Atzo, telebistan, “El fundador” filma bota zuten eta filmak ekonomiarekin zerikusia duenez, filmaren iruzkina egitea erabaki dut. Filma, 1950ko hamarkadan kokatzen da eta Mac Donald’s frankiziaren hasiera eta eboluzioa azaltzen du.
1940an Dick eta Mac Mac Donaldsek hanburgesak saltzen zituen jatetxea sortu zuten “Mac Donald’s izena jarriz. Jatetxe honek, beste jatetxeak ez bezala, speedy sistema erabiltzen zuen, hau da, bezeroak eskatutakoa jasotzeko 30 minutu igaro beharrean, 30 segundu igarotzen ziren. Izan ere, beraien ustez, zerbitzu azkar baten beharra zegoen eta zerbitzu azkar hau, Mac Donald anaiek sortutako sistemaren bidez egiten zen; langile bakoitzak janaria prestatzeko fase baterako prestatzen eta espezializatzen zuten, adibidez, ketchupa botatzeko. Horrela langileek modu azkarrenean egiten zuten. Gainera, osagai bakoitzeko kantitate zehatz bat egon behar zen eta espazioa oso mugatuta zegoen (espazioa ondo aprobetxatuta zegoen behar zituzten makinetarako eta beraien zeregina egin ahal izateko).
Egun batean, Ray Kroc beraien jatetxera joaten da eta hauek beraien sistema azaltzen diote. Ray-ek, beraien istorioa entzun ondoren frankizia bat sortzea proposatzen du eta Mac Donald anaiek, azkenean, onartu egiten dute. Behin onartuta kontratu bat egiten dute, etekinen ehunekoak ezarriz.
Frankizia montatzen hasteko, logo bat bilatzen dute eta “urrezko arkuaren” logoa erabakitzen dute. Ray-ek enpresan inbertitzeko, mailegu bat eskatu behar dio bankuari eta honek etxearen tasazioa eskatzen dio (etxearen balioa, mailegua bueltatzen ez badu, etxea kentzeko). Geroz eta ezagunagoak bilakatzen ari dira eta Mac Donald’s geroz eta gehiago hedatzen ari da, baina beraien arteko desadostasunak egoten hasten dira: Ray-ek irabazten duen diruarekin ez ditu gastu guztiak ordaintzen eta ondorioz, kapitala amaitzen ari zaio. Elkarren arten haserretzen direnez, eta irabazi handiak ez dituenez, Ray-ek bere komisioaren ehunekoa handitzea eskatzen die, baina hauek ez dute onartzen. Horregatik, kontratua aldatzea proposatzen die. Horretaz gain, arazo bat sortzen zaie, elektrizitatean diru asko gastatzen dute (hozkailuan batez ere) eta Ray-en lagun batek batidoak eta izozkiak egiteko sistema merkea erakusten dio: esne hautsa. Sistema honen bidez, hozkailuaren kosteak aurrezten dituzte, pakete asko erosten dituztenez merkeagoa ateratzen zaie, zapore askotarikoak dituzte eta minutu batean prestatzen dira. Mac Donald anaiak ez daude aldaketa honekin ados baina Ray-ek ez die kasurik egiten eta gainera beraiekin tratua amaitzea erabakitzen du, terrenoa erosiz. Horrela, frankizianoei terrenoa alkilatuko die eta ondorioz bere boterean edukiko ditu, izan ere, ondo funtzionatzen ez badute, kontratua amaituko du. Gainera Dick-eri eta Mac-eri mehatxua egiten hasten da (“los negocios son una guerra o mueres tú o muero yo” eta “si mi competencia se esta ahogando yo le meto una manguera”). Pazientzia agortzen zaionean, Ray-ek tratu bat proposatzen die Dick-eri eta Mac-eri eta hauek, errendituta, onartzen dute (2.700.000 euroko txekea ordaindu behar die eta irabazien %1a). Hala ere, %1eko irabazien tratua ahoz egiten dute eta ondorioz Ray-ek ez du betetzen. Hortik aurrera, anaiek beraien jatetxearen izena aldatu behar dute eta Ray-ek Mac Donald’s frankizia hedatzen du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.