2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA


ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZA

Pertsona askok ez dakite zer egin beraien batxilergoko ikasketak amaitzen dituztenean, beste batzuek oso argi dute zer ikasi nahi duten, baina, zer egiten du jendeak ez dakienenan zer ikasi? gehienak gradu honetan sartzen dira, enpresen administrazio eta zuzendaritza, hain zuzen ere, geihengoak gustuko duelako aukeratzen du, baina zer ikasi nahi ez dakitenek, ba al dakite non sartzen diren?
Hasteko, zer egiten da karrera honetan? Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, zure enpresa proiektua martxan jartzen ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta zuzentzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etab. Den-denak funtsezkoak egungo ingurune ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko. Gradu honen gutxieneko nota 5ekoa da, horregatik aukeratzen du jende askok, gehienak, nota baxuarekin sartu daitezkelako, bestalde, eskeintzen dituen plaza kopurua 140 pertsonakoa da.
Oso gradu osatua da, gainera, hizkuntza desberdinetan egiteko aukera duzu Euskal Herrian, ahala nola euskaraz, ingeleraz eta gaztelaniaz, baina aipatu beharra dago ikasgai guztiak ez daudela lehen aipatu ditudan hizkuntzetan.
Helburu nagusia da hemengo nahiz kanpoko enpresa-erakunde publiko zein pribatuetako zuzendaritza karguetan egoteko eta gestio-, aholkularitza- eta ebaluazio-lanak egiteko gaitasuna izango duten profesionalak prestatzea.
Guztira lau urteko gradua da. Aipatu beharra dago karrera hau ez dela jendeak uste duen bezalakoa, hau da, karrera guztietan bezala asko ikasi behar da eta oso asignatura gogorrak ditu, ahala nola, finantza kontabilitatea, historia ekonomikoa, matematika, zuzenbideari sarrera, makro eta mikro ekonomia, hau da, ez da gradu makala, bestalde esan beharra dut hautazko ikasgaiak hirugarren eta laugarren urtean besterik ez daudela.
Azkenik, zein irtenbide ditu gradu honek? Egia esateko irtenbide gehien dituen graduetakoa da, oso gai irekiak lantzen bai dira, eta edozertarako balio dezake, alan nola, zuzendaritzarako, zuzendaritza edo gestio funtzionala, irakasle bezala, aholkuntzaritzan, administrazioan etab.

Enpresa Motak


ENPRESA MOTAK

Negozio eta enpresa munduaren barruan hainbat enpresa mota desberdin aurkitzen dira. Bi motako enpresak egon daitezke: Banakako enpresak eta sozietatek, hauen barruan hainbat ezaugarri desberdinek (forma juridikoa) enpresa nolakoa den zehazten dute. 

Banakako enpresen barruan bi motako enpresak aurkitu ditzakegu. Bata autonomoa izango da, hau da, lege erantzukizunaren aurrean mugagabea dena, zure propietate guztiak kontuan hartuz. Bestetik, erantzukizun mugatuko ekintzailea, honek berriz, zure kapital guztia legearen aurrean jarriko behar duzu etxebizitza izan ezik. Bi enpresa mota hauek ezin dute inolako aukerarik beraien kapitala zatitzeko.

Bigarren motako enpresen barruan ( sozietateak), lau bereizten dira, Enpresa bat Sozietate anonimoa izateko ezaugarri hauek bete behar ditu: 60.000€-ko kapitala izan behar du gutxienez, lege erantzukizunaren barruan, enpresaren kapitalarekin mugituko da eta kapitala zatitzeko aukera dago, baina akzioekin bakarrik. Hurrengoa sozietate mugatua da, 3.000€-ko kapitala bete behar du gutxienez, honek ere enpresaren ondareak soilik hartu daitezke lege erantzukizunaren aurrean eta parte hartzeak daude, enpresaren kapitala zatitzeko kasuan. Hirugarren kasu bat ere badago, Enpresa Berria sozietate mugatua deiturikoa, eta ezaugarri hauek ditu: 3.012€ eta 120.202€ ren artean izan behar du, enpresaren ondarea bakarrik lege erantzukizuaren aurrean eta Sozietate mugatua bezala parte-hartzea du. Azkenik kooperatibak daude, beraien kapitala estatutuaren finkatutakoaren arabera izango da, lege erantzukizuna kooperatibak egindako kapital ekarpenaren araberakoak izango dira eta kapitala zatituz gero kooperatibista bakoitzak boto bakarra izango du.

Repsolek 1.583 milioi irabazi ditu

Repsolek 1.583 milioi euro irabazi ditu


Repsol enpresak 1.583 milioi  euro irabazi dituela deklaratu dio "CNMV"-ri (Comisión Nacional del Mercado de Valores), hori egia izan ezkero aurreko urtearekiko 32,5% gehiago irabazi duela esan nahi du. Irabazi honen kausa hidrocarburoen 0,9% jetsiera izan da hau da, petroleoarena.  Aurtengo lehenengo bederatzi hilabeteetan brentek 51,8$ kotizatu zituen petroeo barrilak eta Henry Hubek 3,2$ egin zuen.

Hau seinale ona dela uste dut, zeren honela guri gasolina prezioa jetsiko ligukeen. Gainera diru sarrera berri handi bat egongo da estatuko ekonomian eta horrek krisiarekin lagunduko du modu batean. Repsol Espainia inguruan dago eta jendeak edozein tokitan kontsumitu ahalko luke beraien produktua. Baita ere solidotasun bat ematen dio repsoli eta hori gero beran inbertitzeko hobe da. Aldaketa honekin gainera Repsol S.A. izanda beraien bazkidei dirua emango zien eta hori bein ere estatuaren krisiarentzat ongi dator. Amaitzeko albiste hau bilatzen aurkitu dudan beste batek dio espainia beste krisi handi batean sartuko dela, orduan diru guzti honek ez zuen ezertarako balio izango baino, oraingoz ondo datorkigu diru sarrera hau.

Informazio iturriak:
http://www.diariovasco.com/economia/empresas/repsol-gano-1583-20171103101432-ntrc.html
http://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/8719566/11/17/Repsol-gano-1583-millones-de-euros-hasta-septiembre-un-413-mas.html
https://www.elconfidencial.com/empresas/2017-11-03/repsol-1-583millones-septiembre2017_1471742/
http://www.abc.es/economia/abci-repsol-gana-1583-millones-euros-hasta-septiembre-413-por-ciento-mas-201711031005_noticia.html
http://www.elmundo.es/economia/empresas/2017/11/03/59fc1a56e2704e0c598b46a2.html

ENPRESA BAT EGITEKO ANTOLAMENDUA

Enpresa bat egiteko diruarekin soilik ez duzu dena egingo. Egia da parte handi bat diruarekin dagoela lotuta baina antolakuntza on bat eta iniziatiba izatea ere beharrezkoa da.
Enpresa bat egiteen hasten bazara, lehenengo zer motatako empresa bat nahi duzun egin pentsatu beharko zenuke eta zer onuera ekarriko zizkizun enpresa horrek. Leku estrategiko bat zatea oso garrantzitsua da bezeroak lortzeko, baina leku hortan lokal bat erosteko diru kantitate bat behar da. 
Izaera juridikoari begiratuz ere planteatu beharko zen nolako enpresa den jakiteko ea S.M. bat den... Azken finean zertan konsistituko zuen zure enpresak...
Urrengoa kanpotik ditugun mehatxuaaj begiratu beharko genituzke horrela gure enpresa hobetzeko, indartsuago egiteko eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Azkenik estrategiei begiratu beharko genieke; gure enpresa zertan izan dezakeen besteak baino hobeagoa eta abantailak jarri beste enpresei konpetetzia egiteko eta ahalik eta bezero gehien lortzeko.
Beraz, hri guztia planteatu eta gero ideia bat baina gehiago edukiko zenuen eta jada enpresa ongi antolatzen hasi ahalko zenuen.

Etorkizuneko erosketak

"Renovarse o morir" esaten da, gure gizartea garatzen ari baita une oro eta aldaketa horiek ez baditugu geureganatzen ez baitgara gizartera eta baliabide berrietara egokituko. Aldaketa gehien sortzen dituena teknologia da gaur egun, orain dela urte batzuk txartel elektronikoa edo kutxazain bat zeharo berritzaileak eta txundigarriak ziren, orain berriz, guztiz ohikoak.


Kantabriako herri txiki batean etorkizuneko teknologia erabili beharko dugu hilabete batez, ezingo dute legezko dirua erabili, hau da ez txanponik ez billeterik. Teknologia berrien bidez ordaindu beharko dute dena, baita 50 zentimoko ogia ere. Ekimen hau martxan jartzeak bezero askoren funtzionatzeko modua aldatu du, 8.600 biztanleri eta 260 denda edo enpresei. Erosketa handienetik hasita txikiena ere mobilaren bitartez ordaindu dezakete, erosotasun guztiarekin. Honek mota guztietako iritziak sortzea ekarri du, gazteenek gogoz hartu dute iniziatiba hau eta ez zaie batere kostatzen dena elektronikoki ordaintzea, baina badira zentzua harrapatzen ez diotenak eta tontakeri bat bezala ikusten dutenak, gehienbat pertsona helduak edo teknologiaren garaian jaio ez direnak. 80 urteko pertsona bati kosta egingo baitzaio ulertzea bere bizitza zertan hobetuko duen aparatu batekin ordaintzea diru fisikoaren ordez. 

Dendariei eta enpresei dagokienez, kontabilitatea errazten laguntzen duela diote eta horrela denbora gutxiago behar dutela kobraketak egiteko. Denda txikien kasuan, badira aldaketa hori asko nabaritu dutenak, konfiantza dagoenean errazago baita hurrengo egunerako zorretan uztea erositakoa, metodo berri horrekin berankorrenak kontuz ibili beharko dira.

Noski, honen guztiaren atzean Banco Santander dago, bere babesarekin egindako proiketua baita eta beratan kokatzen da operazio guztien erdigunea. Diru-zorroaz ahaztea eta etorkizunari begira jartzea da bere helburua, baina horretaz gain banko guztientzat oso onurgarria da hau, horrela eragin gehiago izango baitute gizartearen gain eta orain arte bankuen bearrik izan ez dutenei mendekotasuna sortuko liekete. Baina bankua ez da irabazten ateratzen den bakarra, diru beltza desagertzeko modu edo formula arrakastatsua izan daiteke. Geroz eta gehiago baitira fakturarik gabe futzionatzen duten enpresak eta zergak ordaintzeari uzten diotenak. Modu honetan, kobraketa edo erosketa erregistratuta geratuko da eta dendariak nahitaez deklaratu beharko du. Gainera, lapurretak sahiesteko ere metodo bikaina izan daiteke. Aken finean, aldaketa txiki bakoitzak uste duguna baina gehiago eragiten du bai ekonomian eta baita munduan ere. Denborak esango digu hemendik urte batzuetara diru-zorroa etxean utzi dezakegun.

Iturria:
http://www.ideal.es/sociedad/revolucion-cambios-20171021000244-ntvo.html

Kataluniatik joaten diren enpresak!!!
Gaur egungo gertakari garrantzitsuena Espainia arloan Kataluniaren gaia da, egindako botazioa, independentzia deklarazioa …  Gertakizun hauek guztiak ezegonkortasun bat sortzen dute eta hori izan da arrazoia hainbat enpresetako sede  zentrala Kataluniatik kanpo mugitzeko Espainiako beste hainbat tokietara.
Lehenengo enpresak Caiabank eta Banco Sabadell izan ziren, hauen atzetikan beste enpresa askok bide berdina jarraitu zuten Naturhouse, Gas Natural… bezela. Gaur egun beste enpresa txikiek ere bide berdina jarraitzen ari dira. Mugimendu honen arrazoi handiena Kataluniaren ezegonkortasunean zerga berriak ordaintzea da eta galera handiak izan litzateke.
Nire ustez, enpresak egin dituzten mugimenduak zentzu handia dute, enpresa baten helburu garrantzitsuena dirua irabaztea bai da eta zerga gehiago ordaintzeagatik dirua galtzen badute ez da onuragarria izango enpresarentzat. Gainera Kataluniaren independentzia eskakizunak eta gertatu diren ekintza guztiak ez dira enpresen erruz gertatu eta ez da justua izango beste batzuen pentsamenduaren erruz beraik dirua galtzea. Hala ere ez zait ondo iruditzen enpresa bat Kataluniatik bere sede zentrala mugitzen badu etorkizunean zerga gutxiago ordaintzen badira Katalunian berriro ere bueltatzea.






https://elpais.com/economia/2017/10/09/actualidad/1507570625_950581.html

https://elpais.com/economia/2017/10/10/actualidad/1507658945_531690.html

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2017/10/15/companias/1508065485_911794.html?rel=mas

2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

ESPAINIAKO EKONOMIA MURGILDUAK ETA PARADISU FISKALAK

ESPAINIAKO EKONOMIA MURGILDUAK ETA PARADISU FISKALAK

Denok poztu izan gera noizbait zergak ez ordaintzeagatik. Gainera ez hori bakarrik, poztasun horu lau haizeetara zabaldu dugu harrotasunez gure lagunen artean. Espainiarrok arazoak eduki izan ditugu zergak ordaintzeko krisi ekonomikoaren ondorioz. 2009ko krisi ekonomikotik gaur arte familia askok ausardia erakutsi dute beraien esfortzuarekin ekonomikoki aurrera egiteko. Baina esan beharra dago esfortzu hauek aurrera egin ahala faktore nagusi bat egon dela Espainiak bizi izan dituen esfortzu ekonomikoak hausteko: EKONOMIA MURGILDUA.

Espainiako ekonomia murgilduak 2015 Espainiaren BPGaren %18,2 errepresentatzen du. Zenbakietan jarriz 189.491.000.000 (Euro). Kantitate hau Portugalen BPG-aren berdina da (185.180.000.000). Zifra hauek Friedrich Scheneider ekonomista alemaniarraren analisietan datza.
Europar Batasuneko herrialdeen artean Espainia, Frantzia eta Alemaniarren atzetik dago. Naiz eta ekonomia murgildua propotzionalki Italia eta Grezia bezalako herrialdeen aurrean dagoen.

Estatuaren diru-bilketan arazo larriak sortzen ditu gertakari honek. Espainiako gobernuak onartu izan du Espainiak arazo estruktural handi bat duela nagusiki diru-bilaketa handiak egiterakoan. Arazo hau guri afektatzen digun arren ez gera konturatzen azkenenean zergak ordaintzen ez dituzten empresek bereziki paradisu fiskaletara eramaten dituztela berez tributatu beharko zuten dirua eta honek Estatuak eskaini ditzazkeen zerbitzuak gutxitzen ditu nabarmenki.

Baina nora dijoazte desbideratze ekonomiko hauek? Zer zehaztapen dute paradisu fiskalek ekonomia globalean?

Baina hau ulertzeko paradisu fiskala zer den jakin behar dugu lehenengo. Paradisu fiskal zerga ordainketa nulu edo urria den herrialde bat da. Normalean herrialde hauek bereziki tamaina txikikoak dira eta arrisku bat dira munduan dauden herrialdeentzat prepektiba ekonomiko batetik ikusita. Munduko BPG guztitik 10% paradisu fiskaletan kokatua dago.
Komunika bideetan ezagunena dena Gibraltar da. Gibraltar Iberiar penintsularen hegoaldean dagoen Erresuma Batuaren kolonia bat da. Ez da bakarra, gaur egun Espainiak 33 herrialde paradisu fiskal bezala kontsideratzen du.
Espaniniak 79.000.000.000€ galtzen ditu urtero empresa handiek egiten duten zerga-ihesen ondorioz eta oso zaila da arazo hau kompotzean herrialde bakoitzaren esku dagoelako eta paradisu fiskalei ez zaielako interesetzan. Horregatik ezin ditugu jakin ze empresek egiten dute kale.