2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

SABADELL BANKETXEAK BERE ORDUTEGIA LUZATUKO DU

Sabadell banketxeak bere ordutegia 14:00-ra luzatzea erabaki du, adineko pertsonak hobeto zerbitzatzeko. Azken asteetan beste banketxe batzuk, hala nola Santander edota Abanca, berdina egin zuten internet erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonek erraztasun gehiago izateko laguntza lortzeko orduan. Banketxeak ordutegiak aldatzea erabaki dute “Soy mayor, no idiota” kanpaina oihartzun itzela izan ondoren.


Horretarako enpresak 400 kutxazain berriztuko ditu eta arazoak eta inzidentziak zazpi ordu baino gutxiagotan konpontzeko konpromezua hartzen du. Hortaz gain Sabadellek doako telefono bat ere jarri du eskuragarri 70 urte baino gehiago duten bezeroentzat, goizeko zortzitatik arratsaldeko zazpitara, urteko 365 egunetako 24 orduetan. Neurri hauek otsailaren 21ean jarriko dira martxan.


Bestalde bankuak boluntario-programa zabaldu egin du, finantzia-taldeko erretiratu taldekoek osatzen dutena, 650-800 pertsona ingurukoa izango dena, adineko pertsonei arreta eta prestakuntza ekonomiko eta digital gehiago eskaintzeko helburuarekin.


Azkenik, banketxeak konturatu dira gaur egun dagoen arazoa larriaz, eta honen aurrean aurkeztutako soluzioak efektiboak izan daitezkeela dirudite.


Informazio iturria :  El Sabadell amplía el horario de caja para los mayores (eleconomista.es)

DANEL FERNANDEZ

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

 

Europak energia nuklearra energia ‘berde’ edo garbia bezala hartu nahi du.


Energia garbi edo naturalak eolikoa, hidraulikoa eta eguzki-energia dira eta energia nuklearra horietako bat kontsideratzen hasiko da Europa. Zerk eragin du egoera hau?


Espainia erabaki horren aurka jarri da erabat, trantsizio ekologikorako energia nuklearra kaltegarria izango dela esanez, eta energia garbi eta naturaletan jartzen du apustua. 


Gasa erregai fosila da eta horren ondorioz atmosferara berotegi-efektuko gasak askatzen dira, gas horien artean metanoa, planeta berotzearen %25a eragiten duena. Beraz, gasaren erabilera murriztea konbeni da, gainera gasaren erabilera Europak beste herrialdekiko dependentzia izatea eragiten du, Europako gehiengo lurraldetan gasik ez dagoelako eta kanpoko herrialdetik ekartzen delako: Errusia, Estatu Batuak eta Argelia beste batzuen artean. Errusia eta Ukraniako tentsioak Europako energia-merkatuaren prezioa igotzea eragin du. 


Energia-nuklearra berriz erabiltzeak Europa norabide desegokia hartzea eragin dezake, eta teknlogia berriei eman behar zitzaien inbertsioak, kendu eta energia-nuklearrean ezartzea. 


Beste aldetik Frantzia energia nuklearrarekiko apustua egin du, Europako erreaktore nuklear gehienak dituena Frantzia baita. Beste herrialde batzuek ere ideia honen aldeko erantzuna izan dute, horien artean Bulgaria, Kroazia, Finlandia… daude. 



Energia nuklearrak hainbat eragin izan ditu historian zehar eta jende


BLANCA ETXARRI


PEPSI VS COLA-COLA


PEPSI: 


1962an sortu zen, PepsiCola Company eta Frito-Layren fusiotik abiatuta. Gaur egun, 200 bat herrialdetan dago, eta Amerikan du merkaturik handiena, bertatik datorrelako diru-sarrera garbi guztien % 69. Europan beste % 20 sartzen da, eta gainerako % 11 Afrika, Asia eta Ekialde Ertainean. 


2011ko ekitaldian, 

- PepsiCok 20.000 milioi Pepsi unitate baino gehiago saldu zituen. 

- Diet Pepsi (5.000 milioi unitate baino gehiago).

- Pepsi Max izan zen 2011n Ipar Amerikan gehien hazi zen kola edaria.


PepsiCoren estrategia, urteetan zehar, negozioa dibertsifikatzea izan da, enpresa indartsu eta ondo kokatuekin harremanetan jarriz, mundu osoan duen presentzia handitzeko. Horren adibide izan ziren, besteak beste, Pizza Hut, Taco Bell edo KFCren erosketak. Duela gutxi Tropicana Products, Wimm-Bill-Dann Foods eta Quaker Oats Company erosi zituen.


COCA-COLA: 


1990etik 1998ra, % 750eko balioa izan zuen Coca-Colak. Ordutik aurrera, bere ekintzak nabarmen murriztu ziren, eta orain arte konstante mantendu dira, berriro igo diren arte.


Pepsiren akzioak Coca-Colarenak baino % 40 altuagoak dira, baina lehenengoaren burtsa-kapitalizazioa 109.000 milioi dolarrekoa da, bigarrenarena 172.000 milioi dolarrekoa. Merkatuan Coca-Colaren 4.500 milioi akzio dabiltza, eta Pepsik 3.000 milioi akzio gutxiago ditu zirkulazioan.



PepsiCok Coca-Colak baino askoz diru-sarrera handiagoak dituen arren, bere irabaziak pixka bat txikiagoak dira. Beraz, Coca-Cola PepsiCo baino eraginkorragoa dela ondorioztatuko dugu, salmenta txikiagoekin irabazi handiagoak lortzen baititu. 



Azkenik, egunero 190 milioi unitate salduta, Coca-Colak munduko ranking garrantzitsuenen buruan jarraitzen du.


Irati Arruabarrena Lekuona


COCA-COLA ETA NESTLE LANGILEAK


Cocacola, Nestle, Bimbo edo pepsi gure egunerokoan kontsumitzen ditugun produktuak dira. Guztiz normalizatuak daude gure gizartean eta zaila bilakatu da hauek ekiditzea. Bainan noizbait kontsideratu degu zer nolako impaktu duten produkzio masibo hauek gugan eta bereziki atzerriko garapen bidean dauden herrialdeetan?


Cocacolaren kasuan, botilaratzeko enpresak 988 milioi irabazi zituen 2021ean, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago. Coca-Cola Europacific Partnersek salmenta eta mozkin gehikuntzekin itxi zuen 2021 ekitaldia, enpresak berak "apartekotzat" jotzen duen urte batean. Coca-Colaren munduko enpresa botilaratzaile nagusiak 988 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago, gaur aurkeztutako atariko emaitzen arabera.


Horien arabera, diru-sarrerak % 30 hazi dira, 13.763 milioi eurora iritsiz. Kopuru horretatik 11.584 milioi Europako merkatuan sortu ziren, % 9 gehiago, eta beste 2.179 milioi Okaniako negozioak ekarri zituen Coca-Cola Amatil erosi ondoren.

Onurak hobetzeak dibidendua handitzea ekarriko du. Coca Cola Europacific Partnersek 1,40 euro banatuko ditu akzio bakoitzeko, 2020an baino % 64,5 gehiago eta 2019an baino % 13 gehiago.


Bestetik, Nestlé (munduko elikagai-konpainiarik handiena) barne-dokumentu batean aitortzen du saltzen dituen produktuen % 60 baino gehiago — txokolateetatik eta gozokietatik hasi eta gosaltzeko zerealetara eta izozkietara — ez direla osasungarriak izateko beharrezkoak diren irizpideak betetzen, eta ekoizten dituen edari eta elikagaien kategoria batzuk ez direla inoiz osasungarriak izango, berritzen badira ere. Suitzako enpresako zuzendariei urte hasieran bidalitako informazioa astelehen honetan argitaratu du Financial Times egunkariak. Nestlé Españako bozeramaile batek azaldu duenez, enpresak urteak daramatza produktuen nutrizio-konposizioa etengabe hobetzen, besteak beste, gantz aseak, gatza eta azukreak nabarmen murrizteko. El País-ek harremanetan jarrita, Kontsumo Ministerioak oraingoz ez du albistea baloratu nahi izan.


Industriak beharrezkoa duen materialetako bat ura da, eta janari eta edaria produzitzen duten empresek uste bainan gehiago erabiltzen dute. Zenbait herrialdeetan hau ez da biziki nabaria, ur ugaritasuna dagoelako, bainan idortasuna jasaten duten haientzako eragin oso larriak izan ditzazke. Hauen eredu dira adibidez Mexico edo Indiako biztanleak. Emen ur potablea oso urria da, eta dagoen gutxia empresa handi hauek hartzen dude haien produktua produzitu eta gehien bat atzerrian saltzeko erabiltzen dituzte. Esaterako Mexikon urtean 133 milioi litro baliaten dira. 


Eragin sozialak izateaz gain ingurumena suntsitzen du industria honek eta herriko txiroenei osasun arazoak eragiten dizkie. Bainan zer egin daiteke hau konpontzeko? Ba jarri dira iniziatiba batzuk empresa hauek boikoteatu edo produkzio manera aldarazteko. Amaitzeko iruditzen zait produktu hauek kontsumitzeari uzten ez ba zaio ere gutxiago erosi eta hau egiterakoan era konsziente batean egitea garrantzitsua dela.




Informazio iturria:


https://www.expansion.com/empresas/distribucion/2022/02/22/621426e9e5fdea32618b4598.html


IRATI AGIRREGOMEZKORTA



ENPRESEN ESTRATEGIAK TALENTUA ERAKARTZEKO

Gaur egungo enpresen arteko lehia ez da bakarrik bezero berriak erakartzeko, baizik eta talentua eta langileak erakartzeko ere bai. Historian zehar, talentua erakartzeko modu eraginkorrena soldaten igoerak izan dira. Hala ere, geroz eta enpresa gehiagok beste modu berri batzuk aurkitu dituzte. 


Lehenik eta behin, Bertelsmann enpresa alemaniarren kasuan langileei soldatak igo ordez, erabaki dute hauen prestakuntza handitzea horrela ez bakarrik produktibitatea handituz, baizik eta motibazioa eta errententzioa ere bai. Gainera, frogatu egin da, prestakuntza handitzeko aukera hauek merkeagoak direla soldata igoerak baino. 


Bigarren kasua, Goldman Sachsen kasuan, langileak erosoago sentiarazteko, hesi kulturalak puskatzeko programa berriak atera dituzte. Langileak beste herrialdeko langileekin interaktu eta beharbada hauetan bizi ahal izateko aukera dute. Adibidez, Japaniarrek Hego Korean eta Txinan proiektu berriak aterako dituzte.


Beste modu bat, Google-na da. Hasteko konpainia honek kontuan hartzen du, langileen %66-ak argudiatu zuela enpresa batean gelditzeko asmoa izango zutela enpresa horrek benefizio eta abantailak eskainiko balitu. Adibidez; doainezko gosari, ile mozteak, osasungintza, dentista, edo gimnasioak beste abantaila askoren artean. Horrez gain, Google-k amatasun baja handiagoak eman ditu, haien lana uzten zuten langile gehienak ama berriak zirelako. Azkenik, beharginen gainean presio handia jarri ordez, erabaki da hauek motibatzea eta ahalduntzea.


Aipatutako adibideen gain, beste modu bat ordutegi malgutasuna da, azken finean langileentzat haien lana ez delako bizitzaren zentroa, eta denbora librea ere ondo baloratzen baita. Bestalde, lidergo kontziente bat ere beharrezkoa da, izan ere gaur egungo enpresek langileen beharrak entzungo ditzuten jabeak behar dituzte.


Bukatzeko, ondorioztatu dezakegu etorkizunean talentua erakartzeko estrategia berriak asmatuko direla, aurretik aipatutakoak oinarriz hartuz, baina beste batzuk ere bai asmatuz.



s.co.uk/blog/staff-retention/hr-tips-4-ways-google-improve-staff-retention/

https://www.mckinsey.com/business-functions/people-and-organizational-performance/our-insights/how-multinationals-can-attract-the-talent-they-need

https://www.sodexo.es/blog/tecnicas-efectivas-para-atraer-el-talento/https://www.coburgbank


BEÑAT OSTOLAZA

HYM MUNDU HOBE BATEN BILA HELENA HELMERSSONEN ESKUTIK

1997-tik Helmersson HYM taldean aritu da lanean. Departamentu desberdinetan lan egin ondoren 2014. urtetik aurrera hornikuntzaren gizarte- eta igurumen- iraunkortasunaren kudeatzaidea izan da. Orain, taldeko CEO bilakatu da eta zihurtatu du 2025rako enpresaren produkzioa % 30a birziklatuak edo jasangarriagoak izatea espero dutela, eta ehuneko hori %100era igotzea 2030ean.


Helburu hauek ametsgarraiak dirudite, baina posibleak al dira?


Helmerssonen hitzetan, badirudi helburua lorgarria dela, baina berak dio beharrezkoa dela modaren atzean dagoen sistema aldatzea. “Zaila izan daiteke, baina ez da fisika kuantikoa”. Edozein hasiera txiki globalki aldaketa izugarri handia izan daiteke. Azkenean, enpresen hazkundea zihurtatzea da helburua, epe ertain eta luzera.



Bide horretatik, moda azkarra mantsotu nahi duen emakumeak modaren arazoaren oinarri izan daitezkeen hiru printzipio erakutsi ditu.


Lehenik eta behin, stock-a murriztu beharko zen. Dagoeneko enpresek saltzen dutena baino gehiago produzitzen dute, eta produktu asko eta asko zakarrontzian bukatzen dute. Erabaki hau, ingurumenarentzak nahiz ekonomiarentzat onuragarria litzateke, almazenen prezioa baxuagoa izango zen eta merkealdiak eskasak izango litzatezke. Gainera, Frantzian 2023an arau berri bat onartuko da, non saltzen ez diren produktuak ezingo diren suntsitu. Bigarrenik, beste helburuetako bat, produkzio jasangarri eta zirkularra lortzea izango litzateke. Helmerssonek adierazi du, arroparen produkzioa sostengarria izateko, produkzio sistema aldatzea dela moduetako bat. Nahiz eta erraza ez izan, espero da produkzioa energia berriztagarriarekin egitea eta arropa berriak egiteko zuntzazko ehunak banantzea. Bereziki, zaila da, garestiagoa delako, baina, sistema berri honen produkzioa nagusitzen bada prezioak gutxinanaka gutxinaka jeisten joango dira. Azkenik, proiektuaren hirugarren urratsa jantziak zaborrean ez amaitzea litzateke. Kontua da bizitza luzeagoa izan dezaten lortzea, bai apurtutako arropak konpontzen, edo jabeak ala nahi badu, salduz edo alokatuz.


Ondorio batera iritsiz, ikusi daiteke nola sektore desberdinek proiektu asko martsan jarri dituztela mundu jasangarriago baten bila egiteko, eta horietako bat moda da. Bereziki, Helena Helmerssonek zuzendutako, HYM taldeak aurrera pauso handia eman duela eta moda azkarra aldatzeko aukera errealak aurkeztu dituela ikusi da. Baina ez hori bakarrik, duela urte gutxi batzuk arte produktu sostengarriak erostea garestiegia zen biztanle gehienentzat, hala ere, hiritar bakoitzak duen dirua kontuan hartu gabe, honek mundu osoak modaren alde ilusionatzeko eta mundu hobe baten alde egiteko aukera ematen du.


 

https://elpais.com/eps/2021-12-06/helena-helmersson-la-mujer-que-quiere-ralentizar-la-moda-rapida.html


LOREA BASTIDA


HUMMER KOTXEEN PORROTA

Mundu honetan ia denok amesten dute Hummer bezalako kotxeekin. Mercedes-Benz, Ranger Rober, Audi, BMV… Baina denak bezala, zerbait oso ospetsua egiten denean, ondoren ospe hori jaisten joaten da. Hori da Hummer enpresari gertatu zitzaiona, baina zergatik? Zer gertatu zen?


Hummer ibilgailu enpresa bat zen. Zehazki, ibilgailu militarrean oinarritutako trakzio bikoitzeko auto gisa atera ziren merkatura. Arnold Schwarzeneggerri esker egin zen ospetsua, modazko ibilgailu hau, bera bezalako izar eta kirolariek erabiltzen baitzuten. Hau estatuserako, luxuarekin, diruarekin… zegoen lotuta. 


Kotxe konpainia honek hainbat gora behera izan ditu historian zehar. 1992an AM General konpainiak, Hummer H1 modeloaren komertzializazioa hasi zuen, soldaduei zuzenduta zegoen ibilgailua. 1998an, konpainia General Motors enpresari pasa zitzaion. Ondoren, 2002an, Hummer H2 modeloa atera zuten, konpainiaren modelo ezagunena. Edozeinek eduki zitzakeen kotxe hoberena zen eta soldaduei zuzenduta bakarrik zegoenez, beraien klientela zabaltzea erabaki zuten, kotxe txikiago eta eskuragarriagoak eginez. Horrela sortu zuten Hummer H3a. H3 modeloa denentzat eskuragarria zenez, beste modeloen salmentak jeisten joan ziren pixkanaka. 


2005 eta 2006 konpainiaren urte hoberenak izan ziren. Baina egun batetik bestera, bere ospea, luxuarekin eta ospearekin zuen erlazioa galtzen joan zen. Alde batetik, Ameriketako Estatu Batuetan gasolinaren prezioa asko igo baitzen, kotxe honek asko erabiltzen zuena. Beste alde batetik, klientela egunetik egunera gero eta kontzienteagoa zen berotegi-efektuaretaz, planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da, eta honek komentario negatiboak sortu zituen enpresaren inguruan. Honekin guztiarekin salmentak ikaragarri jatsi ziren. 


2008an, General Motors-ek porrot egin zuen eta beraien kontuak onbideratu behar izan zituzten. Ikusita egoera nola zegoen, Hummer ibilgailuak alde batera uztea erabaki zuten. Nahiz eta enpresaren akzioen %80 Tenghzong konpainiari egokitu eta %20a Hong Kongneko Suolong Duoji enpresariari, ez zuten ezer lortu. Oraindik gutxiago Txinatarrekin, beraie saltzen saiatu ziren, baina hauek kontratua atzeratzen zuten beti eta beraz, markak bere azken unitatea 2010eko maiatzaren 24ean farbrikatu zuen Estatu Batuetan, Louisianan. 


Hala eta guztiz ere, Hummer kotxe elektrikoak saltzen itzuli da eta argi dago kotxe munduan aztarna handia utzi du.


BIBLIOGRAFIA: 


https://www.actualidadmotor.com/hummer-cinco-anos-desde-su-desaparicion/#:~:text=Trataron%20de%20vender%20la%20compa%C3%B1%C3%ADa,24%20de%20mayo%20de%202010.

INTZA LOIARTE

FERROVIALEK NEW YORKEKO JFK AIREPORTU BERRIAREN %49 EROSIKO DU 880 MILIOIREN TRUKE

Ferrovial eta Carlyle esklusibotasun-akordio batera iritsi dira, New Terminal One-n Carlyle titularraren partaidetzaren %96 Ferroviali eskualdatzea negoziatzeko. New Terminal One New Yorkeko John F. Kennedy (JFK) nazioarteko aireportuko 1. terminal berria diseinatu, eraiki eta jarduteko partzuergoa da. Transakzioaren zenbatekoa 1.000 milioi dolar ingurukoa da (880 milioi euro).


New Terminal Oneren %51ren titularra da Carlyle. Beraz, Ferrovialek partaidetza horren %96 hartuko luke, hau da, proiektu osoaren ia %49. Eragiketa ixteko, eragiketa horien ohiko baldintzak bete beharko lirateke, besteak beste, Port Authority of New York and New Jersey.


Une honetan martxan dagoen azpiegitura-proiektu garrantzitsuenetako bat da, eta 9.500 milioi dolarreko inbertsioa egingo da (8.360 milioi eurotik gorakoa). Ekimenaren arabera, 1., 2. eta 3. tenpluak berritu egin behar dira Queenseko aireportu zaharrean, eta 1. terminal berria sortu. 2026tik aurrera hastea aurreikusten da aurreikusitako egutegian. Kontratuan aireportua 2060. urtera arte ustiatzea aurreikusten da. Azpiegiturak 220.000 metro koadroko azalera hartuko du eta nazioarteko 23 ate izanen ditu.


JFK Nazioarteko Aireportua da munduan bidaiari-trafiko handiena duena. 2019an, pandemiaren aurretik, 62,6 milioi erabiltzaileko zifra errekorra erregistratu zuen.


Nire ustez, aireportu hori erostea lagundu ditzakeela 2019ko zifretara iristea eta erreforma horiek egitea ondo egongo litzatekela teorikoki, baina, praktikan uste dut arazo batzuk izan ditzaketela denborarekin errentagarria izatea eta diruarekin. Gainera, orain pandemia 'bukaerarekin'/'normalizazioarekin' jendea bidaiatu nahi du eta erreforma horiek ez dute utziko ondo bidaiatzera.


Nerea Eguia

URL:https://www.eleconomista.es/construccion-inmobiliario/noticias/11624943/02/22/Ferrovial-comprara-el-49-del-nuevo-Aeropuerto-JFK-de-Nueva-York-por-880-millones.html

EUSKAL HERRIKO ENPRESA GARRANTZITSUENAK

Euskal Herrian enprsea asko daude, mota guztietkoak, autonomoak, internazionalki ezagunak, nazionalki bakarrik ezagunak etab.


Garrantzitsuena edo gehien fakturatzen duena Iberdrola da, 30.000 milioi eurorekin. Argindar, gas eta elektrizitate enpresa hori da Eusal Herriko garrantzitsuena, nabarmen gainera. Lehenengo beharrak asetzeko beharrezkoa denez, jende askok kontsumitzen du, eta horrek asko fakturatzea ekartzen dio. Iberdrolaren atzetik, baina oso atzetik, 6.000milioi euroko fakturazioarekin Eroski dago. Honek ere lehenengo beharrak asetzenn ditu, baina askoz ere konpetetntzia gehiago du, beraz, ez ditu Iberdrolak bezain beste kontsumitzaile eta horrek gutziago fakturatzea dakarkio. Eroskiren atzetik Petronor dago, 5.000 milioi euroko fakturazioarekin. Honek ere, Eroskik bezela, Iberdrolak baino konpetentzia gehiag ditu, eta horrek fakturazio gutxiago izatea dakarkio, baina badu bere garrantzia. Azkenik, Euskal Herriaiko industrian  betidanik egon den metalurgia, gehien faturatzen duten enpresen zerrendan 9. eta 11. agertzen dira, Arcelormittal eta Sidenor enpresak.


MARTIN LARRAÑAGA

EUSKADIKO LANGABEZIA 2021EAN



ALBISTEA


Euskadik % 9,9ko langabezia-tasarekin itxi du 2021. urtea, hau da, Euskadiko biztanleriaren % 9,9ak ez zuen lana 2021. urte amaieran. Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpenak hobetu egin dira, izan ere, langabezia tasa % 10,3koa izango zela aurreikusi zuen, hau da, albiste oso ona da, izan ere, nahiz eta pandemia garaian egon Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpenak hobetu egin dira. 2020ko datuekin alderatuta, langabezia datuek hobera egin dute, baina oraindik ez da pandemia aurreko zenbakietara itzuli. Izan ere, 2020. urtearen amaieran langabezia-tasa % 11,4koa zen, neurri handi batean pandemiari aurre egiteko neurri murriztaileen eraginez. 2019aren amaieran, ostera, langabezia-tasa % 9,5ekoa zen. Egia da ez gerala pandemia aurreko datuetara iritsi baina diferentzia oso txikia da eta gertu gaude, lehen esan bezala, albistea oso ona da, hala ere, nire iritziz, garrantzitsuena egoera hoberagora joatea da, hau da, geroz eta langabe gutxiago egotea portzentaia ahalik eta baxuena izateko. Europa Batasunarekin alderatuta, Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2021eko azaroan Europar Batasuneko langabezia-tasa % 6,5ekoa izan zen eta Espainiakoa % 14,1ekoa.



Pandemiak asko kaltetu digula argi dago, arlo guztietan izan ditu eragin txarrak baina langabezia tasak ere gorakada handia izan du, hala ere, nahiz eta denboraldi oso txarra pasa, albisteak esaten duen bezala langabezia tasa iragarritakoa baina hobeagoa da, honekin argi dago albiste ona dela eta geroz eta gehiago lehenago egoerara bueltatzen ari garela. Bestalde, ez det uste pandemia honi asko gelditzen zaionik eta nik uste datu hauek oraindik asko hobetu daitezkela. 



Enpresa gehienek asko sufritu dute eta esfortzu oso handiak egin dituzte pandemiaren ondorioz baina egoera hobetzen ari da, nahiz eta batzuetan pausu batzuk atzera goazen, hala ere, enpresak ekonomikoki zulo handiak egin dituzte eta orain da garaia berriro gora joateko. Zaila izango da pandemia aurreko egoerara iristea baina piskanaka gora joateko unea da.



JULEN ZUNZUNEGUI

LEHEN ARRETAN DAUDEN ARAZOAK JAURLARITZARI EGOTZI DIZKIO ELAK


Egoera horren aurrean, neurri garrantzitsuak hartzeko beharra azpimarratu du, jaurlaritzak pertsonen osasunarekin duen konpromisoa indartu eta kalitatezko osasun sistema publikoa bermatu behar du, sindikatuaren iritziz.


Euskal Autonomia Erkidegoak duen familia medikuen eta oro har osasun sistema publikoko langileen falta “Eusko Jaurlaritzaren arazoa dela nabarmendu du ELA sindikatuak”, aurrekontua txikitu duelako, murrizketak egin dituelako, prekarietatea eta aldi baterako enplegua bizitu dituelako eta pribatizazioaren alde egin duelako.


Gai honekin lotuta txosten bat aurkeztu du ostegun honetan sindikatuak. Horren bidez adierazi du arazo horiek guztiak egiturazkoak direla, Gotzone sagardui osasun sailburuak astelehenean esandakoari kontra eginda. Azken honek covid-19aren pandemiarekin lotu zituen Osakidetzan dauden arazo eta gabeziak. 


ELAren esanetan, “Sagarduiren hitzek ez dute errealitatea islatzen. Are gehiago, Jaurlaritzaren erantzukizuna ezkutatzen dute. Egia da covid-19ak eragindako krisiak egoera larriagotu duela, baina esaten dute arazoa lehenagotik datorrela.


ELAk onartu du familia medikuetan eta pediatrian bete gabeko lanpostuak daudela; baina argi utzi du azken urteetan Osasun Sailak hartutako erabakien ondorioa dela.


IÑIGO ZUBILLAGA


EUSKARA IKASTEA

Euskararen eguna aprobetxatuz, Euskal Herrian langileei gertatzen zaien egoera batetaz idaztea iruditzen zait aproposa.


Eusko Jaurlaritzak lan handia egiten du jendeak euskera ikasi dezaten. Azken finean garrantzitsua da herrialde batetako jendeak bertako hizkuntza ikastea, batezere euskararen kasuan. Gobernuak hizkuntza sustatzeko hartzen duen neurrietako bat lanpostu publikoetan lan egiteko euskera hitzegin ahal izatea. Noski lanpostu batzuentzat behar-beharrezkoa da: Irakaslea izateko edo administrazio lanean. Beste lanpostu batzuetan ez da guztiz beharrezkoa bainan komeni zaio euskarari profesional elebidunak izatea: Medikuak, poliziak edo suhiltzaileak esaterako. Ba dago, azkenik, lan mota bat nun naiz eta interakzio sozialik ez egon langileak euskara ikastera behartuta dauden, kale garbitzailea esaterako. 


Arau honen ondorioz, ba dago jende asko ezin duela lana lortu, etxean ez zitzaielako euskera erakutxi, eta horrela lortzen da lanak lehenengo emengoek lortzea eta ondoren kampotarrek. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua euskaldunak ez diren langileak era honetan ez diskriminatzea. Noski ondo dagoela euskara ikastea, eta ahalik eta laguntza gehien eman beharko genizkieke euskaltegietan sartu ahal izateko, bainan inor ez zen bahartua egon beharko hizkuntza bat ikastera lana lortzerko.


PAU ZALAKAIN


Inditexek 2.500 milioi irabazi ditu urrira arte, irabazi errekorreko beste hiruhileko baten ondoren

Pablo Islak eta García Maceirasek, negozioan jarraitzeko mezua bidali dute analisten aurrean. Ekitaldiaren amaieran online salmenta guztiaren % 25 izango dela aurreikusten dute oraindik.


Inditexek pandemia eta krisiaren unerik txarrenak gainditutzat emanditu, murrizketengatik. Ehungintzako enpresa erraldoiak hirugarren hiruhileko fiskaleko (abuztutik urrira) emaitzak aurkeztu ditu asteazken honetan, eta kopuruak ezin hobeak dira azken aldiko oinordetza-mugimendu garrantzitsuenetako bati aurre egin behar dion konpainia batentzat.


1.228 milioi eurorekin, duela urtebete baino % 42 gehiagorekin eta 2019an baino % 5,2 handiagoarekin. Horrela, ekitaldiko lehen bederatzi hilabeteetan 2.500 milioi euroko irabazi garbia izan du. Zifra 2020ko aldi berean baino % 273 handiagoa da.


Urteko lehen bederatzi hilabeteak erreferentziatzat hartuz gero, 19.325 milioi euro dira, aurreko ekitaldian baino % 37 gehiago, pandemiagatik oraindik murrizketak izan badira ere, 2019arekin alderatuz gero oraindik % 2,5 badago ere.


«Oso emaitza onak dira, eta agerian uzten dute gure negozio-ereduaren sendotasuna, gure taldeen kalitatea eta konpromisoa, eta mundu fisikoaren eta digitalaren arteko integrazio-estrategiaren potentziala», adierazi du Pablo Isla Inditexeko presidente exekutiboak.


ENEKO TERAN





SASKIBALOIA ETA MARKAK



Gaur egun, saskibaloian garrantzia handia hartu dute markek, jokalariek diru gehiago jasotzen dute markei esker ekipoetako kontratuei esker baino. Jokalari batzuek marken barruan noreberaren marka sortu du, eta gaur egun Lebron James da bere marka duen jokalari garrantzitsuena. Lebron Jamesek NBAn sartu zenetik du bere marka eta zapatilak eta kirolerako arropa saltzen du.

 LeBron James - Wikipedia, la enciclopedia libre

Lebron James NBAn diru gehien irabazten duen jokalaria da, baina ez da salario altuena duen jokalaria, eta hori markei esker da. Adibidez, tenporada honetan jokalariak guztira 95,4 miloi euro irabaziko ditu eta horietatik 64 miloi saskibaloiaz kanpo irabaziko du, hau da, beste markei eta bere marka propioari esker. Hor ikusi daiteke nolako garrantzia duten gaur egun markek horrelako kirolarietan, Lebron Jamesen kasua ez delako bakarra, ezta saskibaloia hau gertatzen den kirol bakarra. Adibiez, futbolean ere berdina gertatzen da Messi edo Cristiano Ronaldorekin.NBA: LeBron James iguala a los milmillonarios Messi y Cristiano Ronaldo y  logra lo que Jordan no consiguió en activo | Marca



OIHANE SANCHEZ

PANDEMIA ETA ENPRESEN ONURAK

Gaur egun bizitzen ari garen egoerarekin, covid-19aren krisia dela eta, enpresa asko eta asko dira beraien ateak itxi behar izan dituztenak, ostalaritza sektorekoak eta turismoarekin lan egiten duten enpresak batez ere. Baina badira beste hainbat enpresa egoera honekin irabazten atera direnak.


Financial Times-ek emandako informazioari esker, enpresa arrakastatsuenen azterketa egin daiteke, sektorea eta lan egiten duen herrialdea kontuan hartuta. Lehenengoari dagokionez, enpresen % 60 teknologia-sektorekoak eta online merkataritzakoak dira. Izan ere, jende asko da, koronabirusa indarrean dagoenetik jendartera hurbiltzeko beldurra edo ez nahi hori duena eta erosketak egitera ere etxetik irteten ez dena, bai merkatuak itxiak direlako eta kontzentrazio handia sor daitekeelako edo besterik gabe jende asko dagoen lekuetan ibili nahi ez duelako. Online merkataritzari dagokionez, enpresen % 80k Estatu Batuetan eta Txinan dute egoitza, beraz, oraingoan ere, lurralde hauek dira gehien aberastu direnak egoerarekin. 


Teknologia-sektorea dela eta, Netflix, HBO, Amazon Prime Video eta horrelako webgune edo aplikazioek ere irabazi handiak izan dituzte, jende askok kalera irten beharrean nahiago duelako telesail edo filmak ikusten gelditu etxean, Netflixek, esate baterako, 16 milioi harpidedun berri lortu ditu gaur egungo egoerarekin. Bestalde, bideodeiak egiteko aplikazioek ere gorakada handia izan dute, konfinatua dagoen jendeak elkarren artean ikusteko erabiltzen dituelako,  etxean geratu nahi duenak besteekin horrela komunikatu nahi duelako besterik gabe, edo telelana eta online ikasketak direla eta. Zoomek % 326an hobetu zituen diru-sarrerak 2020an 2.206 milioira arte, pandemiaren ondorioz.




BIBLIOGRAFIA:

https://www.ey.com/es_sv/covid-19/las-empresas-ganadoras-en-tiempos-de-pandemia

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/04/26/companias/1587926357_776058.html

https://cincodias.elpais.com/cincodias/2021/03/02/companias/1614684085_070611.html


Ainara Saavedra



Paperezko botila


Paperezko botila 2021ean iristen da eta plastizkoaren industriari “jake” egiten dio. Proiektu hau Paboco izeneko enpresa baten izan du eta dagoeneko hainbat produktu paperezko enbaseetan saltzen dira, adibidez, esnea edo zukuak. Enpresa hau hainbat enpresa garrantzitsuekin lanean hari da paperezko botilak merkaturatzeko, adibidez, CocaCola.


Botila kartoi-ore biodegradagarriz egina dago. Azkenik, birziklatutako plastikozko geruza mehe batek estaltzen du, likidoak kartoia hondatu ez dezan. Ez da azken produktua, seguraski hobekuntzak izango dira joan-etorrian egingo direnak, azken produktua merkaturatu arte. Aurpegirako kremen eta garagardoen enpresek diseinatzen hari dira paperezko botilak


Ezaugarriak:

  • Degradagarria eta birziklatu daiteke.

  • Publikoarentzat erakargarria.

  • Tinta jasangarriarekin inprimatuta edo laser bidez grabatuta.

  • Presio handiko erresistentea.

  • Txapel sendo eta biodegradagarriarekin. 




La botella de papel llega en el 2021 y reemplazará a los envases plásticos (nosabesnada.com)


JULEN RODRIGUEZ

Estatu batuetako telekomunikazio eta hegaldietako konpainiak bi haste gehiago atzeratzen dute 5G-ko sareak

Atera zenetik publiko orokorrera, duela bi urte, 5Gko sareak polemika handia izan ditu, beste gauza askoen artean, hain potentzia handiko teknologia honek izan ahal zuen ondorio negatiboengatik, gizakietan zein komunikazioetan. Eta nahiz eta polemikak eta susmoak pizten edo ezeztatzen joan direla, duela gutxi teknologia berri hau berriz berrien parte bihurtu da.


Aurreko urtarrila 5etarako, Estatu Batuetan, aurreikusita zegoen herrialde honetako telekomunikaziozko konpainia nagusiak bere 5Gko sareak sakabanatzen hasiko zutela, 70.000 miloi dolarreko onura sortu izango zuena, estimazioen arabera. Baino honekin hasi aurretik hegaldietako konpainiak sartu egin ziren operazioaren aurrean.


Estatu batuetako aireko industria, Federal Aviation Administration enpresarengatik buruzagitutak, bere kezka erakutsi zuten 5G-ko sareak hegazkinen sistema eta komunikazioetan izan ahalko zuen ondorio negatibo larriengatik, bere frekuentzietan ezin delako segurtasun margin apropos bat ziurtatu hegazkinentzat. 


Hau guztia eragin du hegaldi eta telekomunikazioen enpresen arteko borroka handi bat azkeneko asteetan, 5G-ko ezarpena atzeratzeko segurtasun margen apropos bat markatu ahal izateko, bukatu egin dena porrota batekin telekomunikazio enpresetarako, nagusiki Verizon eta AT&Trako, orain bi aste gehiago atzeratu behar izango dutenak bere 5G zerbitzuen ezarpena, urtarrilak 19ra arte.


Hala ere oiraingoz ziurgabetasun handia dago 5Garen zabalkuntzaren inguruan, mota honetako egoerak erakusten dute oraingoz enpresa, sektore eta gobernu askok ez direla teknologia honetaz fidatzen, eta ezin da aurreikusi zeinek izango diren hartuko diren neurri edo ikerketak hurrengo bi asteetan eta ea 5Garen zabalkuntza baimentzen duten ala ez.


https://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/noticias/11551615/01/22/Las-telecos-y-aerolineas-aplazan-dos-semanas-la-guerra-del-5G-en-EEUU.html


SANTIAGO PEREZ


TAYLOR SWIFT


 “Shake it off” eta “Blank Space”-en abeslari amerikarra; Taylor Swift oso ezaguna da. Esate baterako, 2010 hamarkadako abeslari garrantzitsuena izendatua izan zen, eta iadanik 107 milioi diska saldu ditu. Hala ere, Taylor Swift ez ditu bakarrik bere mutilagunei buruzko  abestiak idazten. Musika industrian iraultza ikaragarri bat eragiten ari da.


Taylor Swiftek 16 urte zituela, Big Machina Records izeneko diskografikarekin bere lehen diskan lanean hasi zen, eta 6 diska aterata, bukaeran 2018an diskografika berri batekin lanean hasi egin zen.  BMR-tik atera eta urtebetera bere musika 300 milioi dolarrengatik salduta izan zen. Bere musika Scooter Braun izeneko gizon batek erosi zuen, zeinak 2016an abeslariari cyberbullying-a egin zion. Bere bizitzako lan guztia, gorroto zuen gizon baten menpe zegoen. Taylor ez da honelako zerbait gertatzen zaion lehen abeslaria, historian zehar abeslari askoren lana errespeturik gabe salduta izan da ere bai, hauek gazte zirenean sinatu zituzten gehiegizko kontratuak direla-eta. Hauen adibide, Kanye West edo Whitney Houston dugu.


Arazo hau konpontzeko Taylor Swift-ek bere musika zaharra berriro grabatzea erabaki du, horrela bera bere artearen jabe izateko. Hasiera batean inork ez zuen sinistu hori egingo zuenik, baino egia esan bere musika berriro grabatuz oso emaitza onak lortzen ari da. Bere lehen 6 disketatik iadanik Red eta Fearless grabatu ditu. Eta hauekin iadanik hainbat errekor hautsi ditu. Bere musikaren jabe izateak industrian aldaketa pila oso azkar eragiten ari da. Esate baterako aurtengo abeslari garrantzitsuena dudarik gabe Olivia Rodrigo izan da, zeinak urteko abesti eta diska ezagunenak ditu. Olivia Rodrigo, Taylor Swiften bidea jarraituta, bere musikaren jabe izatea erabaki du, eta hori dela-eta berak erabaki dezake zer egin bere arte eta lanarekin. Horrelako kasu asko daude, Justin Bieberrek ere bai bere musikaren jabe izateko gogoa adierazi du, Taylorren arrakasta ikusi ondoren. 


Baina, zer esan nahi du zure lanaren jabe izateak? Kontratu diskografiko bakoitza ezberdina da, baina zure musikaren gain boterea emateaz gain, baita ere musikariei askoz diru gehiago irabaztea eragiten du. Esate baterako, Taylor Swift-ek bere musikaren etekinen %20 irabazteaz, % 80 baina gehiago irabaztera joan da. Abeslari amerikarraren kasuan dirua ez zen arazo handirik izango, baina hain ezagunak ez diren abeslari berri askok seguraski diru gehiago irabaztea eskertuko lukete.


Gaur egun, Taylor Swift Republic Records konpainiarekin lanean ari da. Diskografika hau Billboard-rengatik 2021eko garrantzitsuena  izendatua izan zen. Enpresa honekin sinatu zuen 200 milioi dolarreko akordioa historiako bigarren garrantzitsuena da, Michael Jacksonenaren ondoren. Akordio hau dela-eta bere musikaren jabe da, eta esan daiteke nahi duena egin dezakela, izan ere kontratua sinatzerakoan botere gehiago zuen 16 urte zituenean baino. Esan bezala, gaur egun askoz askatasun handiago dauka, esate baterako aurten 30 abestiko diska bat atera du, 10 minutuko abesti batekin eta guzti. Berak dioenez lehen ezin zuen hori egin. Horrez gain, diskografika honen bi jabeek, Monte eta Avery Lipman anaiak, Taylor Swift haien “jabe” izendatu zuten, (Abeslariak duen boterea adieraziz).


Bestalde, Taylor Swift ez da artista bakarra historian zehar bere artearen kontrola hartu duena. Madonnak, esate baterako, 1992an bere berezko diskografika sortu zuen, “Maverick” izenekoa. 


Nire ustez, joera hau mantenduko da eta bukaeran geroz eta abeslari gehiago izango dira haien musikaren jabe, gehienbat Taylor Swiften eragina dela-eta. Hala ere, ez da arritzekoa industriako kapitalista asko berri hauekin pozik ez egotea. Hori dela-eta, Taylor Swift hedabideetan geroz eta kritika gehiago jasotzen ari da, aldaezina den joera hau ekiditen saiatzeko.


https://www.businessinsider.com/biggest-record-deals-2016-5

https://www.power991fm.com/2021/12/16/the-brothers-who-call-taylor-swift-their-boss-and-how-they-built-musics-top-record-label/

https://www.youtube.com/watch?v=M-A_RrOeoWw

https://es.wikipedia.org/wiki/Maverick_(compa%C3%B1%C3%ADa)



BEÑAT OSTOLAZA


Adidas: "made in America"?



Modaren industria, beste askoren artean deslokalizazioa erabiltzeagatik da ezaguna, baita lan eta haur-esplotazioa praktikatzeagatik ere, soldata miserableen truke herrialde azpigaratuetan. Denok ezagutzen ditugu inditexen inguruan dauden istiluak; multinazional honek nahiko merke saltzen baititu modako artikuluak, baina hirugarren munduko herrialdeetako ustiaketaren bidez (eskulan merkeagoa lortzeko). Adidasek eta Nikek adibidez, arazo ugari izan dituzte hau guztiaren inguruan; izan ere, herrialde azpigaratuetan haurrak eta guzti ustiatzen dituzte, baina enpresa hauek prezio askoz altuagoetan saltzen dituzte haien produktuak (nahiz eta hauen kalitatea altuagoa izaten den). 


Yeezy zapatila enpresa ezaguna Kanye West raperoak eta diseinatzaileak sortutako sneaker marka bat da. Bere zapatilak birsalmentaren merkatuan prezio imajinaezinetan birsaltzen dira, eta hauen falsifikazioek, repliken merkatua gainezkatzen dute. Yeezy, Nike erraldoiaren sinadurapean zegoen 2013.urterarte. Urte hartan; sinestezina badirudi ere, Nike Yeezy enpresa Adidas Yeezy izatera pasa zen.



Nahiz eta Adidasek deslokalizazioa herrialde azpigaratuetan egiten jarraitzen duen ahalik eta eskulan merkeena lortzeko; Kanye Westek Yeezy guztien fabrikazioa Amerikara eramaten hastea erabaki zuen duela pare bat urte. Bere helburua, bere herrialdean enplegua sortzea da, eta dirudienez urte batzuk barru ez dira “Yeezys made in China" edo "made in Taiwan" gehiago izango, baizik eta "made in U.S.A.". Kontraesankorra badirudi ere, diseinatzaileak bere herrialdeko enplegua handitu nahi du, nahiz eta honek eskulan gastu handiagoak suposa ditzakeen. 


West-ek ibilbide zaila gainditu ondoren, 53 milioi dolarreko zorra izan zuen. Hala ere, musikariak eskatutako Mark Zuckerbergen kolaboraziorik gabe bere egoerari buelta ematea lortu zuen; gaur egun munduko raperorik eta munduko artista afroamerikarrik aberatsena baita besteak beste (Forbes aldizkariaren arabera, 6.600 milioi dolarrekin). Dirutza hori guztia eta famatu guztiek izan dituzten etapak, (gastu bitxi erraldoiak eta luxuzko bizitza) izan arren; gaur egun geroz eta keinu solidario gehiago egiten ditu bere hondar-alea emanaz. Duela gutxi bere etxe guztiak edonor joan daitekeen eliza eta umezurztegi bihurtuko dituela esan zuen. Ye-k kapitalismoaren araupean gaudela esan du, eta hori gu hiltzen ari dela dio, badela garaia hori aldatzeko.



MARCO OLLOQUIEGUI


ARGIA ETA GASAREN IGOERA


Gaur egun denok jakingo degu zein den argia eta gasaren egoera. Prezioak inoiz  baino gehiago ari dira igotzen eta ez du ematen jeitsi egingo direnik. Lotsagarria da jartzen ari diren prezioak bai argi indarrean eta baita gasean. Badaude familiak beraien bizimodua aldatu egin izan behar dutenak ezin dutelako horrelako luxurik onartu, ez telebista ikusten egotearena ezta ur beroarekin dutxatzearena, edo kalefakzioa jarri ordez bi edo hiru mantekin egotearena hotza pasatzen.



Guzti honen erruduna Espainiako gobernua eta argi indarreko enpresak dira. Enpresek badakite argia eta gasa gehien erabiltzen den denboraldia negua dela, lehenago iluntzen duelako eta tenperaturak askoz hotzagoak direlako. Eta beraiek diru gehiago edo diru sarrera gehiago edukitzeko prezioak igo egin dituzte. Eta okerrena egoerearen berri egonda, Espainiako gobernuak igoera horiek onartzen ari direla. Beraien herrialdeetan pentsatu gabe, beraiek prezio igoera horretan lagundu ordez inpostuak igo egiten dituzte, hau da proba garbi bat enprersei eta gobernuei beraien bezeroei ez dietela garrantzirik ematen eta beraien iritzia bost axola zaiela. Beraien lehenengo helburua diru gehiago irabaztea da, baina zer kontsideratu daiteke hau, diru gehiago irabaztea ala guri diru gehiago lapurtzea?



Igoera hau normala izango litzateke argiaren prezioa (lortzeko momentuan) igo egin balitzake, bain Europa maila osoan Espainiak dauka kuota edo faktura garestiena bi iturri hauetan. Beraz, ez du zer ikusirik mundu osoan argia eta gasak prezioa igo egin dutela, baizik arazoa Espainian dago. Eta denok gaude zain 2022 urte honetan argiaren eta gasaren prezioak ea bera egiten duen, nahiz eta iturri batzuk 2022 urte hasieran eta udara bitartean bi prezioak jaitsi egingo direla esaten duten.


JON MUGUERZA


Argindarraren prezioak marka berria ezarri du: 291,73 euro/MWh


Handizkako merkatuan argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia ikutu du. Aurretik jarrita zegoen errekorra 288,53 eurokoa zen, urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta asteazkenean marka hori gainditu zuen.

Asteazken honetan, batez beste, 291,73 eur ordainduko da megawatt-ordua (MWh) handizkako merkatuan, horrela errekorra superatuz.


Ordu-tarteak oso garrantzitsuak dira elekterizitatean, beraz ordu-tarteeak erreperatu ondoren, 21:00 eta 22:00ak bitartean izango dira ordu garestienak, MWh-orduak 319,1 euroko prezia izango baitu, tarte merkeena aldiz, 05:00 eta 06:00 bitarte izango da, 261,73 eurokoa.


Bukatzeko, Azaroan batez beste 221,06 euro ordaindu da eta horrela jarraintzen badu, urriakoa baino garestiagoa izango da, urrian argindarra inoiz baino garestiago egon ondoren.



https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8519460/argindarraren-prezioak-marka-berria-ezarri-du-291-73-euromwh/


XENKI MACEIRA


NOKIA, BERRIKUNTZARIK GABEKO ENPRESA



Denok ezagutzen dugu Nokia, mugikor haustezina. Lurrera bota eta ez zen hausten, zerbaiten kontra jo eta ez zitzaion marrarik egiten… Baina egun batetik bestera desagertu egin ziren eta ez dira gehiago ikusi… Zer gertatu ote zen? Zergatik desagertu ziren egun batetik bestera? 


Nokia Corporation, 1865eko maiatzaren 12an Frederic Idestam eta Leo Mechelinek sortu zuten kabledun eta kablerik gabeko telekomunikazioak oinarri dituen nazioarteko konpainia da. Enpresaren egoitza Espoon, Finlandian dago eta mundu guztian zehar dituzte ikerkuntza-laborategi eta lantegi nagusiak. 


Lehen, batez ere telefono mugikorrak fabrikatzera bideratutako enpresa zen, eta mundu mailako liderra izan zen sektore horretan 1998 eta 2012 artean. Finlandiari (Nokia sortu zen herrialdea) %25eko hazkunde ekonomikoa eman zion 1998-2007 urteen artean. Baina gero eta jende gutxiago hasi zen mugikorra hauek erosten eta merkatu globalaren %40 baino gehiago galdu zuen. 


Bere porrota, Iphone eta Androidek eragin zuten (2007ko urtarrilaren 9an Steve Jobsek Iphona aurkeztu zuen eta 2008an Android sistema merkaturatu zen), izan ere, Nokiak bere mugikor fabrikazioan jarraitzen zuen Blackberry-rekin lehiatzeko gizon-negozioen arloan eta bitartean smartphonek merkatu hori bukatu eta aro berri bat hasi zuten. Gainera, Nokiak adierazi zuen, Android eta Iphone atera ondoren, beraien irabaziak %90 jetxi zirela 2008tik 2009ra. 


Smartphonak aukera berriak ematen zituzten, ordura arte existitzen ez ziren gauzak egiteko aukera, beraz, jendea horiek erosten hasi zen Nokiak alde batera utziz. Beraiek fidatu egin baiziren, ez zuten berrikuntzarik egiteko asmorik, talentua galdu zuten, enpresa gehiegi handitu zen eta azkenean esplotatu egin zen. 


Baina, telefono-eredu proiektu berriak zeuden, merkatuan parte hartu nahi zuten arlo askotan, baina hainbeste zentratu ziren, konpetentzia hutsa bihurtu zela eta Estrategiako INSEDeko irakasleak esan zuenez “departamentu bakoitza erreinu bat bihurtu zen eta zuzendari bakoitza enprendedore txiki bat”. 


Egoera hau hobetzeko 2011ena, Nokiak biziraureko aliantza bat egin zuen Microsofetkin. Hainbat telefono berri sortu zituzten, betiko mugikorrak mantenduz, baina ez zuen arrakastarik izan eta azkenena 2015ean Bill Gates enpresak Nokia desegin zuen bere emaitza txarrengatik. 


Gaur egun Nokia berriro ere merkatuan dago, baino Androiden eskutik. Berriro ere produktu merke eta kalitate onekoak saltzen ari dira, baina iraganean egin zituzten akatsekin gaur egun ez du arrakasta handirik. Beraz, argi ikusten da enpresa bateko berrikuntzak oso garrantzitsuak direla nahiz eta enpresa txikiak izan. 




BIBLIOGRAFIA




INTZA LOIARTE