Gaur egungo ekonomia sistema linealaren eta gure gizarte kontsumistaren arazo larrienetako bat obsolesentzia programatua da. Ekoizleek, kontsumo edo salmentak handitzearren, produktu baten iraupena laburtzen dute; horrela, ahalik eta iraupen-denbora gutxien izan dezan. Aurreikusitako zaharkortasuna negozio estrategia bat da, etorkizunean, kontsumitzaileak ordezko produktu eta zerbitzu berriak erosteko beharra sentitu dezan.
Ekonomia eta kontsumoa fenomeno horren menpe egoteaz gain, ingurumenaren etsairik handienetakoa bihurtu da. Urtero, 50 milioi tona hondakin elektroniko sortzen dira, ehuneko oso handi bat (% 85 inguru) ausaz baztertuta geratzen da eta garapen bidean dauden herrialdeetako hondakinekin batera, birziklatu gabe gelditzen dira, ingurumena eta pertsonen osasuna arriskuan jartzen. Baina, gizarte eta planetan eragin negatiboak baino ekartzen ez baditu, zergatik ez du estatuak egoera hobetzeko esku hartzen?
Hein batean, gizarteak eta ekonomiak funtzionatzeko duen modu honi esker, hainbat onura sortzen dira. Ekoizpena beste modu bateara funtzionatuz izango zena baino askoz ere altuagoa da. Horrek herrialdeko barne produktu gordina igotzeaz gain, ekonomia-jarduera arintzen du. Enpresek gehiago erosi eta gehiago saltzen badute, irabazi handiagoak izanda hedatu nahi izango dute. Horrela, enplegua sortuz. Enplegua baldin badago, familiek irabazitako diruarekin enpresei erosteko aukera izango dute, zirkulu hau behin eta berriro errepikatuz. Enpresa baten hazkundeak ez du ekonomian soilik ergina, gizarterako ere onura dakar. Azken finean, gobernuaren interesa aurreikusitako obsolesentziaren alde dago.
Obsolesentzia programatuaz gain, badago gobernuak kontsumoa kontrolatzeko erabiltzen duen beste tresna bat: zaharkotze hautemangarria. Gizarte kapitalistaren funtsetako bat erosketak ahalik eta handienak izatea da. Kontsumitzaileak produktua bera puskatu baino lehen aldatuz gero, obsolesentzia programatuaren oinarriak beteko dira. Horretan datza hain zuzen zaharkotze hautemangarria; marketin estrategien bidez erosleari produktua zaharberritu behar duela konbentzitzea. Horren adibide garbiena moda munduan gertatzen dena da: nork erosten du arropa benetan behar duelako edo azken moda jarraitzeko?
Non dago gure beharrak asetzeko erosten ditugun produktuen eta enpresen marketin estrategien ondorioz erosten ditugun produktuen arteko muga? Obsolesentzia programatuarekin gure bizimodua eta ekonomia jarduera etengabeko kontsumismoan murgilduta dagoen aktibitate bihurtu dira. Hala ere, kontuan hartu behar da obsolesentzia programatuak prezio baxuagoak izatea ekartzen duela, edozein produktu edozeinen esku egonda. Eta bestalde, horrelako sistemarik gabe, gure ekonomia egoki funtzionatzeko gai izango litzateke?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.