2022(e)ko otsailaren 28(a), astelehena

SABADELL BANKETXEAK BERE ORDUTEGIA LUZATUKO DU

Sabadell banketxeak bere ordutegia 14:00-ra luzatzea erabaki du, adineko pertsonak hobeto zerbitzatzeko. Azken asteetan beste banketxe batzuk, hala nola Santander edota Abanca, berdina egin zuten internet erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonek erraztasun gehiago izateko laguntza lortzeko orduan. Banketxeak ordutegiak aldatzea erabaki dute “Soy mayor, no idiota” kanpaina oihartzun itzela izan ondoren.


Horretarako enpresak 400 kutxazain berriztuko ditu eta arazoak eta inzidentziak zazpi ordu baino gutxiagotan konpontzeko konpromezua hartzen du. Hortaz gain Sabadellek doako telefono bat ere jarri du eskuragarri 70 urte baino gehiago duten bezeroentzat, goizeko zortzitatik arratsaldeko zazpitara, urteko 365 egunetako 24 orduetan. Neurri hauek otsailaren 21ean jarriko dira martxan.


Bestalde bankuak boluntario-programa zabaldu egin du, finantzia-taldeko erretiratu taldekoek osatzen dutena, 650-800 pertsona ingurukoa izango dena, adineko pertsonei arreta eta prestakuntza ekonomiko eta digital gehiago eskaintzeko helburuarekin.


Azkenik, banketxeak konturatu dira gaur egun dagoen arazoa larriaz, eta honen aurrean aurkeztutako soluzioak efektiboak izan daitezkeela dirudite.


Informazio iturria :  El Sabadell amplía el horario de caja para los mayores (eleconomista.es)

DANEL FERNANDEZ

TRANTSIZIO ENERGETIKOA

 

Europak energia nuklearra energia ‘berde’ edo garbia bezala hartu nahi du.


Energia garbi edo naturalak eolikoa, hidraulikoa eta eguzki-energia dira eta energia nuklearra horietako bat kontsideratzen hasiko da Europa. Zerk eragin du egoera hau?


Espainia erabaki horren aurka jarri da erabat, trantsizio ekologikorako energia nuklearra kaltegarria izango dela esanez, eta energia garbi eta naturaletan jartzen du apustua. 


Gasa erregai fosila da eta horren ondorioz atmosferara berotegi-efektuko gasak askatzen dira, gas horien artean metanoa, planeta berotzearen %25a eragiten duena. Beraz, gasaren erabilera murriztea konbeni da, gainera gasaren erabilera Europak beste herrialdekiko dependentzia izatea eragiten du, Europako gehiengo lurraldetan gasik ez dagoelako eta kanpoko herrialdetik ekartzen delako: Errusia, Estatu Batuak eta Argelia beste batzuen artean. Errusia eta Ukraniako tentsioak Europako energia-merkatuaren prezioa igotzea eragin du. 


Energia-nuklearra berriz erabiltzeak Europa norabide desegokia hartzea eragin dezake, eta teknlogia berriei eman behar zitzaien inbertsioak, kendu eta energia-nuklearrean ezartzea. 


Beste aldetik Frantzia energia nuklearrarekiko apustua egin du, Europako erreaktore nuklear gehienak dituena Frantzia baita. Beste herrialde batzuek ere ideia honen aldeko erantzuna izan dute, horien artean Bulgaria, Kroazia, Finlandia… daude. 



Energia nuklearrak hainbat eragin izan ditu historian zehar eta jende


BLANCA ETXARRI


PEPSI VS COLA-COLA


PEPSI: 


1962an sortu zen, PepsiCola Company eta Frito-Layren fusiotik abiatuta. Gaur egun, 200 bat herrialdetan dago, eta Amerikan du merkaturik handiena, bertatik datorrelako diru-sarrera garbi guztien % 69. Europan beste % 20 sartzen da, eta gainerako % 11 Afrika, Asia eta Ekialde Ertainean. 


2011ko ekitaldian, 

- PepsiCok 20.000 milioi Pepsi unitate baino gehiago saldu zituen. 

- Diet Pepsi (5.000 milioi unitate baino gehiago).

- Pepsi Max izan zen 2011n Ipar Amerikan gehien hazi zen kola edaria.


PepsiCoren estrategia, urteetan zehar, negozioa dibertsifikatzea izan da, enpresa indartsu eta ondo kokatuekin harremanetan jarriz, mundu osoan duen presentzia handitzeko. Horren adibide izan ziren, besteak beste, Pizza Hut, Taco Bell edo KFCren erosketak. Duela gutxi Tropicana Products, Wimm-Bill-Dann Foods eta Quaker Oats Company erosi zituen.


COCA-COLA: 


1990etik 1998ra, % 750eko balioa izan zuen Coca-Colak. Ordutik aurrera, bere ekintzak nabarmen murriztu ziren, eta orain arte konstante mantendu dira, berriro igo diren arte.


Pepsiren akzioak Coca-Colarenak baino % 40 altuagoak dira, baina lehenengoaren burtsa-kapitalizazioa 109.000 milioi dolarrekoa da, bigarrenarena 172.000 milioi dolarrekoa. Merkatuan Coca-Colaren 4.500 milioi akzio dabiltza, eta Pepsik 3.000 milioi akzio gutxiago ditu zirkulazioan.



PepsiCok Coca-Colak baino askoz diru-sarrera handiagoak dituen arren, bere irabaziak pixka bat txikiagoak dira. Beraz, Coca-Cola PepsiCo baino eraginkorragoa dela ondorioztatuko dugu, salmenta txikiagoekin irabazi handiagoak lortzen baititu. 



Azkenik, egunero 190 milioi unitate salduta, Coca-Colak munduko ranking garrantzitsuenen buruan jarraitzen du.


Irati Arruabarrena Lekuona


COCA-COLA ETA NESTLE LANGILEAK


Cocacola, Nestle, Bimbo edo pepsi gure egunerokoan kontsumitzen ditugun produktuak dira. Guztiz normalizatuak daude gure gizartean eta zaila bilakatu da hauek ekiditzea. Bainan noizbait kontsideratu degu zer nolako impaktu duten produkzio masibo hauek gugan eta bereziki atzerriko garapen bidean dauden herrialdeetan?


Cocacolaren kasuan, botilaratzeko enpresak 988 milioi irabazi zituen 2021ean, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago. Coca-Cola Europacific Partnersek salmenta eta mozkin gehikuntzekin itxi zuen 2021 ekitaldia, enpresak berak "apartekotzat" jotzen duen urte batean. Coca-Colaren munduko enpresa botilaratzaile nagusiak 988 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen, urtebete lehenago baino ia bi aldiz gehiago, gaur aurkeztutako atariko emaitzen arabera.


Horien arabera, diru-sarrerak % 30 hazi dira, 13.763 milioi eurora iritsiz. Kopuru horretatik 11.584 milioi Europako merkatuan sortu ziren, % 9 gehiago, eta beste 2.179 milioi Okaniako negozioak ekarri zituen Coca-Cola Amatil erosi ondoren.

Onurak hobetzeak dibidendua handitzea ekarriko du. Coca Cola Europacific Partnersek 1,40 euro banatuko ditu akzio bakoitzeko, 2020an baino % 64,5 gehiago eta 2019an baino % 13 gehiago.


Bestetik, Nestlé (munduko elikagai-konpainiarik handiena) barne-dokumentu batean aitortzen du saltzen dituen produktuen % 60 baino gehiago — txokolateetatik eta gozokietatik hasi eta gosaltzeko zerealetara eta izozkietara — ez direla osasungarriak izateko beharrezkoak diren irizpideak betetzen, eta ekoizten dituen edari eta elikagaien kategoria batzuk ez direla inoiz osasungarriak izango, berritzen badira ere. Suitzako enpresako zuzendariei urte hasieran bidalitako informazioa astelehen honetan argitaratu du Financial Times egunkariak. Nestlé Españako bozeramaile batek azaldu duenez, enpresak urteak daramatza produktuen nutrizio-konposizioa etengabe hobetzen, besteak beste, gantz aseak, gatza eta azukreak nabarmen murrizteko. El País-ek harremanetan jarrita, Kontsumo Ministerioak oraingoz ez du albistea baloratu nahi izan.


Industriak beharrezkoa duen materialetako bat ura da, eta janari eta edaria produzitzen duten empresek uste bainan gehiago erabiltzen dute. Zenbait herrialdeetan hau ez da biziki nabaria, ur ugaritasuna dagoelako, bainan idortasuna jasaten duten haientzako eragin oso larriak izan ditzazke. Hauen eredu dira adibidez Mexico edo Indiako biztanleak. Emen ur potablea oso urria da, eta dagoen gutxia empresa handi hauek hartzen dude haien produktua produzitu eta gehien bat atzerrian saltzeko erabiltzen dituzte. Esaterako Mexikon urtean 133 milioi litro baliaten dira. 


Eragin sozialak izateaz gain ingurumena suntsitzen du industria honek eta herriko txiroenei osasun arazoak eragiten dizkie. Bainan zer egin daiteke hau konpontzeko? Ba jarri dira iniziatiba batzuk empresa hauek boikoteatu edo produkzio manera aldarazteko. Amaitzeko iruditzen zait produktu hauek kontsumitzeari uzten ez ba zaio ere gutxiago erosi eta hau egiterakoan era konsziente batean egitea garrantzitsua dela.




Informazio iturria:


https://www.expansion.com/empresas/distribucion/2022/02/22/621426e9e5fdea32618b4598.html


IRATI AGIRREGOMEZKORTA



ENPRESEN ESTRATEGIAK TALENTUA ERAKARTZEKO

Gaur egungo enpresen arteko lehia ez da bakarrik bezero berriak erakartzeko, baizik eta talentua eta langileak erakartzeko ere bai. Historian zehar, talentua erakartzeko modu eraginkorrena soldaten igoerak izan dira. Hala ere, geroz eta enpresa gehiagok beste modu berri batzuk aurkitu dituzte. 


Lehenik eta behin, Bertelsmann enpresa alemaniarren kasuan langileei soldatak igo ordez, erabaki dute hauen prestakuntza handitzea horrela ez bakarrik produktibitatea handituz, baizik eta motibazioa eta errententzioa ere bai. Gainera, frogatu egin da, prestakuntza handitzeko aukera hauek merkeagoak direla soldata igoerak baino. 


Bigarren kasua, Goldman Sachsen kasuan, langileak erosoago sentiarazteko, hesi kulturalak puskatzeko programa berriak atera dituzte. Langileak beste herrialdeko langileekin interaktu eta beharbada hauetan bizi ahal izateko aukera dute. Adibidez, Japaniarrek Hego Korean eta Txinan proiektu berriak aterako dituzte.


Beste modu bat, Google-na da. Hasteko konpainia honek kontuan hartzen du, langileen %66-ak argudiatu zuela enpresa batean gelditzeko asmoa izango zutela enpresa horrek benefizio eta abantailak eskainiko balitu. Adibidez; doainezko gosari, ile mozteak, osasungintza, dentista, edo gimnasioak beste abantaila askoren artean. Horrez gain, Google-k amatasun baja handiagoak eman ditu, haien lana uzten zuten langile gehienak ama berriak zirelako. Azkenik, beharginen gainean presio handia jarri ordez, erabaki da hauek motibatzea eta ahalduntzea.


Aipatutako adibideen gain, beste modu bat ordutegi malgutasuna da, azken finean langileentzat haien lana ez delako bizitzaren zentroa, eta denbora librea ere ondo baloratzen baita. Bestalde, lidergo kontziente bat ere beharrezkoa da, izan ere gaur egungo enpresek langileen beharrak entzungo ditzuten jabeak behar dituzte.


Bukatzeko, ondorioztatu dezakegu etorkizunean talentua erakartzeko estrategia berriak asmatuko direla, aurretik aipatutakoak oinarriz hartuz, baina beste batzuk ere bai asmatuz.



s.co.uk/blog/staff-retention/hr-tips-4-ways-google-improve-staff-retention/

https://www.mckinsey.com/business-functions/people-and-organizational-performance/our-insights/how-multinationals-can-attract-the-talent-they-need

https://www.sodexo.es/blog/tecnicas-efectivas-para-atraer-el-talento/https://www.coburgbank


BEÑAT OSTOLAZA

HYM MUNDU HOBE BATEN BILA HELENA HELMERSSONEN ESKUTIK

1997-tik Helmersson HYM taldean aritu da lanean. Departamentu desberdinetan lan egin ondoren 2014. urtetik aurrera hornikuntzaren gizarte- eta igurumen- iraunkortasunaren kudeatzaidea izan da. Orain, taldeko CEO bilakatu da eta zihurtatu du 2025rako enpresaren produkzioa % 30a birziklatuak edo jasangarriagoak izatea espero dutela, eta ehuneko hori %100era igotzea 2030ean.


Helburu hauek ametsgarraiak dirudite, baina posibleak al dira?


Helmerssonen hitzetan, badirudi helburua lorgarria dela, baina berak dio beharrezkoa dela modaren atzean dagoen sistema aldatzea. “Zaila izan daiteke, baina ez da fisika kuantikoa”. Edozein hasiera txiki globalki aldaketa izugarri handia izan daiteke. Azkenean, enpresen hazkundea zihurtatzea da helburua, epe ertain eta luzera.



Bide horretatik, moda azkarra mantsotu nahi duen emakumeak modaren arazoaren oinarri izan daitezkeen hiru printzipio erakutsi ditu.


Lehenik eta behin, stock-a murriztu beharko zen. Dagoeneko enpresek saltzen dutena baino gehiago produzitzen dute, eta produktu asko eta asko zakarrontzian bukatzen dute. Erabaki hau, ingurumenarentzak nahiz ekonomiarentzat onuragarria litzateke, almazenen prezioa baxuagoa izango zen eta merkealdiak eskasak izango litzatezke. Gainera, Frantzian 2023an arau berri bat onartuko da, non saltzen ez diren produktuak ezingo diren suntsitu. Bigarrenik, beste helburuetako bat, produkzio jasangarri eta zirkularra lortzea izango litzateke. Helmerssonek adierazi du, arroparen produkzioa sostengarria izateko, produkzio sistema aldatzea dela moduetako bat. Nahiz eta erraza ez izan, espero da produkzioa energia berriztagarriarekin egitea eta arropa berriak egiteko zuntzazko ehunak banantzea. Bereziki, zaila da, garestiagoa delako, baina, sistema berri honen produkzioa nagusitzen bada prezioak gutxinanaka gutxinaka jeisten joango dira. Azkenik, proiektuaren hirugarren urratsa jantziak zaborrean ez amaitzea litzateke. Kontua da bizitza luzeagoa izan dezaten lortzea, bai apurtutako arropak konpontzen, edo jabeak ala nahi badu, salduz edo alokatuz.


Ondorio batera iritsiz, ikusi daiteke nola sektore desberdinek proiektu asko martsan jarri dituztela mundu jasangarriago baten bila egiteko, eta horietako bat moda da. Bereziki, Helena Helmerssonek zuzendutako, HYM taldeak aurrera pauso handia eman duela eta moda azkarra aldatzeko aukera errealak aurkeztu dituela ikusi da. Baina ez hori bakarrik, duela urte gutxi batzuk arte produktu sostengarriak erostea garestiegia zen biztanle gehienentzat, hala ere, hiritar bakoitzak duen dirua kontuan hartu gabe, honek mundu osoak modaren alde ilusionatzeko eta mundu hobe baten alde egiteko aukera ematen du.


 

https://elpais.com/eps/2021-12-06/helena-helmersson-la-mujer-que-quiere-ralentizar-la-moda-rapida.html


LOREA BASTIDA


HUMMER KOTXEEN PORROTA

Mundu honetan ia denok amesten dute Hummer bezalako kotxeekin. Mercedes-Benz, Ranger Rober, Audi, BMV… Baina denak bezala, zerbait oso ospetsua egiten denean, ondoren ospe hori jaisten joaten da. Hori da Hummer enpresari gertatu zitzaiona, baina zergatik? Zer gertatu zen?


Hummer ibilgailu enpresa bat zen. Zehazki, ibilgailu militarrean oinarritutako trakzio bikoitzeko auto gisa atera ziren merkatura. Arnold Schwarzeneggerri esker egin zen ospetsua, modazko ibilgailu hau, bera bezalako izar eta kirolariek erabiltzen baitzuten. Hau estatuserako, luxuarekin, diruarekin… zegoen lotuta. 


Kotxe konpainia honek hainbat gora behera izan ditu historian zehar. 1992an AM General konpainiak, Hummer H1 modeloaren komertzializazioa hasi zuen, soldaduei zuzenduta zegoen ibilgailua. 1998an, konpainia General Motors enpresari pasa zitzaion. Ondoren, 2002an, Hummer H2 modeloa atera zuten, konpainiaren modelo ezagunena. Edozeinek eduki zitzakeen kotxe hoberena zen eta soldaduei zuzenduta bakarrik zegoenez, beraien klientela zabaltzea erabaki zuten, kotxe txikiago eta eskuragarriagoak eginez. Horrela sortu zuten Hummer H3a. H3 modeloa denentzat eskuragarria zenez, beste modeloen salmentak jeisten joan ziren pixkanaka. 


2005 eta 2006 konpainiaren urte hoberenak izan ziren. Baina egun batetik bestera, bere ospea, luxuarekin eta ospearekin zuen erlazioa galtzen joan zen. Alde batetik, Ameriketako Estatu Batuetan gasolinaren prezioa asko igo baitzen, kotxe honek asko erabiltzen zuena. Beste alde batetik, klientela egunetik egunera gero eta kontzienteagoa zen berotegi-efektuaretaz, planeta baten atmosferatik datorren erradiazio termikoaren bidez planeta horren gainazala atmosferarik izango ez balitz baino goragoko tenperatura batera berotzen duen prozesua da, eta honek komentario negatiboak sortu zituen enpresaren inguruan. Honekin guztiarekin salmentak ikaragarri jatsi ziren. 


2008an, General Motors-ek porrot egin zuen eta beraien kontuak onbideratu behar izan zituzten. Ikusita egoera nola zegoen, Hummer ibilgailuak alde batera uztea erabaki zuten. Nahiz eta enpresaren akzioen %80 Tenghzong konpainiari egokitu eta %20a Hong Kongneko Suolong Duoji enpresariari, ez zuten ezer lortu. Oraindik gutxiago Txinatarrekin, beraie saltzen saiatu ziren, baina hauek kontratua atzeratzen zuten beti eta beraz, markak bere azken unitatea 2010eko maiatzaren 24ean farbrikatu zuen Estatu Batuetan, Louisianan. 


Hala eta guztiz ere, Hummer kotxe elektrikoak saltzen itzuli da eta argi dago kotxe munduan aztarna handia utzi du.


BIBLIOGRAFIA: 


https://www.actualidadmotor.com/hummer-cinco-anos-desde-su-desaparicion/#:~:text=Trataron%20de%20vender%20la%20compa%C3%B1%C3%ADa,24%20de%20mayo%20de%202010.

INTZA LOIARTE