2018(e)ko urriaren 6(a), larunbata

Eguzkiaren gaineko zerga


placas solares bilaketarekin bat datozen irudiak

Espainiako Gobernuak argindarraren prezioa finkatzeko sistema aldatu nahi du, hori txikitzen hasita.

Hasteko, argindar sorkuntzaren gaineko zerga eta hidrokarburoen gaineko zerga berezia kenduko ditu sei hilabetez. Horrela, ikatza eta gasa errez elektrizitatea sortzen duten zentralek haien produkzio kostuak jaitsi ahalko dituzte. Gainera, argindar merkeagoa bermatzen dituzten bonu sozialak zabaldu dizkie beste talde batzuei. Neurri aipagarrienak, berriz, epe luzeagoan izan dezakete eragina: eguzkiaren gaineko zerga ezabatzea. Hau da, argindarraren autokontsumoa zigortzen zuen tasa kenduko du Espainiako Gobernuak.

2015eko urrian jarri zen indarrean eguzkiaren gaineko zerga izenekoa: hamar kilowattetik gorako ekoizpeneko instalazio elektrikoa zuenak zerga bat ordaindu behar zuen. Aipagarria da, Alemanian milioi bat kilowattetik gorako ekoizpeneko instalazio elektrikoa duenak ordaindu behar duela zerga.

Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak ziurtatu du gobernu sozialistak autokontsumoa bultzatu nahi duela, eta poz berezia ematen diola «nazioarteko adituek barregarri utzitako» eguzkiaren gaineko zerga kentzea.

Sei hilabete igaro ondoren, eguzkiaren gaineko zerga ordaindu gabe, autokontsumorako araudi berriak instalazioak jartzeko burokrazia arinduko du, eta 100 kilowattetik gorakoak soilik behartuko ditu erregistroan sartzera. Gainera, taldekako autokontsumorako eskubidea onartuko du.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.