Jakina denez, enpresa guztien helburua bere bazkideentzat etekin handienak lortzea da, hala ere, enpresa guztiek ez dute bide bera eramango hau lortzeko. Zalantzarik gabe helburua lortzeko, denek antolakuntza eta kudeaketa zuzen bat egin beharko dute. Hau oso erraz esaten da, baina teoriatik praktikara eramateko garaian oztopoak agertzea ohikoa da. Langileen eta nagusien jarrera eta batez ere enpresa “talde” moduan aritzean dago gakoa. Denen artean eta helburu jakin batzuekin langileek eta nagusiek batera egin behar dute lan.
Azken bolada honetan, “coaching deportivo” izeneko kontzeptu berria azaleratu da enpresa munduan. Enpresek askotan oztopoak dituzte, beharbada langileak motibazio falta dutelako edo. Zaila izan ohi da enpresako alderdi guztiak perfektuki funtzionatzea, konpetentzia, irabaziak, kostuak eta beste hainbat alderdi ez daudelako ondo planifikatuak.
Eliteko kirolariak enpresa askotan hitzaldiak ematen ari dira hau ekiditeko eta hauei motibatzeko, alde batetik oztopoen aurrean beraien indarrak erabiltzen jakiten eta beste aldetik, langile guztiek taldea bezala aritzeko ikasten. Azken finean, eliteko kirolariek hori bera egin dute beraien eguneroko bizitzan, oztopoen aurrean baliabide batzuk erabili, gehienek burua entrenatu dute gorputza bezain beste eta. Eta kirol gehienetan taldean jokatzeko jakitea eta taldean konfiantza edukitzea ezinbestekoa izan da beraien helburuak lortzeko. Eta hori bera transmititu nahi dute enpresetan antolatzen diren hitzaldietan.
Kontzeptu berri honek eragin handi eta izugarri ona ekar dezake enpresetan. Kirolari hauen egitekoa beraien potentzialtasuna eta produktibitatea maximoa izateko hitzaldiak eta motibazio ariketak egitea izango da. Hau da, enpresako langileak entrenatuak izango dira pentsaera aldatzeko eta oztopoak gainditzeko gai direla barneratzeko. Erronka berri baten aurrean nola jokatu, nola emozioei aurre egin eta aurrera jarraitzeko baliabideak dira eliteko kirolari hauek erakutsi behar dutena.
Zaila da enpresari bat kirolari batekin alderatzea; baina azken finean, biek helburu eta egiteko antzekoak dituzte. Bi hauetan, helburu jakin bat lortzeko haien potentzialtasun maximoa emango dute. Biek oztopoak izango dituzte, zailtasunak, baina horri aurre egin beharko die.
Horregatik, goi mailako kirolari hauek asko entrenatu dutenez bai mentalki eta bai fisikoki beraien helburuak lortzeko, badakite ibilbide gogorra dela baina ez ezinezkoa. Hala, hauek jakingo dute nola lagundu eta nola animatu helburu edo amets hori lortzeko.
Azken finean, lehenago aipatu dudan bezala, enpresak bere helburuak lor ditzan dituen errekurtso materialen eta, batez ere, gizakien kudeaketa zuzena eta eraginkorra izan behar du. Kirolari hauek erakusten dutena, hain zuzen, hori nola lortu dezakeen datza. Ezinbestekoa da enpresan langile guztiak helburu zehatzak edukitzea eta ezagutzea, baita guztiak talde moduan aritzea, hau da, orain hainbeste entzuten dena egia bihurtzea: enpresetan langileen partaidetza handitzea bai helburuak finkatzerakoan eta bai hauek lortzerakoan. Bestela, ez bada horrela planteatzen oso zaila izango dute enpresek beraien kudeaketa eraginkorra izatea etekin bai ekonomikoak bai sozialak lortu nahi badute.
Iturria: http://duemosli.blogs.uv.es/como-aplicar-coaching-deportivo-en-empresa/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.