Kirolak telebistan
Nire ustez, hor estatuak zer esaterik izan beharko luke, izan ere, honek monopolio bat dirudi. Enpresa batek telebistako eskubide guztiak baldin baditu nahi duen prezioa jarriko die eta guk ordaindu beharko ditugu ez dagoelako beste erremediorik.
Kirolen mundua ez da bakarra holako arazoa bizitzen ari dena, baita ere pelikulak eta serieak Netflixen esku geratzen ari dira gehienak, gainera, kasu batzuetan, telebista publikoan hasitako serieak Netflixen bukatzen dira eta horren ondorioz seriea ikusi ahal izateko Netflix zerbitzua ordaindu behar dezu. Duela urte batzuk arte, serie bakoitza kanal desberdinetan botatzen zen baina gaur egun guztiak Netflixen edo HBOren esku daude.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.