2018(e)ko urriaren 14(a), igandea

Soldata minimoaren igoera eta estatuaren interbentzioa ekonomian

Gobernuko presidenteak, Pedro Sánchez, eta Pablo Iglesiasek 2019 urteko presupuestoen proposamena izenpetu dute. Bertan beste gauza askoren artean aberatsei zergak igotzea eta garrantzitsuena, soldata minimoaren igoera agertzen dira. Podemosek soldata minimoa 1000€ izatea nahi zuen eta PSOEk berriz 850€. Negoziazio bat ondoren 900€n kokatu dute modu arrogante eta arbitrario batean izan ere ez dute inolako ebidentziarik espainiako enpresetan horrelako soldata bat soportatzeko produktibitate igoera egon denik. Gainera, enpresa batek soldata minimoa ordaindu behar duenean benetan hori baino altuagoa da, soldataz gain ordaindu behar diren tasa eta zerga guztiengatik.

Soldata  minimoak ez du langilea laguntzen, kontrakoa, soldata minimoa irabazteko produktibitatera iristen ez diren pertsonei lan egiten debekatzen die. Pertsona asko langabezian geldituko dira eta merkatu informal edo beltzera jo beharko dute. Erregulazio honen biktima nagusiak gazteak eta orokorrean lan merkatuan berriki sartu diren pertsona guztiak dira izan ere hasieran esperientzia ez duzunean “saldu” egin behar zara. Ezin duzu espero merkatura lehen aldiz atera eta soldata altua izatea, ezagutu behar zaituzte eta ona zarela ikusten dutenean soldata hobea eskatu dezakezu. Erresuma batuan adibidez argi dute hori, horregatik 18 urte baino gutxiago dutenek £4,2/orduko kobratzen dute eta 25 urte baino gehiagokoak berriz £7,83/orduko.


Soldata minimoa ez da estatuak inposatzen duen erregulazio kaltegarri bakarra, beste asko daude. Adibidez IVA da famatuenetariko bat. Zerga honek berdin kaltetzen dio pobreenari eta aberatsei. Amancio Ortegak ogia erostean besteen Iva berdina ordaintzen du. Beraz ezin dute aberatsei kentzen diela esan, IVA pobreen aurkako zerga da. Beste neurri oso populista bat kapitalaren aurkako zergak dira. Lurra lantzen duen nekazari bati inbertsore batek traktore bat ematen badio bere produktibitatea izugarri handituko da. Zati handi bat kapitalistak eramango du baino langileari ere mesede egingo dio. Nahiz eta ebidentzia enpirikoak erakutsi kapitalistak eta langileak aliatuak direla oraindik politikoek neurri hauek proposatzen dituzte. Errore hauek historian zehar behin eta berriz agertzen dira eta 4000 años de controles de precios y salarios liburuan historian zehar gertatutako adibide ugari agertzen dira.


Orokorrean ekonomia interbenitzen dituzten lege guztiek porrot egingo dute gobernua ez delako gai honen kontsekuentzia guztiak neurtzeko, ez da gai ekonomiako informazio guztia aztertu eta prozesatzeko beraz “a ojo” egiten dira neurriak. Hala izango ez balitz komunismoak funtzionatu izango luke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.