2020(e)ko urriaren 31(a), larunbata
Covid 19-aren eraginak
2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala
GIPUZKOAKO EKONOMIA SOLIDARIOA
GIPUZKOAKO EKONOMIA SOLIDARIOA
Google-en monopolioa
Eskaera historikoa Googleri botere-abusua egiteagatik AEBetan
Oscar Schindler
Tabernak itxi behar dira?
Trump vs Biden
Trump vs Biden
Zein da gobernari egokiena estatu batuetako ekonomiarentzako?
COVID-19-AREN ERAGINA MERKATUKO PRODUKTUETAN
Txakur haztegiak
TXAKUR HAZTEGIAK
Haurrek txakurrak nahi dituzte, eta gurasoak, gabonetan edo urtebetetzean, beraien nahia betetzen saiatzen dira: interneteko web batekin edo enpresa fisiko batekin kontaktatzen dute, beren seme-alabarentzat "perfektua" den txakur baten bila. Nola ez, animali hauen truke dirutza bat ordaindu behar da, "perfektuak" izateko prozesu luze bat pasa dutelako. Mundu mailan enpresa asko daude industria honetan sartuta, eskaria altua delako, gizartearen zati handi batek, ezjakintasunarengatik edo horrela erabaki duelako, txakurrak adoptatu ordez nahiago izaten duelako erostea.
Txakurrak saltzeaz arduratzen diren enpresa gehienek txakur-haztegiak erabiltzen dituzte horretarako. Haztegiak animaliak hazteko prestatuta dauden tokiak dira. Hauen helburua arraza puruak lortzea da, ezaugarri estetiko jakin batzuk dituztenak, eta, orokorrean, familiek eskatzen dituzten ezaugarriekin bat egiten dutenak. Hau lortzeko emea behin eta berriro bortxatu behar dute, behin eta berriro txakurkume perfektu horiek erditzeko. Hau, noski, indarkeria bezala hartzen da. Baina, zoritxarrez, Espainian eta munduko toki gehienetan legea da, nahiz eta Penintsulan prozesu horretan bete behar diren osasun baldintza batzuk egon. Baina, gehienetan, baldintza horiek ez dira betetzen, eta estatuak eta erosleek ez dute honen berri edo ez ikusiarena egiten dute. Aipatu bezala, ez dago animali hauek babesten dituen legerik, izan ere enpresa hauek diru asko mugitzen dute, gizakiak kume perfektu horiek nahi dituelako, objektuak izango balira bezala munduari erakusteko.
Baina, Espainia ez da hau gertatzen den Europako lurralde bakarra. Izan ere, Espainiako hainbat enpresek ekialdeko mafiekin kontaktatzen dute, haztegi horietako animalien kostuak merkeagoak direlako, animali hauek babesten dituen lege faltarengatik. Eslobakia eta Hungria bezalako lurraldeetan legeak ez du animalien higiene eta segurtasun baldintzak zehazten, eta, horren ondorioz, mafiek oso egoera txarrean mantentzen dituzte hango animaliak: kamioi bidai luzeak, dokumentu faltsifikatuak, txertatu gabeko txakurrak... Orokorrean, mafia/haztegi hauen lehen helburua ez da animalien ongizatea bermatzea, ahalik eta diru gehien irabaztea baizik, horretarako izaki hauen eskubideak ez errespetatuz. Horregatik, Espainiako animalia denda gehienek mafia hauekin kontaktatzen dute, dirua aurrezteko asmoarekin. Gainera, zer esanik ez dago, gaixorik dauden txakurren etorkizuna oso iluna dela, esperimentuak egiteko laborategietara eramaten dituztelako, egoera txarrenean.
Laburbilduz, industria honetan lan egiten duten enpresek dirua irabazteko erabiltzen duten metodo krudel eta bidegabe honi amaiera emateko adoptatzea izango litzateke aukerarik onena. Horrela, enpresa hauei dirua ez emateaz gain eta injustizia honetan ez parte hartzeaz gain, familiarik ez duten txakurrei bigarren aukera bat emango litzaieke. Horretarako, estatuak txakurtegietan gehiago inbertituko beharko luke laguntzen bitartez, eta animalia hauek babesten dituen legedi bat atera, haztegi hauek ilegalizatzen dituena. Guk, kontsumitzaile bezala berriz, adoptaziora jo beharko genuke arazo latz honekin amaitu nahi badugu.
https://www.vozpopuli.com/opinion/venta-cria-perros-espana-negocio_0_1310569927.html
2020(e)ko urriaren 29(a), osteguna
ONLINE NEGOZIOAK
ONLINE NEGOZIOAK
Honetaz hitz egiten hasi baino lehenago online negozioen azalpen txiki bat eman behar da. Izenak dioen bezala informatika bidez exekutatzen den negozio bat da, negozio hauek batez ere 2018.urtean erabiltzen hasi ziren, eta enpresarioei etekin gehiago lortzea egin du. Negozio mota hauek hobeto aztertzeko honek dituen abantailak eta desabantailak aztertuko ditugu.
2020(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
ITALIAK 5.400€ LAGUNTZAK ONARTZEN DITU KORONABIRUSAREN ERAGINEZ KALTETUTAKO ENPRESENTZAT
Italiako Gobernuak astearte honetan onartu ditu 5.400 milioi euroko laguntza Gobernuak ezarritako azken itxialdiek eragindako enpresentzat. Koronabirusaren pandemia honek geldiarazteko neurri batzuk.
Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak prentsaurrekoan azaldu duenez, laguntza horiek automatikoki azken hilabeteetan dagoeneko finantzaketa eskatu duten enpresetara joango dira eta esan du "azaroaren erdialdera" dirua jasoko dutela. Hauxe ere azaldu zuen: "Jakin badakigu murrizketek ekintzaile askori beren planak eta ikuspuntuak aldatzera behartu dituztela, horregatik laguntza neurri errazagoak eta azkarragoak aukeratu ditugu eta horiek indartzea erabaki dugu".
5.400 milioi euroko laguntza paketeak enpresen zerga betebeharren ordainketa aldi baterako etetea eta aldi baterako lan geldialdiak luzatzea ahalbidetuko du, Italian "integrazio funtsa" sistema deitu baida, aldi baterako enplegu erregulazio espedientearen (ERTE) antzekoa - urtarrilaren 31ra arte zailtasun handieneko sektoreentzat.
300.000 enpresa baino gehiago izango dira neurri horietatik onura aterako dutenak, eta azken hilabeteetan jasotakoak baino "kopuru handiagoak" lortuko dituzte. Adibide gisa, 400.000 euro arteko fakturazioa duen jatetxe bati buruz hitz egiten badugu, horrek Estatuaren aldetik 5.173 euro jaso litzake, 5 milioi baino gehiago fakturatzen dutenek 25.000 euro artekoa izango da.
Gobernuaren planak, gainera, koronabirusak hautemateko bi milioi proba erostea ahalbidetuko du azaroko eta abenduko hilabeteetarako, baita ere jarraipen sistemak indartzea. Halaber, 800 eurora arte jasoko duten kirol langileentzako eta kulturarako laguntzak egongo dira. Zentzu horretan, Dario Franceschini Kultura eta Turismo ministroak ohar baten bidez jakinarazi du 1.000 milioi baino gehiago joango direla kulturara eta turismora.
2020(e)ko urriaren 27(a), asteartea
NEGOZIOEN INDARRA KRISIA GAINDITZEKO
Enpresa handiek ia ez dute Espainiako enpresa ehunaren% 0,2 ordezkatzen, baina herrialdeko ekonomiari egiten dioten ekarpena erabakigarria da. Espainiak 2.880.123 enpresarekin amaitu zuen 2019a, Industria eta OTE Zuzendaritza Nagusiak egindako txostenaren arabera, eta 4.871 enpresa horietatik 250 langile edo gehiago zituzten.
Enpresa handiek enplegu gehiago eta kalitate hobearekin sortzen dute. Eric Viardot, EADA Business Schooleko estrategia irakaslea, hamar urte daramatza Espainian eta bere arreta piztu zuen lehen gauzetako bat izan zen, ekonomia hain garatua duten enpresa handi gutxi daudela Espainian.
Enpresa hauek garrantzi estrategiko handia dute, marka eta negozio mailan, eta askok esportazioetan laguntzen dute.
Enpresa handiek erraztasun handiago bat dute krisi egoerei aurre egiteko. Bizirauteko aukera gehiago izango dituzte finantzaketarako sarbide hobea dutelako.Garrantzitsua da, halaber, erresistentziari esker beste enpresa txiki eta ertainak beren negozioa hasteko puntu erreferente bat izango dela.
TELELANA ENPRESAREN LAGUNGARRI
Telelana lana egiteko beste modu bat da, gaur egun koronabirusa dela-eta izugarri entzuten dena. Eta zer da telelana? lana presentzialki egin beharrean interneten bidez etxetik egiten den lana da. Orain artean, enpresariak ez dira telelanaren oso aldekoak izan, baina badirudi, hasiak direla ulertzen modalitate horrek abantaila ugari dituela enpresarentzat. Izan ere, langilea gustorago ari bada etxetik lanean, gehiago produzitu eta aportatuko du enpresarentzat. Baina, arazoa mentalitatea da dudarik gabe, enpresaria ez baita fidatzen langileaz, konturatu gabe, langilearen produkzioa dela kontrolatu beharrekoa, hau da, lana nola eta zenbat egiten duen.
Langilearen ikuspegitik berriz, bistan da abantailak oso handiak direla (ez du denborarik galdu behar enpresara joaterakoan, beraz diru gutxiago gastatzen du, eta bere bizitza pertsonalerako denbora gehiago du), baino desabantailak ere baditu (bakardadea, etxekolanez gehiegi arduratzea batez ere emakumeen kasuan, etab). Gaur egun, telelanari buruzko legea ari dira egiten estatuko gobernuan. Ea zer dakarkigun lege horrek.
2020(e)ko urriaren 25(a), igandea
S.O.S ostalaritza
Ostakaritza da birusaren ondorioz kaltetuenen artean kokatzen den lan arloa eta geroz eta zailagoa daukate egoerari aurre egiteko. Normalean, pandemiaren aurretik bertara kontsumitzea joaten zen bezeroen zati bat segurtasuna zela-eta, lokal hauetara joateaz utzi zuten. Horrek ekonomikoki kalte dexente eragiten zituen dagoeneko taberna gehienetan langileen kaleratze masiboa eragin zuelako diru falta zegoelako.
Hori gutxi balitz, gobernuak hainbat aldi desberdinetan mozketa desberdin batzuk izan ziren ezarriak tabernariengan arazo ekonomikoen hareagotze bat eraginaz. Hasiera batean, aforo mozketa handia ezarri zieten eta pixkat geroago ordutegian. Hpri gutxi balitz, derrigortuak ikusten ziren 15 egunez minimo itxiak izatera positiboren baten arriskua egotekotan nahiz eta neurri hori beste leku askotan aplikatzen ez zen. Geroago, eserita kontsumitzeko derrigortzea ezarri zen aurretik aipatutako bi neurriak aktiboan dauden bitartean. Horrek tabernetako askatasun eta giro guztia hautsi egiten du jende gutxiago bertaratzea eraginez. Eta azkenik, atzo argitaratutako azken agirian, tabernei beste 4 ordu lan egiteko aukera kentzen diete.
Guzti honek kalteak bakarrik ekartzen dio tabernetako langilegoa osoari beraiek azken finean kontsumizio horretaz bizi direlako, baina beraien erakarpen bakarra nmugatzen baldin bada, dena okerrera dijoa. Gainera, gobernuek eta komunikabideek hauei botatzen diete positiboak egotearen errua atzetikan dagoen egia erakutsi beharrean. Jende ugari dago ikastoletan eta lantegietan kutsatzen baina hauei mugarik ez zaie ezartzen. Zergatik gobernuek gutxiesten dituzte tabernariak? Beraiek ere beraien soldata irabazteko eskubidea daukate beste guztiek bezela bizi ahal izateko.