2018(e)ko urriaren 19(a), ostirala

HIPOTEKA


HIPOTEKA:

Gaur egungo krisiaren egoera ikusita eta jendearen gastuak kontuan hartuta, aurreikusi dezakegu, soldata on bat ez badugu, etxebizitzak ordaintzea gehiegizkoa dela, esaterako, hipotekak.
Izan ere urtero egon dira arazoak hipotekekin. 


Gai honekin jarraituz, esan dezaket, hainbat komunikabideek oraindela astebete gutxi-gorabehera, albiste baten berri egin zuten esanez, bankuek kolpe handia jaso zutela Auzitegi gorenaren epaiearen eraginez. Izan ere, hipoteka bat sinatzean, ordaindu beharreko zerga bezeroek barik bankuek ordaindu behar dutela esan zuen Auzitegi Gorenak. Honen ondorioz, izan diren galera handienak honako banku hauek izan dute:

              - Sabadell: % 6,67                                              - CaixaBank: % 4, 53
              - Bankinter: % 6, 26                                           - B.Santander: % 2,04
              - Bankia: % 5, 1                                                  - BBV: % 2,69



Resultado de imagen de bancosResultado de imagen de bancos



 Bataz beste hipotekarik altuenak dituzten bankuak eta, beraz, gehien ordaindu beharko dutenak, hain zuzen ere. 
Guztira, sei bankuek 5.463 milioi euro galdu dituzte ostegun honetan. Honako albiste honi ez zitzaion behar bezalako garrantzia eman baina oraindela bizpairu egun, beste notizia bat agertu da, non esandakoa benetakoa zen.

Arestiko epaian ebatzi zuten administrazioarekiko auzien aretoko magistratuek.
Honen bidez, injustizia hori ordainduz:"150.000 euroko hipoteka batek batezbeste 1.500 euroko zerga zuen." Honako hau konfirmatu du eitb-k idatzitako artikulu batek.

Oraingoz ez dago ziur ea sententzia hau beteko den, baina baieztatu daitekena da, hipoteken asunto guzti honek bankuei zuzenean kaltetzen diela.










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.