2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

Diesel erregaien krisia dela eta Mercedes Vitoriak ajuste berriak egingo ditu



Salmenten jaitsiera dela medio, gau-txandak kenduko ditu hilabete batez, bost eguneko geldialdia egingo du eta 8.000 unitate gutxiago egingo dituzte, Gasteizko Mercedes Benz auto etxean. Geldialdia hilabete honen 8-tik 11-ra izango da, baita hilaren 19an ere. Azaroan ere geldialdiak egingo dituzte, ostiraletan, 2, 9,16 eta 23 an. Abenduan 21ean ere geldialdia egingo dute.
Diesel erregaien krisi honek, autoen salmentan %13ko jaitsiera izan du Euskal Herrian eta estatu Espainiarrean berriz, %17koa. Pedro Sanchezen gobernuak erregai honi aplikatu nahi dizkion inpuestoak direla eta, jendea atzera botatzen hasi da diesel autoen erosketan. Izan ere, “oso kutsakorra” dela esan du gobernu sozialistak erregai mota hau. WLTP protokoloak, gasen emisioen normatiba berriak, irailaren 1ean martxan jarri zutenak ere, ez du positiboki lagundu.
Multinazional Alemanak, dieselaren salmenten jaitsiera nabarmenago baten beldur, neurri edo erabaki batzuk proposatu ditu, izan ere Gasteizen egiten diren autoen %85a dieselak dira %15 gasolinaren ondoan. Hau dela eta, gau-txandak kenduko ditu azaroaren 20a eta Abenduaren 20a bitarte, horrela bi txandaz bakarrik lan egiteko, goizez eta arratsaldez.
Gau-txandaren murrizketak, hilabete bat bakarrik izan arren, golpe handia dela esango dugu industria euskaldunarentzat, izan ere, 5.600 langileri ematen baitio lana, beraz, Merzedesen arazo hau koiunturala izatetik estruktural izatera bihurtu daitekeelako. Gasteizko planta honetan hartutako erabakiak, Daimlerko zuzendaritzak hartuak izan dira, bertan izan baitira egoera bertatik aztertzeko.
Gaur, Emilio Titos, lantegiko zuzendari nagusiak, lantegian egingo den bilera batean, 180 erdi mailako agintariri eta irakasleri emango dio hartutako erabakien berri.

Nere ustez, ez da txantxetako gauza baina, alde batetik beldurra sartzeko egiten dutela esango nuke eta baita dirua biltzeko helburuarekin ere. Izan ere, oso zaila iruditzen zait, zirkulazioan dauden diesel motorreko auto guztiak kentzea baina pixkanaka-pixkanaka egingo den zerbait dela esango nuke. Momentuz, nahaste handia sortu dutela eta eragin ezkorrak nabari dira dagoeneko lan munduan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.