OXFAN Intermon ikerketaren arabera, sexuaren araberako desabantaila ugariak daude lan soldatetan; emakumeak gizonezkoen azpitik daude. Hori aldatzeko ordea, gizarteko legeak aldatzeko beharra dago. Politikoki aldaketak egin gabe, berdin jarraituko dugulako.
Ikerketa honek eskainitako datuen arabera, soldata minimoa duten 10 pertsonetako 7 emakumeak dira. Gizon eta emakume batek lan berdina egin arren, kontratu ezberdina izan ohi dute: ez baidituzte erraztasunik; bidaiatzeko aukera, ordu extrak... esaterako. Izan ere, emakumeak dira etxeko eginbeharretaz arduratzen direnak eta horregatik, ezin dute nahi beste denbora lanean igaro. Hau da, emakumearen laneko ordutegia 7tan bukazen bada, etxera joan behar dira haurrak zaintzeko eta gizonezkoak berriz, hori egiteko joera ez dutenez, denbora gehiago eskaini diezakete lanari.
Europan, emakumeek denbora bikoitza igarotzen dute etxeko eginbeharrak egiten gizonezkoekin konparatuz. Gainera, gizonezkoek irabazten duten euro bakoitzeko, emakume batek 0,86 euro irabazten dituzte eta hori dela eta, urtean 59 egun gehiagoz lan egin behar dute diru kopuru berdinak irabazteko.
Bestalde, emakumeen %50ak etxeko eginbeharrei eskaintzen die denbora, gizonezkoetatik %13 bakarrik egoera berdinean daudenean. Ehuneko hamahiru horrek, boluntarioki dute jarrera hori, %87ak jarrera pasiboa dutelarik. Beste era batera esanda, eginbehar horiek egiten dituzten biztanleriaren %87,9 emakumeak dira. Eta hauetatik %55ak jazarpen sexualak jasan behar izan dituzte.
Aipatutakoa kontuan izanda, hau al da gure gizarteko berdintasuna? Zer dela eta gertatzen da hau? Zer egin beharko genuke hori ekiditeko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.