2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Pentsiodunak kalean


PENTSIODUNAK KALEAN

Pentsiodunak duela gutxi arte isilik egon dira; pentsioa kobratu, gastatu eta kito. Ez zuten protestarik egiten; agian, uste zutelako lan egin behar dela protestatu ahal izateko. Eta bat-batean animatu dira kalera irtetera. Ez dakigu nola, nork antolatuta, baina eszenatokira agertu dira garrasi egiten, beren bizi-kalitatea hobetu nahi dutelako. 
 
Ikusirik bizitza garestitzen ari dela egunetik egunera eta beren pentsioak, ordea, ez direla igotzen, ez dute beste aukerarik izan: kalera irten dira oso haserre, pentsio duinak eskatzera.

Estatuko hiri handi batzuetan, Bilbon batez ere, ondo antolatuta daude, eta oso maiz betetzen dituzte kaleak pentsio handiagoak eskatzeko. 
 
Pentsiodunak kalean egotea arazo handia da Madrilgo gobernuarentzat (pentsioak Madrildik ordaintzen dira); alde batetik, pentsiodunak boto emaileak direlako, eta bestetik, pentsioak igotzeko diru asko behar ddelako.

Konponbidea zaila da, baina nola edo hala konpondu beharko du gobernuak arazo hori, pentsiodunen botoak lortu nahi baditu. 
 
Orain arte pentsioen igoera bakarrik eskatzen zuten. Baina negua etortzearekin batera etxeko gastuak (ur beroa, kalefazioa...) biderkatzen direnez, faktura horiek ordaintzeko laguntza ere hasi dira eskatzen pentsiodunak.

Duela gutxi arte kalea paseatzeko bakarrik erabiltzen zuen kolektiboa haserretu egin da, eta orain kalea hartu du manifak egiteko.

Ia egunero entzuten dugu pentsioak egunen batean agortuko direla eta guk ez dugula pentsiorik kobratuko. Eta orduan? Ekonomilariak ez dira gai arazo ekonomiko hauek konpontzeko? Kezka horrekin bizi beharko dugu?




- Erabilitako informazio-iturriak: https://www.hoy.es/economia/pensiones/pensionistas-colectivo-social-bono-electrico-20180922200718-ntrc.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.