ZINEMALDIAREN, JAZZALDIAREN ETA MUSIKA HAMABOSTALDIAREN ARRAKASTA
Donostia hirian diru gehien uzten duten jaialdiak, hurrengo hauek dira:
- Zinemaldia, irailean egiten dena
- Jazzaldia, uztailan egiten dena
- Musika hamabostaldia, abuztuan egiten dena
Hiru jaialdi hauek diru asko uzten dute hirian, jende ugari etortzen delako eta diru asko mugitzen delako. Dakigunez, 50 milioi euro lortzen dira hauei esker, eta nabarmentzekoa da baita, jaialdi hauek prestatzeko eta aurrera eramateko jende ugari behar dela. Beraz, lan asko denez, pertsona asko behar dira lana egiteko, zehazki 1400 lan kontratu sortzen dituzte hiru jaialdi hauen artean.
Zinemaldiak adibidez, 30 milioi euro inguru sortu ditu eta 5 milioi euro inguru ordaintzen ditu zergetan. Jaialdi honetan 650 pertsonek eta beste zenbait hornitzailek egiten dute lan, eta baita badago 82 pertsonako talde bat urte osoan zehar lan egiten dago antolatzen eta dena prestatzen. Gainera, hotelentzako ere oso arrakastatsua da, izan ere, 28.000 pertsonek pasatzen dituzte gauak hiriko hoteletan, 3 milioi euroko balioa izanda. Ere esatekoa da, zinemaldia dela eta, hiriari buruz egindako publizitate eta propagandak kalkulatu ez gero, 67 milioi euroko balioa du.
Jazzaldia, 14 milioi euro inguru sortzen ditu eta 2 milioi euro baino gehiago ordaintzen ditu zergetan. Jaialdi honetan 700 pertsonek egiten dute lan guztira baina, antolakuntzakoak 72 soilik dira. Eta 450 musikari, 90 komunika bide eta 110 kazetariei esker, jaialdi hau mundu osotik zabaldu eta ezagutarazten da.
Eta bukatzeko Musikaren hamabostaldiak, 6 milioi euro sortzen ditu eta zergetan 950.000 euro. Lanpostuei erreparatuz, 20 pertsonako talde bat dago eta 47 zeharkakoak.
https://www.diariovasco.com/culturas/grandes-festivales-donostia-20180812010454-ntvo.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.