BALANTZE SOZIALA
Gaur egun enpresek geroz eta gehiago aztertzen dute inguruko hainbat arlotan (sozial, ekonomiko, ekologiko…) duten eragina, horretarako balantze soziala erabiltzen da.
Balantze sozialak enpresa baten jarduerak gizartean eragiten dituen kostuak eta onurak aztertzen ditu. Honek bermatzen duena da enpresa jakin horrek ea gizarte-erantzunkizunarekin bete duen ala ez, eragin positiboak baita negatiboak jasoz. Eragin positiboen artean, esaterako, inguruan sortzen diren lanpostuak daude, inguruan sortu daitekeen aberastasuna eta baita komunitateari egiten diren ekarpenak (gazteentzat kirola eta hainbat ekintza patrozinatu…).
Eragin negatiboak edo koste sozialak enpresak sortzen duen kutsadura, konfliktu sozialak, natura baliabideen gehiegizko esplotazioa, gaixotasun profesionalak… biltzen dituzte. Hortaz, kontzeptu honi esker, enpresa batek jakin dezake hartzen dituen erabakiak zer nolako eragina izan dezaketen bere ingurunean. Gainera, nahitaezkoa da balantze sozialaren emaitza ahalik eta hoberen aztertzea, non eragin positiboak bultzatu behar diren eta aldiz, negatiboak zuzendu.
Aipatu behar da zenbat enpresek balantze soziala “postureoa” egiteko soilik erabiltzen dutela, komunitateek hau ez dute oso ongi jasaten, baina ez al da hobeto hau egitea ezer egitea baino? Beti bezala, egoera ideala erdibidean dago, besteen eskubideak eta beharrak errespetatzeko benetako konpromisoan, baina ez da oso ohikoa.
Horrez gain, enpresa koperatibotan, hau da, langileak direnean nagusi, ohikoa da balantze sozialak egitea beren ekintzak horrelako erakundeen printzipio eta balioekin bat datozen ebaluatzeko.
Hona emen enpresa baten balantze sozial baten indikatzaileak:
Gizarte-erantzunkizuna: %76 asebetetzen du, gainontzekoa hobetzeko.
Irabazi-asmorik gabe: %90
Politika laborala (langilearekiko politika): %74
Sostenibilitatea: %63
Ingurukoekin koperatu: %74
Demokrazia (erabakiak denon artean hartzea): %89
Ondorio gisa, aipatzekoa da, balorazio hau enpresek ez ezik, gizabanako guztiak ere egitea komenigarria izango litzatekeela, bakoitzaren erabakiak zer ondorio dituen baloratzeko eta hobetzeko.
https://definicion.de/balance-social/
https://www.diagonalperiodico.net/sites/default/files/balancemercadosocial.png
Jakina denez, birus global honen ondorioz enpresa gehienek diru asko galtzen ari dira. Hori erakusteko herrialde batzuen enpresen egoera aipatuko dut. Covid-a iritsi aurretik, enpresa gehienek diru asko irabazten ari ziren ( nahiz mikroenpresa, enpresa txikia edo enpresa handia izanez) ez zegolako oztoporik behar bezala ekoizteko eta saltzeko. Baina, zoritxarrez, birus honengatik enpres gehienak hospitalak, farmaziak...etb izan ezik, erabaki zailak edo arriskutsuak hartzera behartuta zeuden beraien enpresak bertan behera ez uzteko.
Birusa atera zenetik, gai horri buruzko datu interesgarri batzuk bildu ditut. Esate baterako lehenik eta behin Espainiaren enpresen egoera aztertuko dut. Alarma egoera deklaratu eta hurrengo sei hilabeteetan konkurtso-prozesu bat hasi duten enpresen % 80 Covid-19k eragin handia edo esanguratsua duen sektoreetakoak dira, konkurtsoan dauden enpresei buruzko martxotik abuztura bitarteko azterlanaren arabera.
Baina zorionez Espainiako biztanleriarentzat Espainia ez da izan Covidak gehien kaltetu duen herrialdea, Mexiko baizik. Mexikoko Estatistika eta Geografia Institutu Nazionalak (Inegi) pandemiak jarduera ekonomikoan eta lan-merkatuan duen eraginari buruzko ikerketa batean jakinarazi duenez, Covid-19k enpresen % 93.2ri eragin zien.
Ondorioz, nire ustez, herraildeen osoko enpresak oso egoera txarrean daude birus honegatik. Hori dela eta, mundu guztiko enpresak beraien egoera hobetzeko Covida bukatu edo desagertu behar da.
Duela 6 hilabete gutxi gorabehera Lineako klaseak direla eta, gazteentzako altzariak fabrikatzen dituzten enpresen salmentak gora egin du COVID arazoa dela eta.
Altzarien saltzaileen bozeramailearentzat: "Etxean denbora gehiago igarotzeak konturarazi gaitu bizi garen zenbait espazio berritu edo birmoldatu behar zirela eta, batez ere, biltegiratze espazio funtzionalak behar direla eskaera egiteko. Gainera, asko saltzen ari gara altzariak eta haur eta gazteentzako logelak". Konfinamendua ondoren, salmenta orokorrak% 50 handitu ziren eta dendak ireki zirenetik, bisitak% 8 igo ziren, duela urtebete aldean.
· https://www.cope.es/emisoras/cataluna/barcelona-provincia/barcelona/herrera-a-cope-catalunya-i-andorra/noticias/sillas-ergonomicas-sofas-camas-dispara-venta-muebles-despues-del-confinamiento-20201006_930183
Gaur egun edonork entzuten eta abesten ditu estilo desberdinetako abestiak adibidez, rock, pop, trap eta beste edozein musika estilokoak. Inorrek ez daki zenbat abesti edo albun existitzen diren munduan, baina garbi dago milioika direla. Gaur egun musika edonorrek sortu dezakeen arren ez da erraza modu egoki batean produzitzea eta erreperkusioa edukitzea. Egungo musika industria oso kapitalizatuta dago eta produzitzen den musika jendeak entzun nahi duena da normalean eta ez benetan artistak sortu nahi duena. Artistak askotan arazoak edukitzen diuzte beraien diskografikekin, baina tira aurrerago hitzegingo det horretaz.
Lehenik eta behin musika industriaren historaren laburpen bat egingo dut. Musika entzuteko hasieran phonografo zilindroak erabiltzen ziren, ondoren biniloak, 8 trakak, kasetak, CDak, MP3ak eta azkenik gaur dena digitalki entzuten da bai ordenagailu edo mugikorrean musika erreproduzitzeko aplikazio ezberdinak erabiliz eta bai abstiak deskargatuz, azken hau berez ez dago legalki onartuta, baina ez da inolako oztoporik egoten hori egiteko.
Guk musika entzuteko erabiltzen ditugun aplikazioetako musika guztia diskografietan produzitzen dela esango nuke, musika grabatzeko ekipo profesionalekin. Musika doainik entzutea berez legearen aurka doa, horregatik aplikazio hauek musika erreproduzitzeko eskubidea lortzeko artistei eta konpainiei dirua ordaintzen diete, horren ondorioz aplikazio hauek hilabeteko kuota bat edukitzen dute. Horrek esan nahi du gaur egungo musika produkzioa dena profesionalizatuta dagoela. Musika industriak diru mordoa mugitzen du, abestiek erreprodukzioak lortzen dituztenan diskografiei eta artistei diru asko generatzen diete. Askotan arazoak egoten dira produzitu nahi den musika motarekin, artistak eta diskografiak ez datoztelako bat produzitu edo sortu nahi dituzten abestietan. Abeslariek pertsonalki motibatzen dituzten abestiak atera nahi dituzte baina eragozpenak edukitzen dituzte diskografiken aldetik, hauek musika komertziala produzitu nahi dutelako dirua irabazteko errazagoa delako, hau da desadostasun honen arrazoi nagusia. Noski, hau produzitu nahi duten musika bat etortzen ez denean gertatzen da.
Ildo beretik jarraituz, askotan artistek eta diskografikek kontratuak sinatzen dituzte eta bertan askotan artistek musika produzitzeko askatasuna galtzen dute diskografiken pausuak edo pautak jarraitu behar dituztelako.
Arazoak alde batera utzita, artistek ere dirua irabazteko beste modu batzuk dituzte lehen aipatutakoaz gahin (abesitak produzitzearena). Adibidez, kontzertuak eta girak egin ditzazkete, abeslari famatu baten jirak milioika euro generatu ditzazke bakarrik sarrerak salduaz eta gainera normalean horrelako kontzertuetan "merchandisinga" egoten da eta honek beste hainbeste genera dezake. Azken urte hauetan marken kolaborazioak asko igo dira, diru asko eskeintzen diete beraien produkutak promozionatzeagatik.
Ondorioz, ikusi daiteke, musikaren industriak diru asko sortzen duela. Jende askok egiten du lan musikaren inguruan, adibidez, produktore bezala, soinu tekniko bezala etab. Garbi dago gaur egungo musika produkizoa negozio bat bezala hartzen dela eta ez artea bezala, edo hori pentsatzen dut nik gutxienez. Beraz, gustatuko litzaidake artistei askatasun handiagoa bermatzea.
https://promocionmusical.es/industria-musical-que-es-historia-modelo-negocio/
MASKARAK ERAGIN DITUEN ONDORIOAK KOSMETIKAN
Maskara aurtengo lehen gai batean bihurtu da. Ezinbestekoa dugu denbora osoan soinean eramatea. Maskaren erabilera eta salmenta nahiz eta enpresa askori onura asko ekarri dien badira kaltetuak atera diren enpresa batzuk, adibidez ezpainetakoak saltzen dituzten enpresak.
Lehenik, ezpainetakoen salmenta izugarri jeitsi egin da mundu osoan, maskaren erabileraren ondorioz. Hala nola, Espainian adibidez, ezpain-margoen salmenten %20a jeitsi egin zen konfinamendu garaian. Kosmetikagintzako adituek dioete maskaren erabilera jarraintzen badu, salmentak 60% eta %80ra jeitsi daitezkela.
Besteak beste, rimmel-ak fabrikatzen dituzten enpresak izugarrizko onurak edukitzen ari dira. Izan ere, rimmel salmentak areagotu egin direlako. Gainera, nahiz eta gendea orain Covid aurretik baino gutxiago makilatzen den, begiko produktuen salmenta bikoiztu egin da.
Honetaz gain, aurpegiko azala zaintzeko produktuak asko saltzen ari dira ere, adibidez gel hidratanteak. Honen arrazoi nagusia, maskarek eragiten dituzten azal arazoak dira.
Amaitzeko, kosmetikako adituak eta enpresak oso kezkatuak daude eskularruen salmentarekin, izan ere, azazkal-esmalteen salmenta izugarri jeitsi daitekeelako, ezpainetakoen salmentaren antzera.
Enara Iglesias.
CORONA VIRUSA GAUEAN
Gaur egingo dudan artikulua nire kejak expresatzeko artikulu bat izango da.Aspertuak gauden gai bati buruz hitz egingo du,hain zuzen ere,korona birusa.birusa hasi zen mometutik gauza asko debekatu dira,horrerkin ados nago.Izan ere pandemia piskat gelditzeko hainbat neurri hartu behar direlako.
Zoritxarrez haibat sektoreen artean asko sufritzen ari diren sektoreetako bat Euskal Herri guztiko tabernak dira.Beraien ordutegia asko murriztu da.Gaur egun tabernak guaeko 00:00 derrigorrez itxi behar dituzte beraien ateak.Bazeuden taberna asko diru kantitate gehienak gauean irabazten zutenak ,baina, festak debekatu zirenetik taberna hoiek beste metodo batzuk bilatu beharra izaten dituzte dirua irabazteko.
Pandemia hasi zenetik gauez irabazte zuten diru kantitatearekin konparatzen badugu gaur egunarekin; Eukal herriko 400 taberna asko baliteke itxi egin beharko izatea.Beraz horrek esan nahi duena irabazten duten sarrerak ez datozela bat negozioko kostu finkoekin.
Eta gazteak?
Jende gazteak ziren guean gehein kontsumitu egiten zutenak,taberna asko gazteei esker lortzen zuten bizitzeko dirua.Pandemiaren ondorioz ikasi degu birusa gauean azkarrago zabaltzen dela,izan ere, hori ulertzea bideratzen digute albisteak.Ez du zentzurik egunean tabernak gainezka egoteak eta gero gauean ez egote.
Gauean ireki beharko ziren,baldintza bakarra neurri zorrotzak aplikatzea izango litzakete.Ez dute inongo errurik hosteleriako tabernak
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2020/06/12/diez-bares-peligro-cierre/1036195.html