2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

Estatu batuetako telekomunikazio eta hegaldietako konpainiak bi haste gehiago atzeratzen dute 5G-ko sareak

Atera zenetik publiko orokorrera, duela bi urte, 5Gko sareak polemika handia izan ditu, beste gauza askoen artean, hain potentzia handiko teknologia honek izan ahal zuen ondorio negatiboengatik, gizakietan zein komunikazioetan. Eta nahiz eta polemikak eta susmoak pizten edo ezeztatzen joan direla, duela gutxi teknologia berri hau berriz berrien parte bihurtu da.


Aurreko urtarrila 5etarako, Estatu Batuetan, aurreikusita zegoen herrialde honetako telekomunikaziozko konpainia nagusiak bere 5Gko sareak sakabanatzen hasiko zutela, 70.000 miloi dolarreko onura sortu izango zuena, estimazioen arabera. Baino honekin hasi aurretik hegaldietako konpainiak sartu egin ziren operazioaren aurrean.


Estatu batuetako aireko industria, Federal Aviation Administration enpresarengatik buruzagitutak, bere kezka erakutsi zuten 5G-ko sareak hegazkinen sistema eta komunikazioetan izan ahalko zuen ondorio negatibo larriengatik, bere frekuentzietan ezin delako segurtasun margin apropos bat ziurtatu hegazkinentzat. 


Hau guztia eragin du hegaldi eta telekomunikazioen enpresen arteko borroka handi bat azkeneko asteetan, 5G-ko ezarpena atzeratzeko segurtasun margen apropos bat markatu ahal izateko, bukatu egin dena porrota batekin telekomunikazio enpresetarako, nagusiki Verizon eta AT&Trako, orain bi aste gehiago atzeratu behar izango dutenak bere 5G zerbitzuen ezarpena, urtarrilak 19ra arte.


Hala ere oiraingoz ziurgabetasun handia dago 5Garen zabalkuntzaren inguruan, mota honetako egoerak erakusten dute oraingoz enpresa, sektore eta gobernu askok ez direla teknologia honetaz fidatzen, eta ezin da aurreikusi zeinek izango diren hartuko diren neurri edo ikerketak hurrengo bi asteetan eta ea 5Garen zabalkuntza baimentzen duten ala ez.


https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/11551615/01/22/Las-telecos-y-aerolineas-aplazan-dos-semanas-la-guerra-del-5G-en-EEUU.html


SANTIAGO PEREZ


TAYLOR SWIFT


 “Shake it off” eta “Blank Space”-en abeslari amerikarra; Taylor Swift oso ezaguna da. Esate baterako, 2010 hamarkadako abeslari garrantzitsuena izendatua izan zen, eta iadanik 107 milioi diska saldu ditu. Hala ere, Taylor Swift ez ditu bakarrik bere mutilagunei buruzko  abestiak idazten. Musika industrian iraultza ikaragarri bat eragiten ari da.


Taylor Swiftek 16 urte zituela, Big Machina Records izeneko diskografikarekin bere lehen diskan lanean hasi zen, eta 6 diska aterata, bukaeran 2018an diskografika berri batekin lanean hasi egin zen.  BMR-tik atera eta urtebetera bere musika 300 milioi dolarrengatik salduta izan zen. Bere musika Scooter Braun izeneko gizon batek erosi zuen, zeinak 2016an abeslariari cyberbullying-a egin zion. Bere bizitzako lan guztia, gorroto zuen gizon baten menpe zegoen. Taylor ez da honelako zerbait gertatzen zaion lehen abeslaria, historian zehar abeslari askoren lana errespeturik gabe salduta izan da ere bai, hauek gazte zirenean sinatu zituzten gehiegizko kontratuak direla-eta. Hauen adibide, Kanye West edo Whitney Houston dugu.


Arazo hau konpontzeko Taylor Swift-ek bere musika zaharra berriro grabatzea erabaki du, horrela bera bere artearen jabe izateko. Hasiera batean inork ez zuen sinistu hori egingo zuenik, baino egia esan bere musika berriro grabatuz oso emaitza onak lortzen ari da. Bere lehen 6 disketatik iadanik Red eta Fearless grabatu ditu. Eta hauekin iadanik hainbat errekor hautsi ditu. Bere musikaren jabe izateak industrian aldaketa pila oso azkar eragiten ari da. Esate baterako aurtengo abeslari garrantzitsuena dudarik gabe Olivia Rodrigo izan da, zeinak urteko abesti eta diska ezagunenak ditu. Olivia Rodrigo, Taylor Swiften bidea jarraituta, bere musikaren jabe izatea erabaki du, eta hori dela-eta berak erabaki dezake zer egin bere arte eta lanarekin. Horrelako kasu asko daude, Justin Bieberrek ere bai bere musikaren jabe izateko gogoa adierazi du, Taylorren arrakasta ikusi ondoren. 


Baina, zer esan nahi du zure lanaren jabe izateak? Kontratu diskografiko bakoitza ezberdina da, baina zure musikaren gain boterea emateaz gain, baita ere musikariei askoz diru gehiago irabaztea eragiten du. Esate baterako, Taylor Swift-ek bere musikaren etekinen %20 irabazteaz, % 80 baina gehiago irabaztera joan da. Abeslari amerikarraren kasuan dirua ez zen arazo handirik izango, baina hain ezagunak ez diren abeslari berri askok seguraski diru gehiago irabaztea eskertuko lukete.


Gaur egun, Taylor Swift Republic Records konpainiarekin lanean ari da. Diskografika hau Billboard-rengatik 2021eko garrantzitsuena  izendatua izan zen. Enpresa honekin sinatu zuen 200 milioi dolarreko akordioa historiako bigarren garrantzitsuena da, Michael Jacksonenaren ondoren. Akordio hau dela-eta bere musikaren jabe da, eta esan daiteke nahi duena egin dezakela, izan ere kontratua sinatzerakoan botere gehiago zuen 16 urte zituenean baino. Esan bezala, gaur egun askoz askatasun handiago dauka, esate baterako aurten 30 abestiko diska bat atera du, 10 minutuko abesti batekin eta guzti. Berak dioenez lehen ezin zuen hori egin. Horrez gain, diskografika honen bi jabeek, Monte eta Avery Lipman anaiak, Taylor Swift haien “jabe” izendatu zuten, (Abeslariak duen boterea adieraziz).


Bestalde, Taylor Swift ez da artista bakarra historian zehar bere artearen kontrola hartu duena. Madonnak, esate baterako, 1992an bere berezko diskografika sortu zuen, “Maverick” izenekoa. 


Nire ustez, joera hau mantenduko da eta bukaeran geroz eta abeslari gehiago izango dira haien musikaren jabe, gehienbat Taylor Swiften eragina dela-eta. Hala ere, ez da arritzekoa industriako kapitalista asko berri hauekin pozik ez egotea. Hori dela-eta, Taylor Swift hedabideetan geroz eta kritika gehiago jasotzen ari da, aldaezina den joera hau ekiditen saiatzeko.


https://www.businessinsider.com/biggest-record-deals-2016-5

https://www.power991fm.com/2021/12/16/the-brothers-who-call-taylor-swift-their-boss-and-how-they-built-musics-top-record-label/

https://www.youtube.com/watch?v=M-A_RrOeoWw

https://es.wikipedia.org/wiki/Maverick_(compa%C3%B1%C3%ADa)



BEÑAT OSTOLAZA


Adidas: "made in America"?



Modaren industria, beste askoren artean deslokalizazioa erabiltzeagatik da ezaguna, baita lan eta haur-esplotazioa praktikatzeagatik ere, soldata miserableen truke herrialde azpigaratuetan. Denok ezagutzen ditugu inditexen inguruan dauden istiluak; multinazional honek nahiko merke saltzen baititu modako artikuluak, baina hirugarren munduko herrialdeetako ustiaketaren bidez (eskulan merkeagoa lortzeko). Adidasek eta Nikek adibidez, arazo ugari izan dituzte hau guztiaren inguruan; izan ere, herrialde azpigaratuetan haurrak eta guzti ustiatzen dituzte, baina enpresa hauek prezio askoz altuagoetan saltzen dituzte haien produktuak (nahiz eta hauen kalitatea altuagoa izaten den). 


Yeezy zapatila enpresa ezaguna Kanye West raperoak eta diseinatzaileak sortutako sneaker marka bat da. Bere zapatilak birsalmentaren merkatuan prezio imajinaezinetan birsaltzen dira, eta hauen falsifikazioek, repliken merkatua gainezkatzen dute. Yeezy, Nike erraldoiaren sinadurapean zegoen 2013.urterarte. Urte hartan; sinestezina badirudi ere, Nike Yeezy enpresa Adidas Yeezy izatera pasa zen.



Nahiz eta Adidasek deslokalizazioa herrialde azpigaratuetan egiten jarraitzen duen ahalik eta eskulan merkeena lortzeko; Kanye Westek Yeezy guztien fabrikazioa Amerikara eramaten hastea erabaki zuen duela pare bat urte. Bere helburua, bere herrialdean enplegua sortzea da, eta dirudienez urte batzuk barru ez dira “Yeezys made in China" edo "made in Taiwan" gehiago izango, baizik eta "made in U.S.A.". Kontraesankorra badirudi ere, diseinatzaileak bere herrialdeko enplegua handitu nahi du, nahiz eta honek eskulan gastu handiagoak suposa ditzakeen. 


West-ek ibilbide zaila gainditu ondoren, 53 milioi dolarreko zorra izan zuen. Hala ere, musikariak eskatutako Mark Zuckerbergen kolaboraziorik gabe bere egoerari buelta ematea lortu zuen; gaur egun munduko raperorik eta munduko artista afroamerikarrik aberatsena baita besteak beste (Forbes aldizkariaren arabera, 6.600 milioi dolarrekin). Dirutza hori guztia eta famatu guztiek izan dituzten etapak, (gastu bitxi erraldoiak eta luxuzko bizitza) izan arren; gaur egun geroz eta keinu solidario gehiago egiten ditu bere hondar-alea emanaz. Duela gutxi bere etxe guztiak edonor joan daitekeen eliza eta umezurztegi bihurtuko dituela esan zuen. Ye-k kapitalismoaren araupean gaudela esan du, eta hori gu hiltzen ari dela dio, badela garaia hori aldatzeko.



MARCO OLLOQUIEGUI


ARGIA ETA GASAREN IGOERA


Gaur egun denok jakingo degu zein den argia eta gasaren egoera. Prezioak inoiz  baino gehiago ari dira igotzen eta ez du ematen jeitsi egingo direnik. Lotsagarria da jartzen ari diren prezioak bai argi indarrean eta baita gasean. Badaude familiak beraien bizimodua aldatu egin izan behar dutenak ezin dutelako horrelako luxurik onartu, ez telebista ikusten egotearena ezta ur beroarekin dutxatzearena, edo kalefakzioa jarri ordez bi edo hiru mantekin egotearena hotza pasatzen.



Guzti honen erruduna Espainiako gobernua eta argi indarreko enpresak dira. Enpresek badakite argia eta gasa gehien erabiltzen den denboraldia negua dela, lehenago iluntzen duelako eta tenperaturak askoz hotzagoak direlako. Eta beraiek diru gehiago edo diru sarrera gehiago edukitzeko prezioak igo egin dituzte. Eta okerrena egoerearen berri egonda, Espainiako gobernuak igoera horiek onartzen ari direla. Beraien herrialdeetan pentsatu gabe, beraiek prezio igoera horretan lagundu ordez inpostuak igo egiten dituzte, hau da proba garbi bat enprersei eta gobernuei beraien bezeroei ez dietela garrantzirik ematen eta beraien iritzia bost axola zaiela. Beraien lehenengo helburua diru gehiago irabaztea da, baina zer kontsideratu daiteke hau, diru gehiago irabaztea ala guri diru gehiago lapurtzea?



Igoera hau normala izango litzateke argiaren prezioa (lortzeko momentuan) igo egin balitzake, bain Europa maila osoan Espainiak dauka kuota edo faktura garestiena bi iturri hauetan. Beraz, ez du zer ikusirik mundu osoan argia eta gasak prezioa igo egin dutela, baizik arazoa Espainian dago. Eta denok gaude zain 2022 urte honetan argiaren eta gasaren prezioak ea bera egiten duen, nahiz eta iturri batzuk 2022 urte hasieran eta udara bitartean bi prezioak jaitsi egingo direla esaten duten.


JON MUGUERZA


Argindarraren prezioak marka berria ezarri du: 291,73 euro/MWh


Handizkako merkatuan argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia ikutu du. Aurretik jarrita zegoen errekorra 288,53 eurokoa zen, urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta asteazkenean marka hori gainditu zuen.

Asteazken honetan, batez beste, 291,73 eur ordainduko da megawatt-ordua (MWh) handizkako merkatuan, horrela errekorra superatuz.


Ordu-tarteak oso garrantzitsuak dira elekterizitatean, beraz ordu-tarteeak erreperatu ondoren, 21:00 eta 22:00ak bitartean izango dira ordu garestienak, MWh-orduak 319,1 euroko prezia izango baitu, tarte merkeena aldiz, 05:00 eta 06:00 bitarte izango da, 261,73 eurokoa.


Bukatzeko, Azaroan batez beste 221,06 euro ordaindu da eta horrela jarraintzen badu, urriakoa baino garestiagoa izango da, urrian argindarra inoiz baino garestiago egon ondoren.



https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8519460/argindarraren-prezioak-marka-berria-ezarri-du-291-73-euromwh/


XENKI MACEIRA


NOKIA, BERRIKUNTZARIK GABEKO ENPRESA



Denok ezagutzen dugu Nokia, mugikor haustezina. Lurrera bota eta ez zen hausten, zerbaiten kontra jo eta ez zitzaion marrarik egiten… Baina egun batetik bestera desagertu egin ziren eta ez dira gehiago ikusi… Zer gertatu ote zen? Zergatik desagertu ziren egun batetik bestera? 


Nokia Corporation, 1865eko maiatzaren 12an Frederic Idestam eta Leo Mechelinek sortu zuten kabledun eta kablerik gabeko telekomunikazioak oinarri dituen nazioarteko konpainia da. Enpresaren egoitza Espoon, Finlandian dago eta mundu guztian zehar dituzte ikerkuntza-laborategi eta lantegi nagusiak. 


Lehen, batez ere telefono mugikorrak fabrikatzera bideratutako enpresa zen, eta mundu mailako liderra izan zen sektore horretan 1998 eta 2012 artean. Finlandiari (Nokia sortu zen herrialdea) %25eko hazkunde ekonomikoa eman zion 1998-2007 urteen artean. Baina gero eta jende gutxiago hasi zen mugikorra hauek erosten eta merkatu globalaren %40 baino gehiago galdu zuen. 


Bere porrota, Iphone eta Androidek eragin zuten (2007ko urtarrilaren 9an Steve Jobsek Iphona aurkeztu zuen eta 2008an Android sistema merkaturatu zen), izan ere, Nokiak bere mugikor fabrikazioan jarraitzen zuen Blackberry-rekin lehiatzeko gizon-negozioen arloan eta bitartean smartphonek merkatu hori bukatu eta aro berri bat hasi zuten. Gainera, Nokiak adierazi zuen, Android eta Iphone atera ondoren, beraien irabaziak %90 jetxi zirela 2008tik 2009ra. 


Smartphonak aukera berriak ematen zituzten, ordura arte existitzen ez ziren gauzak egiteko aukera, beraz, jendea horiek erosten hasi zen Nokiak alde batera utziz. Beraiek fidatu egin baiziren, ez zuten berrikuntzarik egiteko asmorik, talentua galdu zuten, enpresa gehiegi handitu zen eta azkenean esplotatu egin zen. 


Baina, telefono-eredu proiektu berriak zeuden, merkatuan parte hartu nahi zuten arlo askotan, baina hainbeste zentratu ziren, konpetentzia hutsa bihurtu zela eta Estrategiako INSEDeko irakasleak esan zuenez “departamentu bakoitza erreinu bat bihurtu zen eta zuzendari bakoitza enprendedore txiki bat”. 


Egoera hau hobetzeko 2011ena, Nokiak biziraureko aliantza bat egin zuen Microsofetkin. Hainbat telefono berri sortu zituzten, betiko mugikorrak mantenduz, baina ez zuen arrakastarik izan eta azkenena 2015ean Bill Gates enpresak Nokia desegin zuen bere emaitza txarrengatik. 


Gaur egun Nokia berriro ere merkatuan dago, baino Androiden eskutik. Berriro ere produktu merke eta kalitate onekoak saltzen ari dira, baina iraganean egin zituzten akatsekin gaur egun ez du arrakasta handirik. Beraz, argi ikusten da enpresa bateko berrikuntzak oso garrantzitsuak direla nahiz eta enpresa txikiak izan. 




BIBLIOGRAFIA




INTZA LOIARTE

AMANCIO ORTEGA REPSOLEKIN ALIATU DA BERRIZTAGARRIETAN: DELTA PARKEAREN %49A HARTU DU


Amancio Ortegak, Delta parke eolikoko kapitalaren %49a erosi du 245 miloi€-ren truke. Horri esker, lektrizitate sektorekobere presentzia handitu egin du. Honek, repsoli ere lagundu egiten dio, Deltak 500miloi euroko balioa duelako, eta horrela sektore honetako inbertsioetan dijitu bikotzeko  errentagarritasuna lortzeko helburua aseguratzen du.Gainera, negozio horrekin Repsolek bokazio industrialean bere postua indartu egiten du, eta berriztagarrietako hazkundearentzakobere metodoaren sendotasuna demostratzen du.


Nire iritziz, Amancio Ortegarentzat errentagarria izan daiteke, Inditexetaz aparte beste enpresa batzuetatik ere dirua lortzeko aukera ematen dio eta ez det uste noizbaiten dirua irabazteaz utziko duenik. Horretaz aparte, Repsol ere irabazten ateratzen da, gastuetan ere Amancio Ortegak lagunduko dielako eta horrela inbertitutakoa doblean irabazteko aukera izngo dute aurretik esandudan bezala. Hori da eta beraien helburua.


MARTIN LARRAÑAGA