2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

30.000 LANPOSTU BERRI EUSKADIN

30.000 LANPOSTU BERRI EUSKADIN


Ekonomiaren hazkundea nabarmena izan da azken urte hauetan Euskadin eta BBVA-k egin duen ikerketa baten arabera zifra hauek igotzen jarraituko dute hurrengo 2019an ere bai.

Ekonomiaren hazkundea %3,1-ekoa izan da 2017-2018 urte hauetan eta 2019.urterako antzeko igoera bat aurre ikusi da, %2,8-koa hain zuzen ere. Maiatzaren 22an Rafael Domenech Makroekonomiaren Analisien arduraduna denak, “Euskal Herriko egoera” izeneko ikerketa baten txostena aurkeztu zuen argi utziz egin ziren ikerketen emaitzak baina hobeak izan direla jasan ditugunak eta apirilean Jaurlaritzak egindako aurreikuspenean espero zen %2,6ko igoera soberan gainditu duela %3,1eko igoerak.


Ikerlariek BPG-aren gaineko aurreikuspen bat egin zuten apirilean eta egoera ikusita, horrela jarraitzeak, 2018-2019 honetan 30.000 lanpostu berriren sorrera eragin dezake. Lanpostu guzti horien sorrera langabezia tasa Euskadin asko jaitsiko luke eta 2017an zeuden 158.700 pertsona langabeen kopurua %10era, 142.830 era jeitsi lezake aurten eta beste %8,8 hurrengo urtean.

Ekonomiaren hazkunde honek hainbat arrazoi ezberdin ditu baina lehenengo hiruhilekoko 0,8-0,9-ko hazkundearen arrazoi nagusiak esportazioak, inbertsioak (publiko nahiz pribatuak) eta interes tipo baxuen ondorio direla uste da.

Hala ere INEk  2017-an egindako ikerketen datuak kontuan izanda emakume eta gizonen arteko diferentzia oso nabarmena dela ikusi dezakegu. Gizonezkoen langabezia tasa askoz gehiago jaitsi da emakumeena baino. 2016-tik 2017-ra 19.400 gizon gutxiago daude lanik gabe eta beraz lanean, eta 1.500 emakume gehiago besterik ez. Biztanleria aktiboaren jaitsiera eten egin zen udaberrian eta lanean edo lan egiteko asmoekin zeuden pertsonen artean emakumeen kopurua ia bikoitza zen. Gizonezkoena (2.800) eta emakumezkoena berriz (5.100).







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.