Medikuntza arloan, adibidez, bai medikamenduen aldetik eta bai mediku ahaldetik aldaketak egon dira, medikamenduen kostuen arabera erresuma batua pakturik gabe atera denez Europar Batasuneik substantziak erosteko arazoak izan ditzake eta horrela ez izateko 2.200 milioi euro inguru kosta daiteke, pro-UE "Best for Britain"-en arabera. Bestalde, Erresuma batuko medikuetatik %55ak esan du estatua uzteko asmoa dutela, eta horrek bai arlo sanitarioan eta bai ekonomian ondorio latzak izan ditzake denok imaginatzen dugun bezela.
Beste alde batetik, azken bi urteetan bertako migrazioa eta horrekin ingreso ekonomikoak beheraka handia jasan dute. Esan zutenaren arabera dena ondo joanda errentaren bataz bestekoa %1,3 jaitsiko zen, gutxi gora behera 800 libra familiko. Guztira BEG-aren jaitsiera, bataz beste, %6,3 eta %9,5 izango zen, familiako 5000 libra inguru...
Amaitzeko, ezdakit azkenean nola amaituko den dena, telebistan ikusten diren kexa guztiak ikusi eta gero, agian, zeinek daki, berriro ere Europar Batasunera bueltatzea erabakitzen da, baina inork ezin du ziur egon %100ean. Denbora pixka bat eman beharko zaio egoerari eta hilabete batzuen ostean ikusiko dugu ea nola konpontzen den dena.
ITURRIAK:
- https://elpais.com/economia/2016/08/11/actualidad/1470909612_826025.html
- https://www.elconfidencial.com/mundo/2018-08-29/brexit-medicinas-pacto-millones-suministro_1609267/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.