizkie eta autonomoak izateari uzten diote. Hasiera batean deliverook 160000 euro ordaindu beharko lituzkeen baina orain epaiketa egingo dute.

Arazoa langileek dute, beraien lana ez da segurua eta ez dute inongo lan asegurorik. Auto batek arrapatu ezkero Deliverook ez du ezer egingo. Jendea ez dago batere ados horrekin eta epaiketan hori izango da beste hainbat puntuetatik. 

Nik bizikletan ibiltzeko ohitura det eta neguan hotz handia pasatzen da, batez ere bustia bazaude. Langile hauek kalean ordu asko irauten dituzte eta neguan hotza pasako dute. Normalean janaria garraiatzen dute eta udaran bero handia pasatzen dute bazkaltzeko momentuan lan egin behar baidute. Jendeak horregatik ez du janaria eskatzen nahiz eta ez ulertu kalean denbora bera egon behar dutela. Elkarrizketa batean rider batek zion diru gutxi bat ateratzeko eguneko 7 bidai minimo egin behar zituztela baina "autonomoak" direnez ez dute beti 7 bidai egiten eta dirua galtzen dute.


BIBLIOGRAFIA: 
https://elpais.com/economia/2018/01/25/actualidad/1516872608_921888.html?autoplay=1

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.