Espainian 2017an zehar, ia 100 etxegabetze produzitu ziren egunean alokairua ez ordaintzeagatik, lau orduro. Joan den urtean, arrazoi honengatik guztira 35.666 familia izan ziren etxegabetuak, hipoteka ez ordaintzeagatik etxea galdu zuten 22.330 familien kontra. Guztiaren %6oa.
Kasuak kasu, Amara Berriko Patxi Zubiaurre bizilaguna etxetik bota dutela jakinarazi du Stop Kaleratzeak plataformak oraindela gutxi. Protesta egiteko deia zabaldu zen arren, Stop Kaleratzeak plataformak azkenean bertan behera utzi zuen deialdia. Urte hasieran ere kanporatzen saiatu ziren, baina presio sozialari esker etxegabetzea bertan behera geratu zen. Bizkaiko Abacredit mailegu enpresak utzi zion dirua Zubiaurreri. 100.000 euro inguruko hipoteka zuen, %19,5eko interesarekin. 40 urte darama etxebizitza horretan bizitzen. Jubilatuak ezin izan zion hipotekari aurre egin 2014an.
Esan beharrik ez dago edozein aurki daitekeela noizbait egoera honetan, hainbat kausa desberdinen ondorioz batzuetan bankuarekin zorretan dauden pertsonak ordaindu ezinik aurkitzen dira. Gehienetan euren etxea izaten da bankuek izaten duten berme bakarra, eta horrek bultzatzen gaitu horrelako egoeretara. Metodo hau kenduz gero bankuek beraien berme bakarra galduko luketen arren, ez zaizkit bidezkoak iruditzen egoera hauen aurrean hartzen diren neurriak. Izan ere, askotan familia hauentzat ondorioak muturrekoak izaten dira, eta berez pertsonek etxebizitza duin eta egoki bat izateko eskubidea dugun arren, familia hauek kalean geratzen dira. Arazo hau konpontzeko beste hainbat irtenbide egon daitezkeela kontsideratzen dut, nahiz eta zaila izan daiteken adostasun batera heltzea. Beti egongo da beste era bateko neurriak hartzeko aukera, giza eskubideak eta gizakien oinarrizko beharrak errespetatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.