2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

 EZKONTZEN NEGOZIOA

Urtero Espainian, 170.000 ezkontza baino gehiago ospatzen dira naiz eta estatistiken institutu nazionalaren arabera, hamarkada batean %16eko jaitsiera izan du. Ezkontza baten batez besteko prezioa 200.000 euro inguru balio du.

Prezioan hainbat gauza hartu behar dira kontuan; gonbidatu kopurua, ekitaldi mota, jantziak erosi berriak, alokatuak edo bigarren eskukoak diren, “luna de miel” bidaia eta abar. Gainera, ezin dugu ahaztu gonbidatuei ere dirua kostatzen zaiela, izan ere, opari edo ematen den dirua, batez beste pertsonako 200 euro ingurukoa da.
Banketea da garestien ateratzen dena. Kontuan hartu behar ditugu baita, lekuaren alokairua, dekorazioa, hamaiketakoa, musika (DJ edo orkestra musika den arabera 700 edo 2000 euro arteko kostua du). Eta ere oso garrantzitsua da argazkigilea, argazki eta bideoak egin ahal izateko, honek 2500 euroko kostua du.

Normalean, emakumeek eta gizonek ez dute diru kopuru berdina gastatzen beraiengan. Emakumeek diru gehiago gastatzen dute ekitaldi honetarako. Izan ere, pelukeriak, makillajeak, oinetakoak, gehigarriak..etab 600 euro inguruko kostua dute. Eta batez ere biei desberdintzen dietena jantziaren edo arroparen kostua da. Ezkontzako soineko batek 2000 euro inguru balio du, aldiz, jantzi batek 1200 euroko kostua du.
90 hamarkadatik aurrera, Espainia, ezkontzetako soinekoak  gehien saltzen dituen herrialdea da munduan, Txina ondoren. Baina esan beharra dago, Txinak kantitatean irabazi arren, diseinu eta kalitatean Espainia hobea da.
Sektore honek, 1.300 milioi euro mugitzen ditu Espainian, alegia  %13a hartzen du ehungintzaren merkatuan, Millennial Brides-en informearen arabera.

Esandako guzti honekin, ideia bat eduki dezakegu ezkontzen eraginez mugitzen den diru kopuruataz. Adibidez, Donostian orain dela gutxi emakume filipinar eta gizon indiar baten ezkontza ikusgarri bat ospatu da. 150 gonbidatu zeuden eta denak Maria Cristina hotelean ostatatu ziren.
Ezkontza katolikoa ospatzeko, Hainbat lekuetara juteaz aparte, luxuzko jatetxe eta tabernetan (Bokado, Gandarias eta Mugaritz) ere egon ziren. Hurrengo egunean, ezkontza hindua, 10 pertsonek loreez eta beste hainbatek beste apaingarriz apaindu zuten Miramar jauregia han ospatu ahal izateko.
Horrek guztiak hiriari aberastasun eta jendeari lana eman zion.



Imagen relacionada



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.