AMAZONEKO INBERTSIO BERRIA:
Interneteko Amazon enpresa handia, Bizkaira joango da 2019an, Euskal Herriko enpresa gisa bezala lan egitera. Jeff Bezosek, lan egingo duten pabiloia prestatzen hasi da, Euskal Herrian eskatzen diren gauzak bertatik atera eta eskatutako helmugara eramango dute. Lezamako, La Cruz poligonoan jartzeko baimena sinatu dute eta hainbat langile prest daude makinak etortzen direnerako lanean hasteko.
Amazoneko jabeak, Bizkaian irekitzeaz gain, Espainiatik beste 24 pabilioi gehiago irekitzea pentsatua dauka. Lokal handienetakoak Toledon 200.000 metro karratutakoa, Getafen 58.000 metro karratutakoa eta Alkobendasen 15.000koa daude. Penintsulan zehar beste hainbat toki gehiagotatik iristen dira eskatutako paketeak. Bartzelonan baita ere, 63.000 metro karratutako lokalean 700 pertsonak lan egiten dute amazon enpresarentzako. Horren harira, oraindik ez dakite Bezosek zenbat inbertituko duen Bizkaian.
Athletic Club entrenatzen duen herriko alkateak, oso garrantzitsua dela Amazonek egingo duen inbertsioa esan du. Hori dela eta, Bizkaiak eta Athleticek diru gehiago lortuko duela usteko du. Lezama beste tokietatik gertu eta bidetik dagoela dio alkateak, hau da, Kantabria eta Frantzia elkartzen duen autopistaren ondoan dagoela adibidez, Loiuko aireportuaren ondoan… eta horrek diru gehiago lortzea ekarriko die.
Kokatuko diren xaflan, egia esan, ez da oso handia , 2.000 metro ingurukoa, eta fabrika bertan egingo dela konfirmatua egon arren, beste toki batera aldatzeko pentsarazten du. Informazio iturri batzuen arabera, Amazon 60.000 metroko, Bizkaiko lursail batean betirako gelditu nahi duela diote. Baina kontratu, baimen etab.eko gauzak sinatu behar direnez, poliki xamar dabil.
Lezamako alkatearen arabera, 12 langile beharko dira eta iada erabakiak daude, hortaz horrekin zerikusia duen lan batekin hasi dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.