Petrolioaren krisia Venezuelan
Dakigunez, krisi sakon batean dago murgilduta Venezuela. Krisia, 2013 urtean hasi zenetik, haren BPG-a, langabezia-tasa, pobrezia-tasa eta beste hainbat tasa eta estatistiketan okertzen ari da herrialde hegoamerikarra. 2017an eskuratu ziren datuetatik jakin dezakegu, langabezia-tasa %34,3-an dagoela, benetan larrialdiko egoera bat, eta, hori lotuta, txirotasunean edo pobrezian bizi diren biztanleak Venezuelako biztanleria osoaren %81,77-a osatzen dute.
Hain da larria krisia Venezuelan, non hango soldata minimoarekin soilik 2 dozena arrautza erosi ahalko genituzke, hilabetero (arrautza dozena bakoitzak 127.000 bolivar inguru balio ditu). Horrez gain, Venezuelako industria nagusiak petrolioa, mehatzaritza eta burnia dira, eta petrolioaren industria Venezuelan mehatxupean dago.
Duela pare bat hilabete Nicolas Maduro-k (Venezuelako presidentea 2013-tik) zera iragarri zuen: Venezuelan, petrolioak Estatu Batuetan bezain beste kostatu behar zuela. Oraindik ez da aurrera eraman neurri hori, baino begira ditzagun neurri horrek eukiko zituen ondorioak ekonomian.
Orain, Venezuelan, petrolio edota gasolina litro batek 0,63 bolivar balio ditu (gutxi gora-behera 0,01 amerikar dolar), eta Nicolas Madurok aurrera aterako balu lehen aipatutako neurria, gasolinak 0,97 amerikar dolar balio beharko luke, edo beste era batera esanda, 60,85 bolivar.
Hau jakinda, hau da, gasolina litroak lehen baino ia 100 aldiz gehiago balioko lukeela jakinda, beste hainbat neurri hartu ditu Nicolas Maduro-k eragozpen hauei aurre egiteko: neurri horietako bat, lehen aipatutako soldata minimoa aldatzea izan da, izan ere duela hilabete bat Nicolas Maduro-k, Venezuelako telebista nazionalean egin zuen prentsaurreko batean, zera adierazi zuen; soldata minimoa lehen baino 35 aldiz handituko da, eta, horrekin batera, Venezuelako moneta “Bolivar” izena izatetik “Petro” izena edukitzera pasako da (azken hau data zehatzik gabe).
ezkerrean, Nicolas Maduro, soldata minimoa igotzea adierazi zuenean.
Horrenbestez, zenbait ondorio atera daitezke: lehenik, Nicolas Maduroren erabaki eta neurrietaz fidatzea zaila dela, aurrera eraman dituen neurriak ikusita eta, bigarrenik, ez dela nahikoa soldata minimoa igotzea eta moneta aldatzea krisia arintzen hasteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.