Gaur egun gure egunerokoan ogia jatea normaltzat jotzen dugun gauza bat da eta ez dugu bere falta gure bizitzan zehar inoiz somatu baina hori ez da horrela munduko leku guztietan.
Venezuela egoera politiko, ekonomiko eta sozial kaskar batean murgildurik dago, Nicolás Maduro presidente hitzaren atzean ezkutaturiko diktadorea duelarik gobernuan. Horregatik, herrialde honek ez du irina eskuratzeko erreztasunik eta oso zaila da bertan ogia aurkitzea. Jendeak ikaragarrizko ilarak osatzen ditu Venezuelako auzo bakoitzeko okindegietan eta gehienetan ez dute denek ogia lortzen , 50 minutu edo gehiago itsaronda ere.
Egoera hau salatzeko manifestazio asko antolatzen dira baina gutxi batzuk bakarrik eramaten dira aurrera, izan ere, gobernuak zailtasunak bakarrik jartzen dizkie, metroaren itsierarekin adibidez. Azkenean, bertako herritarrek maizago ikusten dute garraio publikoa itsita irekia baino. Horretaz gain, manifestazioetan parte hartzen duten pertsona askok hilda bukatzen dute, bertako poliziarekin gatazka bortitzak jasaten dituztelako beraien giza eskubideak defendatzerako orduan. Baina jendeak ez du amore ematen eta borrokatzen jarraitzen du, horren seinale dira kaleko txoko bakoitzean aurkitu ditzazkegun graffitiak.
Herria gose da eta iraultzaren gosea ere nabari da.
Zeinek eduki beharko luke boterea, diktadurak ala herriak?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.