2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala

2019ko ESTATUAREN AURREKONTU OROKORREN PROIEKTUA


Estatuaren aurrekontuen proiektuan bi teoria politiko tradizionalen arteko liskarra ikusten ari dira , batetik era oso argian PSOE eta PODEMOS, hau da,ezkerra. Historiako aurrekonturik aurrerakoienak planteatzen ari dira, hau da,Produktu edo zerbitzu baten kostuaren aldez aurretiko kalkulu aurrerakoiena. Ikusi ahal izan dugun moduan aitatasun-baimenen berdintasuna bezalakoak, lanbidearteko soldata minimoaren igoera itzela, hots, %23ko igoera hain zuzen ere 900€-koa, prezioen jaitsiera unibertsitateko matrikulazioetan, diru-laguntzen igoera, dependentziarako laguntzak, hobekuntzak osasungintzan etb...

Hau da, eskuinaren arabera gastuaren desorekak ekarriko lituzkeen aurrekontuak dira, gainera ez luke Europak esaten digun ehunekoa beteko, eta, beraz osasuneko murrizketekin, murrizketa sozialarekin, hezkuntzako murrizketekin eta abarrekin jarraitu nahi dute. Nahiz eta, oso argi geratu zaigu, guztiei murrizketa hauek, jende asko egoera okerragoetan egotera eraman gaituela.

Hala ere, guztiak aurrekontu aurrerakoi batzuk direla ikusten dugu, batzuek oraindik gehiago nahi izango lukete eta bestalde dirutza handiak daudela ikusten dugu, etekin izugarriko merkataritza-korporazio handiak; gas konpainiak edo elektrikoak eta beste hainbat enpresa handi etekin handiak dituztenak Europa osoan; Zara adibidez. Proposatutako aurrekontu hauek, enpresa hauek eta beste dirutza handiak dituzten enpresek, Estatuari diru gehiago ematea espero edo nahi dute, horrela, diru horrekin diru gehiago edukiko lukete eta proposamenaren gastuak estaliko lituzkete, eta Europak esaten digun ehunekoa beteko lukete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.